Lur masa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+sortu
 
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+edukiak
4. lerroa:
 
Balioa zehazten joan da azken mendean zehar, horren lekuko 1976an onartutako balioa (5.9742±0.0036)×10<sup>24</sup> kg-koa zela. Astronomian beste [[Planeta|planeten]] masa neurtzeko erabiltzen da Lur masa, bereziki [[Planeta teluriko|planeta harritsuena]] eta [[Exoplaneta|exoplanetena]]. [[Eguzkia|Eguzkiak]] 333.000 Lur masa ditu, hortik dator [[Eguzki masa]] unitatea. Lur masak ez du bere baitan hartzen [[Ilargia|Ilargiaren]] masa. Ilargiaren masa Lurrarenaren %1,2koa dela jakinik, Lurra+Ilargia sistemarena 6.0456×10<sup>24</sup> kg ingurukoa dela ondoriozta daiteke.
 
Lurraren masari ekarpenik handiena [[Burdina|burdinak]] eta [[Oxigeno|oxigenoak]] egiten diote (%32 bakoitzak), [[Magnesio|magnesioa]] eta [[Silizio|silizioa]] dituzte atzetik (%15 bakoitzak) eta atzerago daude [[kaltzio]], [[aluminio]] eta [[Nikel|nikela]] (%1,5 bakoitzak).
 
Lurraren masa zehaztasun osoz kalkulatzea zaila da, [[Grabitazio unibertsalaren konstantea|grabitazio konstantearen]] mende baitago eta hura baita zehaztasun gutxienarekin dakigun [[Fisika|fisikako]] oinarrizko konstantea. Zehaztasun falta hori [[Grabitazio|grabitazio indarraren]] ahuldadearen ondorio da. 1770ko hamarkadako [[Schiehallion esperimentua|Schiehallion esperimentuak]] lortu zuen lehen aldiz Lurraren masa zehatz kalkulatzea (errore tartea %20koa baino baxuagoa zelarik). Ehuneko bateko errore tartearekin kalkulatu zuen [[Cavendish esperimentua|Cavendish esperimentuak]] 1798. urtean.
 
[[Kategoria:Masa unitateak]]
[[Kategoria:Planetologia]]