Ibai delta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: thumb|200px|Niloren Delta, satelite artifizial batetatik ikusia. [[NASAk utzitako argazkia.]] '''Delta''' izena hartzen duena, hidrologia arloan, ibai...
(Ez dago alderik)

15:53, 2 abuztua 2008ko berrikusketa

Delta izena hartzen duena, hidrologia arloan, ibai baten itsasoratzean sortzen den hiruki formako lurraldeari ematen zaio. Lurralde hau, metatzen diren sedimentuek eratzen dute, ibaiaren korrontea desagertzen doan heinean. Ibai besoez osatuta dago, ibaiak eramandako sedimentuak metatu diren uharteak banatzen dituztenak, itsasora, ozeanora edo aintzirara iritsi ondoren. Ibai handienen delten metaketek, honako ezaugarri hau dute: ibaia, kanal aktibo eta ez aktibo multzo bat eratzeko, banatzen eta berriz batzen diren hainbat besotan banatzen da.

Niloren Delta, satelite artifizial batetatik ikusia. NASAk utzitako argazkia.

Deltarik ospetsuena Nilo ibaiarena da, eta hemendik dator itsasoratze forma honi ematen zaion izena. Nilo ibaiak, hiruki forma nabarmena duen itsasoratzea du, delta (Δ) greziar hizkiaren oso antzekoa dena. Horregatik, Herodoto historialariak izen horri eman zion.

Uharteen eraketa

Ur goraldietan zehar, ibaiek harea, hartxintxarra eta lokatza garraiatzen dute. Hauek, behin metatutakoan, delta eratzen dute.

  1. Higadura: Ibaia muinoetan edo mendietan jaiotzen da. Garaiera honetako tokietan, ura indarrez jeitsi eta isurtzen da arroken artetik
  1. Garraioa: erdialdeko zatian, ibaiak motel aurrera egiten du, eta sedimentu harritsuak garraiatzen ditu. Orokorrean, delten aurretik dauden lautadetan, meandroak agertzen dira.
  1. Sedimentazioa: sedimentuak, ibaien itsasoratzean, muinotxo bat eratuz metatzen dira. Ondoren, ibaiak horien gainean jariatzen dira, ibai banaketariak eratuz.

Delta baten eraketa

 
Delta hau Groenlandiako hegomendebaldeko kostaldean eratu da, Narsarsuaqetik gertu

Delta, ibaiek garraiatutako materialaren metaketa baten ondorioz eratzen da, hiruki forma hartzen duen toki batetan, bat bateko isuri abiada gertatzen denean, itsasoratzeagatik gerta daitekeena, aintzira batetan, ibai zabalago batetan, itsasoan edo ozeanoan, azken hau hain sarri gertatzen ez den arren.

Deltak eta estuarioak ibaien itsasoratze forma nagusiak dira, aintzira, beste ibai batzuetan, ozeanoan edo itsasoan itsasoratzen direnean. Bere presentzia itsasoratzeetan, itsasaldien zabaleragatik sortua dago. Itsasaldiak oso biziak direnean, ibaien itsasoratzea estuario motakoa izaten da, itsasgoran ibaiaren urak birpresatzen bait dira, itsasbeheran, uren abiadaren azelerazioa gertatzen den bitartean, uharteak eratzen dituzten sedimentun metaketa eragozten duena delten kasuan. Horregatik, deltak gehiago gertatzen dira aintzira, itsaso eta ibai handietan, urek, itsasaldien eragina jasaten ez duten tokietan, ozeano irekien kasuan baino.

 
Ganges ibaiaren delta, India eta Bangladeshen, Lurreko tokirik emankorrenetakoa da

Dena dela, badago salbuespenik arau honentzako, Hegoamerikan Orinoko ibaia eta Afrikan Niger ibaiaren kasuan bezala, itsasaldien eragina, latitude ertainetan baino txikiago diren lekuak direnak.

Deltaren eraketan ibaia nagusi den eta itsasaldien eta olatuen eraginari hain lotuta ez dagoen tokietan, forma polilobularreko delta bat era daiteke. Hauda Mississippi ibaiaren kasua, honen eredu bezala har daitekeena.

 
Arrozdiak Ebroren Deltan

Oso ohikoak ez diren kasuren batzuetan, delta haran oso luze batetan aurkitzen da eta ibai delta alderantzikatu bezala ezagutzen da. Batzuetan, ibaia adar askotan banatzen da, lurrean barrena dagoen toki batetan, bakarrik, berriz elkartu eta itsasorantz jarraitzeko. Delta mota honen kasurik nabarmengarriena, Niger ibaiaren barne deltarena da.

Delta eratzen duen lur materiala oso ezberdina da, buztin, lupetz eta harea nahasketa batetaz eratuta egon daitekeelarik. Material hauek korronteak garraiatuak izan daitezke, honen abiadaren arabera, eta metatu edo ez, itsasaldien intentsitatearen arabera. Delten zorua, orokorrean oso emankorra da, batzuetan, euren gatz maila nahiko altua den arren. Ibaien itsasoratzeetan eratzen dira materialen metaketagatik, lurraren uretako sarpena eratzen duen arte. Hiruki forma du. Iberiar Penintsulan, adibiderik esanguratsuena Ebro ibaiarena da.

Delta ospetsuak