Altxor uhartea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Txanpon (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
57. lerroa:
* '''Zakur Beltz:''' Billy Bonesen bila Jimen ostatura datorren pirata da. Bi piratak borrokatu ostean, Zakur Beltzek zauriturik ihes egingo du.
* '''Pew:''' Guda batean bere ikusmena galdu ostean bi morroi zituen. Ostatuan Billy Bones mehatxatu ondoren, ostatua erasotzen duten piratetako bat da. Itsua dela eta, zaldi bat saihestu ezin eta zanpatuta hiltzen da.
* '''Long Silver ''Luxea'':''' Flint kapitainaren eskifaiakoa izan zen pirata bat da, Bristol hirian ''Katalexu'' izeneko taberna baten jabe da. Hankabakarra da, bestea guda batean galdu baitzuen. Hortaz , makulu bat erabiltzen du, nahiz eta horrek bere gorputz arintasunean inolako kalterik ez egin. ''Hispaniola'' itsasontziko sukaldaria izango da. Gerora, Smollet kapitainaren aurkako matxinadako buru izango da, baina bere burua galdutzat ikustean, koldartu eta doktorearekin bat, bi taldeen arteko akordio batera ailegatuko da. Azkenik, kontakizunaren amaieran, ''Hispaniola'' itsasontzia Espainiar Ameriketako portu batera hornitzeko asmoz iristean, Silver piratak Ben Gunn laguntzaile duelarik urrezko zaku bat berarekin bat daramalarik ihes egingo du, Jim, doktorea eta gainontzekoak lehorrean zeuden bitartean.
* '''''Flint kapitaina:''''' Silverren loroa da. Izen hori Jonathan Flint pirata beldurgarriaren omenez du.
* '''Arrow pilotua:''' ''Hispaniola'' itsasontziko pilotua. Hasiera-hasieratik bere aginte ahalmen eskasa eta bere mozkorkeria direla eta, Smollett kapitainak ez du haintzat hartuko. Ekaitz batean itsasora eroriz hilko da.