Los Angeles: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
216. lerroa:
 
== Garraioa ==
Los Angelesek munduko autopista-sistema handienetako bat du: egunero milioika erabiltzaile ibiltzen dira, 160 milioi kilometro eginez. Hiriak, gainera, automobil ugari ditu (auto bat 1,8 biztanleko).
=== Aireportuak ===
Los Angelesko metropoli-inguruak beste edozein hirik baino aireportu gehiago ditu munduan. Merkataritzako sei aireportu eta abiazio orokorreko beste asko daude. Hiriko aireportu nagusia [[Los Angelesko nazioarteko aireportua|Los Angelesko Nazioarteko Aireportua]] da ([[IATA]]: LAX, [[Hegazkineria Zibilaren Nazioarteko Erakundea|OACI]]: KLAX). Merkataritza-trafikoko munduko bosgarren aireportua eta Estatu Batuetako hirugarrena izanik, 61 milioi bidaiari inguru izan zituen eta 2 milioi tona karga 2006an.