Triatloi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
256. lerroa:
== Emakumezkoak eta triatloia ==
Kirolean eta jarduera fisikoan, oro har, emakumezkoen presentzia gaur-gaurkoz gizonezkoena baino murritzagoa da. Historikoki, emakumeak gizonezkoak baino beranduago sartu dira kirol-mundura, eta horien sartze prozesua zailtasunez beteta egon da, oztopo [[soziokultural]] batzuk gainditu behar izan baitituzte. Tradizionalki, emakumeak zailtasun handiak izan ditu [[familia]] eremutik irteteko, baina denbora aurrera joan ahala, [[gizarte]] zein [[kultura]] [[Estereotipo|estereotipatuan]] bermaturik egon diren eta dauden ideien aurka [[Borroka (argipena)|borrokatu]] izan du. Hala ere, emakumea zailtasun eta oztopoak gaindituz joan da. Esan daiteke emakumeen kirola XIX. mendean hasi zela. Gainera, gaur egungo egoerari erreparatzen badiogu, emakumeak etxetik irtetea lortu duela ikus genezake, [[Lan merkatua|lan-merkatura]] sartu dela eta antzeko zerbait gertatu da kirol-arloan ere. Izan ere, gehitzen doa emakumezkoen portzentaia kirol-jolas-lanbide munduan.<ref name=":4">{{Erreferentzia|izenburua=Mujer y Triatlón|url=https://www.alessiabertolino.com/p/blog-page_28.html|sartze-data=2020-04-03}}</ref> Hala ere, gaur-gaurkoz, emakumeen kirola ez da gizonena bezain ospetsua eta jarraitua.
[[Fitxategi:Vanessa_Fernandes_(POR).JPG|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Vanessa_Fernandes_(POR).JPG|thumb|alt=|[[Vanessa Fernandes]] triatleta [[Portugaldar|portugaldarra]].]]
Espezifikoki triatloiari dagokionez, 1979. urtean egin zen lehenengo emakume parte-hartzaileak onartzen zituen proba. [[Lyn Lemaire]] izan zen Ironman batean parte hartu zuen lehenengo emakumea. Bi urte geroago, lasterketa hori Konara aldatu zen. [[Urria|Urrian]] burutu zen triatloia, eta urtero egiten da Munduko Ironman Txapelketa gisara.
 
Gainera, gero eta gehiago dira kirolean [[Genero-parekotasun|genero-parekotasunaren]] aldeko erakundeak. Triatloiari dagokionez, gaur egun une gorenean dagoen kirol gazte gisa, arau, distantzia, [[Sari (argipena)|sari]] eta aintzatespen berdinak bermatzen ditu bi [[Sexualitate|sexuentzat]]. FETRIk, [[Emakumea eta Kirola Batzordea]] sortu du, triatloian emakumeen eta gizonen arteko parekidetasuna bultzatuko duten neurriak hartu eta garatzeko, horien [[behar]] eta [[Kezka|kezkak]] aztertu eta ebazteko, eta baita emakumezkoen partaidetza bultzatzeko ere.<ref name=":4" />
 
Emakumezkoentzako triatloiak, distantzia aproposak bermatzen ditu, entrenamendu bidez kirolaz gozatzeko adinako neurriak, alegia. Espainian, historian zehar ehunka emakumek hartu izan dute parte triatloietan, eta urtetik urtera kopuru hori nabarmen haindituzhandituz doa. Hala ere, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko ezberdintasuna oraindik ere agerian dagoen faktorea da kirol munduan.<ref name=":4" />
 
Bestalde, historikoki [[Paula Newby-Fraser]] izan da Ironmanak egiten munduko emakumezkorik hoberena. Emakume horri Konako erregina ere deitzen diote. Zortzi aldiz izan zen Ironman Munduko Txapelketan, Kailua-Konan (Hawaii) txapelduna, zehazki, 1986 eta 1996 urte bitartean eta distantzia osoko 24 lasterketa irabazi zituen (1991. urtetik 1994. urtera). Izan ere, orain arte ez du inork berdindu zortzi tituluko errekorra eta bere garaian denborarik hoberena berak bazuen ere, 8 ordu, 50 minutu eta 24 segundoko munduko errekorra, 2009an errekor hau hautsi zuten. Hala ere, jarraitzen du triatloi munduko legenda izaten.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=La mejor mujer “ironman” de la historia|hizkuntza=es-MX|data=2015-12-18|url=https://www.triatlonline.com.mx/news/item/la-mejor-mujer-ironman-de-la-historia/|aldizkaria=Triatlon Online|sartze-data=2020-04-03}}</ref>
 
== Erreferentziak ==