«Kultura-ondare»: berrikuspenen arteko aldeak

Eremu politiko eta legalean, [[ondasun]] jakin batzuk [[herri]], [[eskualde]], [[estatu]] edo [[Gizaki|gizateria]] osoaren kulturarako garrantzitsutzat jotzen dira eta juridikoki horrela sailkatzen dituzten entitateek ondasun horien zaintza eta babesa bermatzen dituzte. Horrela, etorkizuneko belaunaldientzako behar bezala kontserbatu nahi da, eta horiek erabili, gozatu edo bisitatzen dituzten guztientzat aztergai eta esperientzia emozionalen iturri izan daitezen.
 
Egungo kultur ondasun kontzeptua zehaztu zen ofizialki lehenengoz Europan 1945. urtean [[Haga|Hagan]] egin zen Gatazka Armatuetan Kultur Ondasunak Babesteko Konbentzioa.<ref>GARCÍA CUETOS, Maria Pilar. El patrimonio cultural. Conceptos básicos. Zaragoza. Prensas Universitarias de Zaragoza, 2011. ISBN 978-84-15274-56-8 [https://cpalsocial.org/documentos/526.pdf Ikusi hemen] [ikusia: 2020-05-20]</ref>
 
Uneskok, [[Gizateriaren ondare]] sailkapenaren izendapena ematen du. Estatu bakoitzak, bere kultura ondasun eta sailkapen mailak garatu ditu. Adibidez, Frantziak [[Monumentu historiko (Frantzia)|Monumentu historiko]] irudi legala dauka, eta Espainiak, aldiz, [[Kultura ondasun (Espainia)|Kultura Ondasuna]]. Erresuma Batuan, Scheduled monument irudia erabiltzen da.
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
== Kanpo loturak ==
3.176

edits