Inari: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
145. lerroa:
 
=== Hezkuntza ===
Lappiko hezkuntza azpiegitura nagusiak eskualdeko hiriburuan daude, Rovaniemin; haien artean, [[Lappiko Unibertsitatea|Unibertsitatea]] eta [[RovaniemikoLappiko Zientzia Aplikatuen Unibertsitatea|Zientzia Aplikatuen Unibertsitatea]]. Dena den, inariarrek derrigorrezko hezkuntza udalerrian bertan jasotzeko aukera dute. Hain zuzen, Udalak tokian tokiko irakaskuntzaren alde egiten du, eta Inari sakabanatuta dauden hainbat herrik osatzen duten arren, eskaintza sarea zabala da.
 
Guztira, Haur Hezkuntzako hiru eskola daude Inarin, hirurak publikoak: Inari herriko, Ivaloko eta Sevettijärviko haur eskolak. Ikastetxe horietan, sei urtera arte iristen den hautazko Haur Hezkuntza eskaintzeaz gain, Derrigorrezko Hezkuntzako lehen bi mailak ere burutzen dituzte ikasleek. Aurre-eskola izena jasotzen duten bi ikasturte horietan, hain zuzen, gazteak nahitaezko hezkuntzara eta ordutegietara egokitzen hasten dira<ref name=Bibliografia11>[https://www.inari.fi/fi/palvelut/sivistyspalvelut/koulut.html "Inarin koulut"]. ''Inarin kunta''. 2019.02.12</ref>.