Los Angeles: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
227. lerroa:
 
Los Angelesen berezitasun demografikoetako bat da munduan mexikar biztanle gehien dituen bigarren hiria dela, herrialde hartako hiriburuaren ([[Mexiko Hiri]]a) azpitik, noski. 2011n hirian bizi ziren 1,7 milioi mexikarrek ondoko herrialdeko [[Guadalajara (Mexiko)|Guadalajara]] eta [[Monterrey]]ko guztizkoak gainditzen dute.
 
Herrialdean Asiako biztanle gehien ditu hiria da. Kanbodiar, irandar, armeniar, beliziar, bulgariar, etiopiar, filipinar, guatemaltiar, hungariar, israeldar, mexikar, mexikar, thailandiar eta uhartekoen (samoarrak, esaterako) bizileku dira Los Angeles. Gainera, Los Angelesen bizi da Estatu Batuetako japoniar populaziorik handiena, eta Estatu Batuetako amerindiar handienetako bat da. Metropoli-barrutian juduen populazio handienetako bat dago (621.000 zenbakikoa) Estatu Batuetan, New Yorken ondoren. Los Angelesen, gainera, Nikaraguako bigarren populazio handiena dago, Miamiren atzetik. Hiriak europarren immigrazio txiki bat izan zuen XX. mendearen hasieran, eta britainiarren, alemaniarren, grekoen, irlandarren, italiarren, frantsesen, errumaniarren, erromanien, herbeheretarren, poloniarren, belgikarren, eskandinaviarren, portugaldarren, serbiarren, espainiarren, libaniarren, kroaziarren, errusiarren eta ukrainarren ondorengoak bizi dira.
 
Los Angelesen 140 bat herrialdetako eta 224 hizkuntza desberdinetako jendea dago. Hiriaren izaera poliglota toponimian islatzen da: Chinatown, Historic Filipinotown, Koreatown, Little Armenia, Little Ethiopia, Little Persia, Little India, Little Tokyo eta Thai Town.
 
== Politika ==