Liburutegi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Ecole des chartes - Library reading-room.jpg|thumb|300px]]
'''Liburutegia''' edo '''biblioteka''' [[informazio]]a komunitate batera zabaltzeko helburuarekin [[liburu]]ak eta bestelako [[dokumentu|agiriak]] jaso, antolatu, sailkatu eta publikoaren eskura jartzen duen erakundea da. Liburutegietan lan egiten duten pertsonak [[liburuzain]]ak edo bibliotekariak dira. Hala ere, pertsona baten liburu bilduma pribatuari ere liburutegi deritzo. Izan ere, mende luzeetan zehar liburutegiaren zeregin soila liburu eta beste agirien bilduma egin eta, kasurik hoberenean, modu egokian antolatzea izan zen, baina XIX. mendetik aurrera, [[Argien Garaia|Argien Garaiko]] joerari jarraiki, liburutegiaren helburua jakintza gizartera zabaltzera aldatu zen. Horretarako, liburutegi publikoaren ideia zabaldu eta gauzatzen da aldi berean. XIX. mendeko [[positibismo]]ak [[zientzia]]ren garapena eta zabalkuntza ekartzearekin batera, liburutegietako jarduera modu zientifiko eta sistematiko batez aztertzeari ekin zitzaion, [[bibliotekonomia]] diziplina berriaren baitan. Liburutegiaren espezializazioa ere gertatu da eta [[liburutegi publiko]]az gainera, egun informazio berezitua eskaintzen duten dokumentazio-zentroak, unibertsitateko liburutegiak, [[eskolako liburutegi]]ak, [[mediateka]]k eta [[artxibo (agirien bilduma)|artxibategiak]] ere badaude informazio-gune moduan. Beste alde batetik, historiako euskarri nagusia liburua izan da, baina egun liburutegiek informazioa eskuratzeko beste euskarri eta teknologietarako sarbidea ere eskaintzen dute; hain zuzen, informazio-iturri moduan [[Internet]]ek duen nagusitasunak liburutegietako zereginaren eta liburuzainen lanaren birplanteamenduaren beharra ekarri du kasu askotan. [[Liburutegiaren Nazioarteko Eguna]] [[urriaren 24]]an ospatzen da 1997 urteaz geroztik.
 
 
Gaur egun, izugarrizko garrantzia hartu dute bibliotekek, eta esan dezakegu herrialde garatuetan oinarrizko azpiegitura bilakatu direla ere. Helburua jakintza jaso, antolatu, gorde eta transmititzea. Bibliotekak hainbat motatakoak izan daitezke: nazionalak, publikoak, unibertsitatekoak, espezializatuak, digitalak, hibridoak…<ref>{{Erreferentzia|izena=Teresa|abizena=Agirreazaldegi Berriozabal|izenburua=Dokumentazio zerbitzuak Euskal Herriko komunikabideetan|argitaletxea=Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua|abizena2=Camacho Markina|izena2=Idoia|data=2009|url=https://addi.ehu.es/handle/10810/15243|isbn=978-84-692-3008-4|sartze-data=2020-05-18}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Teresa|abizena=Agirreazaldegi Berriozabal|izenburua=Informaziorako dokumentazioaren oinarriak|argitaletxea=Udako Euskal Unibertsitatea|hizkuntza=Basque|abizena2=Udako Euskal Unibertsitatea|data=2006|url=https://www.worldcat.org/title/informaziorako-dokumentazioaren-oinarriak/oclc/851002448|isbn=978-84-8438-078-8|pmc=851002448|sartze-data=2020-05-18}}</ref>
42 ⟶ 41 lerroa:
 
Hauek, zentro multimedia bilakatu dira. Zerbitzu anitzak eskeintzen dituzte, esaterako: ekimen kulturalak (irakurketa klubak, hitzaldiak, ipuinak, bookcrossing…), formazioak (ikastaro desberdinak), azpiegiturak (ordenagailuak, e-readers-ak) eta baita bilduma fisiko zein birtualak.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda|2}}
 
== Ikus, gainera ==
 
* [[Sailkapen Hamartar Unibertsala]]
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda|2}}
 
== Kanpo estekak ==