Biosfera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 212.55.25.249 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Minorax wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketak: lehengoratzea SWViewer [1.3]
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
11. lerroa:
 
Biosfera garrantzi handiko kontzeptua da [[astronomia]], [[geologia]], [[geokimika]], [[klimatologia]], paleogeografia, biogeografia, [[eboluzio]]a eta, oro har, Lurreko bizitzari buruz diharduten zientzia guztietan. Ekosistema guztiak barneratzen ditu, handiak nahiz txikiak.
 
== Bizitzaren banaketa ==
 
Biosferak dimentsio irregularreko kapa mehe bat osatzen du. Era berean, [[biomasa]]ren, dibertsitatearen eta lehen ekoizpenaren dentsitatea irregularra da. Itsaso eta ozeanoak hartzen ditu, gainazaletik hondoraino (bizitzaren eta biosferaren jatorria litzatekeen gunea), eta kontinenteen gaina eta litosferaren goialdea ere bai (biosfera lur barnean hedatzen da, haitz arteko zirrikituetan bizitza topa daiteke). {{zuzendu | zatia = Hemendik aurrera, artikulu}}
 
=== Ozeanoak ===
[[Fitxategi:Océanos.png|ezkerrera|thumb|230px|Munduko [[ozeano]]ak]]
 
[[Ozeano]]etan [[bizi]]tza azaleko geruzan kontzentratzen da, [[zona fotiko]]an edo bizitzarako beharrezkoa den argi kopuru nahikoa sartzen den eremuan. [[Kate trofiko]]a hemen hasten da fotosintetizatzaileekin, gehien bat zianobakterioak eta [[protisto|protistak]] direnak, normalean planktonikoak eta zelulabakarrak. Bizitzaren garapenerako faktore mugatzaileak hemen ezinbesteko mantenugai batzuk dira, burdina kasu. Elementu kimiko horiek urriak dira eta [[produktibitate]] maximoak kontinente ondoko itsaso hotzetan eta eskualde tropikal batzuetan aurkitzen ditugu, zeinetatik korronteak [[janari|elikagaiak]] itsas hondotik azaleratzen dituen. Toki horietatik kanpo, latitude beroetako eskualde pelagikoak ([[itsas zabal]]ean) basamortu biologikoak dira, bizitza dentsitate txikia dutenak. Itsas ekosistema aberats eta konplexuenak dira tropikalak, oso sakontasun gutxira garatzen direnak (metro batzuetara bakarrik) bentiko bizitza handia dutenak. Adibiderik argiena [[koral-uharri]]a da.
 
=== Kontinenteak ===
[[Fitxategi:Continental models.gif|thumb|300px|Zatiketa kontinentalei buruzko teoria desberdinak]]
 
[[Kontinente]]etan kate trofikoak landare lurtarretan hasten dira. Erroek ura mugiarazten dute hostoetara eta hor lurruntzen dira. Arrazoi horregatik kontinenteetako faktore mugatzaile nagusia lurzoruko uraren presentzia da. Beste faktore garrantzitsu bat tenperatura da, aldakorragoa dena itsasoetan, bertan uraren [[bero espezifiko]]ak finkatzen du giro oso egonkor eta homogeneoak.
Arrazoi honegatik, biomasa, produktibitate basatia eta dibertsitate ekologikoa, banatzen da:
 
# Gradiente bat jarraitzean, ekuatorerantz maximo bat eta minimo bat eskualde polarretan, energia librearekin korrelazioan dagoela.
# Hiru banda horizontalki hedatuetan kontzentratua. Lehenengoa ekuadortarra da, bertan intertropikal fronteagatik sortutako euriak, urte guztian gertatzen dira edo urtaro lehor batekin txandakatzean. Beste biak, gutxi gorabehera simetrikoak, latitude epelak estaltzen dituzte, non euri ziklonatuak ugariagoak dira edo ez eta ekaitz gogorrei laguntzen dieten.
 
Inguru hezeen artean eta bizitza dentsoaren artean, bi zerro simetriko daude: eskualde basamortutarra edo erdibasamortu tropikala. Bertan biomasa baxua izan arren biodibertsitatea sortzen da.
Azkenik, hemisferio bien latitude altuetan ditugu eskualde polarrak, bizitzaren pobrezia ur likidoaren eta energiaren urritasunagatik azaltzen dena.
 
=== Biosfera sakona ===
 
Duela gutxi arte, bizitzaren muga landareen sustraiak heltzen diren tokia zela uste zen, hau da, metro gutxi batzuetako sakontasunetik behera ez zegoela bizitzarik. Orain egiaztatu dute ez daudela bakarrik hondo ozeanikoetan ekosistemaren mendekoak, izan ere bizitza hedatzen da lurrazaleko maila sakonetaraino. [[Bakterio]]engan eta estremofiletan datza, hauek prozesu ez-organiko kimikoen energia ateratzen dute (kimiosintesia). Zalantzarik gabe, aurrera egiten dute mineral nahasteak agertzen diren tokietara, energia kimikoaren potentzial bat eskaintzen dutenak. Hala ere, Lurra planeta bizidun bat da, barneko prozesuek horrelako egoerak ere sortzen dituzte.
 
== Homeostasia ==