Solanum quitoense: berrikuspenen arteko aldeak

Amerika erdi aldeko landarea eta fruitu jangarria
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
sorrera
(Ez dago alderik)

18:10, 20 maiatza 2020ko berrikusketa

Solanum quitoense Amerikako landare iraunkor subtropikala da. Bere fruitua naranjilla bezala ezagutzen da Ekuadorren, Panaman eta Kosta Rikan; Kolonbian, Venezuelan, Dominikar Errepublikan eta Mexikon, berriz, lulo esaten zaio. Peru ipar aldeko Andeetan ere badago, eta han naranjilla edo quito quito izenarekin aurki daiteke.[1]

Deskribapena

Landareak hosto handiak (30-45 cm luze) obalatuak eta belusatuak ditu, ile motz moreekin.

Itzalpean loratzen denean, fruituak ia etengabe baina poliki ematen ditu, ekoizpen aldi luzeekin; basoarekiko ekoizpen jasangarriena da. Izan ere, eguzkitan landatzen denean, fruitua ugariagoa da baina denbora motzagoan.

Fruitua tomate itxurakoa da, oboidala, 4-6 cm-tako diametroduna, azala hori, laranja edo marroiduna, arantza edo "ile" txikiz estalia. Barruan, lau ale ditu, mintzez bilduak. Haren barruan haragi berde edo horixka dago, hazi txiki eta zurixka ugarirekin.

Banaketa eta habitata

Kolonbia, Ekuador, Panaman, Costa Rica-n, Dominikar Errepublikan eta Mexikon lantzen da (batez ere Jalisco, Nayarit eta Sinaloa estatuetan). Andeetan basa landarea da, 1200-2100 metroko altueran, batez ere oihanpeetan, leku fresko eta itzaletan, erreketatik gertu, 17 ° eta 20 ºC arteko tenperaturetan.

Erabilera

Ekuadorren eta Kolonbian fruta heldua kontsumitzen da, eta C bitamina edukiarengatik oso estimatua da. azal eta guzti erabiliz gero, mineral (Ca, P) eta zuntz gehiago izaten du.

Postreak, zukuak edo irabiatuak prestatzeko erabiltzen da. Kolonbian "lulada" prestatzen da (lulo zatiak, izotz xehatua eta esne kondentsatua). Ekuadorren, hainbat edari tipikoren osagaia da, hala nola, canelazo, colada morada edo chicha.

Arriskua

Solanum generoko landare guztiak bezala, luloak alkaloide esteroideak ditu, hala nola solanidina eta tomatidina. Hauen dosi altuegiak osasunarendako kaltegarriak izan daitezke. [2]

Taxonomia

Solanum quitoense Jean-Baptiste Lamarck- ek deskribatu eta argitaratu zuen eta Tableau Encyclopédique et Methodique Botanique 2:16, 1794.[3]

Onartutako barietatea
  • Solanum quitoense f. septentrionale (RE Schultes & Cuatrec. ) D'Arcy
Sinonimia
  • Solanum angulatum Ruiz & Pav.
  • Solanum quitense Kunth.[4]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) DePeru.com. «La naranjilla» www.deperu.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
  2.  doi:10.2903/j.efsa.2012.2663..
  3. «Tropicos» www.tropicos.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
  4. «Solanum quitoense Lam. — The Plant List» www.theplantlist.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).