Hipika Olinpiar Jokoetan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Equestrian pictogram.svg|thumb]]
'''Hipika''' '''Olinpikoa''' [[Olinpiar Jokoak|Olinpiar Jokoetan]] [[zaldi]] edo [[Behor|behorrek]] parte hartzen duten [[hipika]] modalitate orori esaten zaio. Beraz, [[Doma klasiko|doma klasikoa]], [[jauzi lehiaketa]] eta [[hiru eguneko zaldi txapelketa]] osoa biltzen ditu gaur egun, bakarkako zein taldekakoak izan daitezkeenak. Hala ere, historian zehar hiru modalitate hauek ez dira izan Olinpiar Jokoetan zaldiak ikusteko izan ditugun aukera bakarrak, errepikatuenak eta praktikatuenak izan diren arren. Hortaz, zaldiek antzinatik parte hartu izan dute Olinpiar Jokoetan, [[1896ko Udako Olinpiar Jokoak|1896]]. eta [[1904ko Udako Olinpiar Jokoak|1904]]. urteetan izan ezik, ez baizenbaitzen zaldirik ikusteko aukerarik izan. Bestalde, antzinanantzina zaldiekin egiten ziren [[kirol]] modalitetateak eta gaur egungoak ez dira berdinak, [[1900eko Udako Olinpiar Jokoak|1900. urteko Pariseko Olinpiar Jokoetan]] jauzi lasterketa eta zaldiekin egindako altuera eta luzera jauzien lehiaketak zeuden, doma klasikoa eta hiru eguneko txapelketa beranduago sartu ziren Olinpiar Jokoen zerrendara, [[1912ko Udako Olinpiar Jokoak|1912an]] hain zuzen ere. Gainera, zaldiketen multzoaren barnean sartzen ez bada ere, [[Polo (kirola)|poloa]] ere ikusgai izan zen bost urtetan Olinpiar Jokoetan, non halaber zaldien erabilera ezinbestekoa den, lehen edizioa 1900. urtean ikusi genuen Parisen. Azkenik, [[Volteo|''volteo'']] deritzon modalitatea ere, zaldiaren gainean [[gimnastika]] egitean datzan kirola, ikusgai izan zen [[1920ko Udako Olinpiar Jokoak|1920ko Amberesko Olinpiar Jokoetan]]. Beraz, esan daiteke hipika kirolak betidanik izan direla Olinpiar jokoetan.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Hipica Equus - La equitación en los Juegos Olímpicos|hizkuntza=es|data=2016-07-13|url=https://www.hipicaequus.com/la-equitacion-los-juegos-olimpicos/|aldizkaria=Hipica Equus|sartze-data=2020-05-13}}</ref>
 
Aipatzekoa da [[Zaldiketa|zaldiketen]] kirol modalitate desberdinetan gizon eta emakumeak batera lehiatzen direla, eta hori oso kirol gutxitan gertatzen da. Hala ere, hori ez da betidanik horrela izan; izan ere, [[1952ko Udako Olinpiar Jokoak|1952ko Helsinkiko Olinpiar Jokoetara]] arte soilik [[Armada|armadako]] [[Ofizial (armada)|ofizialek]] har zezaketen parte zaldi gaineko modalitate hauetan, baina joko haietan herritarren parte hartzea baimendu zen.<ref name=":3">{{Erreferentzia|izenburua=Learn Which Three Sports are Contested By Olympic Equestrians|hizkuntza=en|url=https://www.thesprucepets.com/what-are-the-olympic-equestrian-sports-1886888|aldizkaria=The Spruce Pets|sartze-data=2020-04-01}}</ref>
8. lerroa:
Zaldiaren eta gizakiaren arteko harremanaren jatorria behatzeko [[Historiaurrea|historiaurrera]] jo behar dugu. Hasiera batean, zaldiak gure arbaso [[Nomada|nomaden]] [[elikagai]] zirela esaten da, baina hauek ez ziren presa errazak, animalia indartsu eta azkarrak baitira, eta hauek harrapatzeko [[Segada|enboskadak]] antolatu behar zituzten. Geroago, gizartea nomada izatetik leku finko batean bizitzera pasatu zen, [[Sedentarismo|sedentarismora]] hain zuzen ere. Ondorioz, [[nekazaritza]] eta [[abeltzaintza]] lantzen hasi ziren, eta zaldia lan-tresna oso erabilgarria izan zitekeela ohartu ziren. Hala, animalia hau ezinbesteko bihurtu zen garai hartako gizartearentzat hark zuen potentziarengatik.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Jenny|abizena=Monge|izenburua=Federación Hípica Española: Orígenes y Actividades|hizkuntza=es|data=2019-04-10|url=https://www.noticaballos.com/federacion-hipica-espanola.html|aldizkaria=Noti Caballos|sartze-data=2020-04-06}}</ref> Bestalde, zaldien [[Etxekotze|etxekotzea]] duela 5.500 urte inguru hasi zela esaten da, [[Eurasia|Eurasian]], [[Errusia]], [[Kazakhstan]] eta [[Ukraina]] inguruan, baina azkar hedatu zen hauen erabilera [[Europa]] eta [[Asia]] guztian zehar.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=El origen de los primeros caballos domésticos|hizkuntza=es|data=2012-05-07|url=https://www.abc.es/ciencia/abci-origen-primeros-caballos-domesticos-201205070000_noticia.html|aldizkaria=abc|sartze-data=2020-04-06}}</ref>
 
Zaldiak abeltzaintzan, nekazaritzan eta materialen zein pertsonen garraiorako erabiltzen hasi baziren ere, [[Antzinaroa|Antzinaroan]] gudarako ere balio zezaketela ikusi zuten, eta [[gudaroste]] nagusiak zaldi-zaldunez osatuak zeuden.<ref name=":2">{{Erreferentzia|izenburua=Introducción a la equitación - Wikiversidad|hizkuntza=es|url=https://es.wikiversity.org/wiki/Introducci%C3%B3n_a_la_equitaci%C3%B3n|aldizkaria=es.wikiversity.org|sartze-data=2020-04-06}}</ref> Zaldiak [[Guda|gudarako]] erabilli ahal izateko [[Estribu (zaldiketa)|estribuen]] sorkuntza oso garrantzitsua izan zen. Garai hartan, historiako zaldirik famatu zein garrantzitsuenetakoa agertu zen, [[Bucéfalo|Buzefalo]], [[Alexandro Handia|Alexandro Handiaren]] zaldia hain zuzen ere, hark harrapatu, hezi eta menderatu zuena.<ref name=":1" />
 
[[Erdi Aroa|Erdi Aroan]], [[Espainiako zalditeria|Espainiako zalditeriak]] edo [[Zaldun Eskola|Zaldun Eskolak]] arrakasta handia izan zuen, bertan, zaldi eta zaldunak borrokarako prestatzen zituzten. Denborarekin, borrokak alde batera utzi eta zaldia bake denboran erabiltzen hasi ziren. Honela, zaldi gaineko jokoak eta txapelketak orokortu egin ziren, eta [[zaldiketa]] sortu zen kirol gisa. Lehen zaldiketa eskola [[Fiaschi (kone)kondea|Fiaschi Kondeakkondeak]] sortu zuen [[Ferrara]] izeneko Italiako herrian 1539an. Mendeak igaro ahala, gizakiaren eboluzioarekin batera, zaldian ibiltzeko moduak ere eboluzionatu zuten eskola hauei esker, gero eta postura ergonomikoagoak bilatuz. Beranduago zaldiek armadan zuten lekua galdu zuten, material blindatuen sorkuntzarekin hain zuzen ere. Hala ere, gaur egun zenbait lekutan poliziak zein segurtasun langileak zaldi gainean ikus daitezke.<ref name=":2" />
 
Beranduago, [[1921|1921ean]], Nazioarteko Hipika Federazioa (berez [[Fédération Équestre Internationale|FEI, ''Fédération Équestre Internationale'']]) sortu zen, eta nazioarteko eskumenen, Olinpiar Jokoen eta zaldi gaineko beste diziplina batzuen araudiak homologatu ziren. Federazioa zortzi federazio nazionalen ordezkariek sortu zuten, eta gaur egun 134 federazio daude afiliatuta. 1990. urtetik [[Munduko Zaldiketa Txapelketa]] antolatzeaz arduratzen dira. Bestalde, [[Polo (kirola)|poloa]], [[Rodeo|rodeoa]] eta [[Zaldi lasterketa. Irteera baino lehen|zaldi lasterketak]] ez daude beraien eskumenean, beste federazioenetan baizik.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Federación Ecuestre Internacional - EcuRed|hizkuntza=es|url=https://www.ecured.cu/Federaci%C3%B3n_Ecuestre_Internacional|aldizkaria=www.ecured.cu|sartze-data=2020-04-06}}</ref>