Lola Flores: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
'''María Dolores Flores Ruiz''', Lola Flores, ([[Jerez de la Frontera]] ([[Espainia]]), [[1923]]ko [[urtarrilaren 21]]a - [[Alcobendas]] ([[Madril]]), [[1995]]eko [[maiatzaren 16]]a) kopla abeslari, dantzari eta aktore espainiarra izan zen. ''La Faraona'' ezizenaz ezagutzen zuten.
 
Antonio González ''[[El Pescaílla]]'' ([[1926]]-[[1999]]) gitarra-jotzailearekin ezkonduta egon zen eta hiru seme-alaba izan zituzten: [[Lolita Flores]] (Dolores González Flores), [[Antonio Flores]] (Antonio González Flores) eta [[Rosario Flores]] (Rosario González Flores) abeslariak. [[Carmen Flores]] abeslariaren ahizpa izan zen, [[Quique Sánchez Flores]] futbolari ohia eta entrenatzailearen izeba eta [[Elena Furiase]] (Lolitaren alaba) eta [[Alba Flores]] (Antonioren alaba) aktoreen amona.
 
== Biografia ==
17. lerroa:
{{aipu|''No sabe cantar, no sabe bailar, no se la pierdan.''}}
 
[[1962]]an, Lazo de Dama de Isabel la Católica saria jaso zuen eta, [[1967]]an, [[Círculo de Bellas Artes|Círculo de Bellas Arteseko]] urrezko domina. [[1994]]an, berriz, asko estimatu zuen lanaren domina jaso zuen.
 
== Lanak ==
=== Filmografia ===
[[1939]] eta [[1995]] artean, film eta telesail ugaritan agertu zen, beti ijito paperean. Horien artean, 40ko hamarkadako klasiko bat nabarmentzen da: ''Embrujo'' ([[1947]], [[Carlos Serrano de Osma]]) [[Manolo Caracol]]ekin, garai hartako bere bikote artistiko eta sentimentalarekin, egin zuen drama musikala. 50eko hamarkadako film folklorikoetatik ''Morena clara'' ([[1954]]), ''El duende de Jerez'' ([[1953]]) eta ''Maria de la O'' ([[1959]]) nabarmentzen dira, azken hau Antonio González ''El Pescaílla''rekin egingo duen lehena.
 
Era berean, aipatu beharko genuke ''La hermana San Sulpicio'' ([[1962]]) eta ''La faraona'' ([[1955]]) eta ''Sueños de oro'' ([[1958]]) drama mexikarrak.
 
[[1972]]an, ''Casa Flora'' egin zuen eta baita ''Una señora estupenda'' ere. [[1983]]an etorri ziren ''Juana la loca... de vez en cuando'' komedia, [[Isabel katolikoa|Isabel katolikoari]] bizia emanez, ''Truhanes'' ([[1983]]) edo [[Expo '92|Sevillako ErakusketarakoErakusketa unibertsalerak]]<nowiki/>o egindako [[Carlos Saura|Carlos Sauraren]] ''Sevillanas'' (1992) dokumentalean ere parte hartu zuen.
 
Bi artista folkloriko eta zineko aktore izan zituen oso lagun: [[Carmen Sevilla]] eta [[Paquita Rico]]. Hispanoamerikan ibili ziren elkarrekin eta, [[1952]]an, Luis Saslavskyren ''El balcón de la luna'' egin zuten.