«Triatloi»: berrikuspenen arteko aldeak

238 bytes added ,  Duela 10 hilabete
Bestetik, triatloiko proben denbora [[Segmentatu|segmentatuta]] dago. Emaitzak, [[webgune]] [[Ofizial (argipena)|ofizialetan]] argitaratzen dira eta triatleta bakoitzarentzat denbora zehatza erakusten da, zikloaren denbora (trantsizioekin), gauzatze-denbora eta denbora osoa adierazten dira bertan. Hala ere, argitalpen batzuetan, trantsizioen denboraren zehaztapena bereizita adierazten da. Triatloiaren arabera arauak aldatu egin daitezke, hots, lasterketa batetik bestera arau ezberdinak egon daitezke indarrean: hala nola, onartutako ekipamenduen [[Deskribapen (argipena)|deskribapenetan]] (adibidez, [[Wetsuit|''wetsuitak'']], igeriketarako neoprenozko jantzia, onartzea) atleten arteko interferentzien debekuetan, etab.
 
Triatloiko txirrindularitzako etapari dagokionez, igeriketako diziplina amaitu ostean, bizikleta hartu aurretik [[Kasko|kaskoa]] jarri behar dute parte-hartzaileek, eta txirrindularitzako etapa amaitu ostean, bizikletak utzi ondoren kendu ahalko dute kaskoa. Hala ere, azalduriko etapa pasatu ostean leihakideek kaskoa edozein unetan ken dezakete. Bestalde, azalduriko araua ez betetzeak [[Errekusazio|errekusazioa]] ekarriko du. Horrez gain, badira erakunde antolatzaileen arabera aldatzen diren arauak; esate baterako, sarri ezarrita daude atleta bakoitzak etapa bakoitzean atzeratzeko izan dezakeen denbora, edota, antolatzaileek emandako [[Igeriketa txano|igeriketa-txanoa]] derrigorrez erabili behar den ala ez, [[Hornidura hidriko|hornidura hidrikoko]] eta [[Elikadura|elikadurako]] postuak banatu behar diren ala ez, edota gazte-kategorietan bizikletako [[piñoi]] batzuk blokeatu behar diren ala ez, besteak beste.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Reglamentos » FETRI - FEDERACIÓN ESPAÑOLA DE TRIATLÓN|hizkuntza=es|url=https://triatlon.org/documentacion/reglamentos/|aldizkaria=FETRI - FEDERACIÓN ESPAÑOLA DE TRIATLÓN|sartze-data=2020-05-22}}</ref>
 
== Kategoriak ==
81

edits