Txikipedia:Ludwig van Beethoven: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
→‎Bizitza: Msuhgtrtfgytf6ygyhuyguy6hh76 tvt68v6tc3esse4dv67gygc6tvuyvf55tv 5rft6vytgt
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
5. lerroa:
 
==Bizitza==
Oso gazterik hasi zen musikara zaletzen, eta aitak berak irakatsi zion; oso dohain handiak zituen eta aitak ume prodigio bat bihurtu nahi izan zuen. Horrela, bere garaiko musikako pertsonaia garrantzitsuak ezagutu zituen.
 
Hamabi urte zituelarik argitaratu zuen bere lehen musika-lana, eta hamalau urterekin {{txp|Kolonia|Koloniako}} printzearen gorteko organista bihurtu zen.
 
1787an, Vienara bidali zuten eta han {{txp|Wolfgang Amadeus Mozart|Mozart}} ezagutu zuen. Hiri hartan hobetu zuen bere prestakuntza musikala, hainbat kontzertu eman eta ospe handia irabazi zuen berehala.
 
Gorra gelditzen hasi zen 26 urterekin eta 1815erako erabat gortuta zegoen, baina horrek ez zion galarazi musika egiten jarraitzea. Hala ere, nortasuna aldatzen joan zitzaion, apurka-apurka gizon bakarti eta izaera txarrekoa bihurtzen joan zen zahartu ahala. Horregatik, Beethovenek erdi gortuta zegoela edo bere musika eta beste inolako soinurik entzuteko gauza ez zela konposatu zituen bere lan gehienak.