Jaun Zuria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
9. lerroa:
 
=== Kontakizuna ===
Pedro Barceloskoaren bertsio honetan, bazen garai bat Bizkaian jaunik ez zegoena, eta Asturiasko Moniño kondeak tributu jasanezin bat inposatu zien bertako biztanleei. Handik gutxira, Ingalaterratik bertako erregearen anaia Froom eta haren seme Fortun Froez iritsi ziren, erbesteratuta. Moniño kondearekin zeukaten lehiaren berri izatean, Froomek bizkaitarrei proposatu zien defendatuko zituela jauntzat hartzen bazuten. Ohorezko leinukoa zela jakin ostean, onartu egin zuten bizkaitarrek. Horrela, Moniño kondea tributua eskatzera azaldu zenean, Froomek eta bizkaitarrek aurka egin zioten. Era honetan [[Arrigorriaga|Arrigorriagako]] bataila gertatu zen, non Froom jaunak eta bizkaitarrek arerioa garaitu eta Moniño kondea hil zuten.<ref group="oh">Pedro Barceloskoaren Livro Os Linhagens liburuko pasarte honetan aipatzen da Jaun Zuria:
 
port: ''Biscaya, que foy senhorio primeiro em seu cabo ante que elrrey ouuesse Castella e ódepois em Biscaya, nom avia nenhuum senhor. E auia huum comde em Esturas que avia nome dom Moninho, e vinhalhes fazer mal. E ueo a poer com elles preito que lhe dessem cada anno huma vaca branca e huum boy bramco e huum cauallo bramco por conheçimento, e que lhes nom faria mall: e esto faziam elles por muy gran força que nom poderom fazer mais. E a pouco tempo chegou hi huuma náao em que vinha huum seu filho que habia nome Furtam Frooez, e deitaraos elrrey d’Ingraterra do rreyno. E chegado alli soube como amdauam em sa contemda com o conde dom Moninho das Esturas: e emtom disselhes quem era, e se o quisessem filhar por senhor que os defemderia dello. E elles viromno homem de proll e souberom que era d’alto sangue disserom que lhes prazia, e emtom o filharom por senhor. E a poucos dias emuiou o comde dom Moninho a demamdar aquell trebuto, e el disse que lho nom daria, e se o quisesse viir demandar que lho defemderia. E o comde dom Moninho juntou suas gentes e veo de elles. E dom Froom com os bizcainhos o comde dom Moninho e matromno no campo, e mataromno com gram peça dos seus que todo o campo ficou cheo de samgue e pedras que hi auia. E por esta mortiimdade, que hi foy tamanha que as pedras a o campo foy todo uermello, poseromlhe nome ao campo o campo de Arguriega, que tanto quer dizer por seu lunguagem de vascomço como pedras vermelhas pelo nosso, e oje em este dia assy ha nome. A cabo de tempo morreo este dom Froom e focu seu fillo Furtam Frooez por senhor de Biszcaya, e foy casado com dona Eluira Vermuiz, filha de Vermuu Laindez e neta de Alim Caluo, e fez em ella dom Lopo Ortiz que ficou por senhor de Bizcaya. Este dom Lopo Ortiz foy o que foy com o comde dom Fernam Gomçalluez na lide de Almançor, e sayo delle dom Diego Lopez.''
 
eus: ''Bizkaia jaurerri burujabea izan zen Gaztelan erregea egon baino lehen, eta gero Bizkaia jaunik gabe egon zen. Asturiasen jaun Moniño kondea zegoen. Honek lurralde hura iraindu zuen eta inposatu zion jaurespen tributo bat, alegia behi zuri bat, eta idi zuri bat eta zaldi zuri bat urtero; eta horrela kalterik ez ziela ekarriko; eta hau behartuta egiten zuten haiek, eta jasanezina gertatzen zitzaien. Handik gutxira itsasontzi bat iritsi zen, eta hor Ingalaterrako erregearen anaia zen gizon on bat zetorren, erbesteratua, Froom izenekoa; eta bere semea zekarren, Fortun Froez izenekoa. Biak kanporatu zituen Ingalaterrako erregeak erreinutik. Heldu zenean, Asturiaseko Don Moniño kondearekin zegoen lehiaren berri izan zuen. Esan zien orduan nor zen, eta, jauntzat hartzen bazuten, berak defendatuko zituela kondearen aurka. Haiek gizon prestua zela ikusi zuten, eta ohorezko leinukoa zela jakin zuten.Atsegin zitzaiela esanda, jauretsi zuten. Handik egun gutxitara, jaun Moniño kondeak tributoa ordaintzeko agindua bidali zuen, eta Fortun Froezek ez zuela ordainduko erantzun zion. Eta eskatzera baletor, eragotziko ziola. Eta jaun Moniño kondeak bere jendeak bildu zituen eta haien kontra abiatu zen. Froom jauna haren bila atera zen bizkaitarrekin, eta orain Vusturio deitzen duten herri batean aurre egin zioten kondeari, eta borrokatu zuten eta Froom jaunak eta bizkaitarrek jaun Moniño kondea garaitu zuten, eta bertan hil zuten eta haren kideen jendetza handia ere, zelai guztia eta harriak odolez estaltzeraino. Eta sarraski honegatik, harriak eta zelaiak erabat gorritzera iritsi baitzen, Arguriegako zelaia izendatu zuten zelaia, euskaraz pedras vermelhas esan nahi duena; eta gaur izen hau darama.''</ref>.
 
=== Lanaren analisia ===
21. lerroa:
 
Bestalde, kondairaren hasieran “Bizkaia jaurerri burujabea izan zen Gaztelan erregea egon baino lehen” dio, eta hau Bizkaiaren independentzia aldarrikatzeko erabili izan dute askok. Bi hauen bidez Bizkaiaren izaera independiente eta berezia nabarmendu nahi izan da, diskurtso politiko bat eraikiz. Hau [[Behe Erdi Aroa|Behe Erdi Aroko]] perspektiba politikotik ulertzen badugu, Bizkaiko jaurerria Gaztelako erreinua baino zaharragoa bada, horrek esan nahi du Bizkaiko jaunak ez daukala jaurerria erregeak ordezkatu diolako, baizik eta berezko subiranotasunaz. Honek [[XIV. mendea|XIV. mendean]] Harotarren eskubideak indartzen ditu Bizkaian<ref>{{erreferentzia|izena=J. Ramón|abizena=Prieto Lasa|urtea=2013|izenburua=La genealogía de los Haro en el 'Livro de Linhagens' del Conde de Barcelos|argitaletxea=Anuario de Estudios Medievales|orrialdea=|orrialdeak=853-854|ISBN=|hizkuntza=es}}</ref>.
 
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda|30em}}
 
== Oharrak ==
<references group="oh" />
 
== Bibliografia ==