«Igeriketa (kirola)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
Lehiak uhaska, urmael, ibai edo portuetan egiten zituzten, lehenbiziko igerilekuak eraiki zituzten arte. Instalazio hauek neurri desberdinekoak izaten ziren, harik eta Amateur Igeriketaren Nazioarteko Federazioak neurriak arautu zituen arte; gaur egun, 50 metro edo 25 metrokoak dira [[Europa|Europan]] ([[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]], berriz, 25 [[Yarda|yardakoak]] erabiltzen dituzte, baina Nazioarteko Federazioak ez ditu onartu).
 
[[1875|1875ean]], [[Matthew Webb]] kapitainak igerian zeharkatu zuen [[Mantxako kanala]].<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Seis cruces a nado épicos, desde el Canal de la Mancha hasta el Canal Gowanus|hizkuntza=es-MX|data=2018-08-09|url=https://www.ngenespanol.com/el-mundo/personas-que-cruzaron-el-canal-de-la-mancha/|aldizkaria=National Geographic en Español|sartze-data=2020-05-13}}</ref> [[1896|1896an]], [[1896ko Udako Olinpiar Jokoak|Grezian izan ziren lehenbiziko Joko Olinpikoak]] zirela aprobetxatuz, estreinako igeriketa probak egin zituzten, nahiz eta partaidetza handirik ez izan. [[1900|1900az]] geroztik, [[Bizkar-igeriketa|bizkar-igeriketako]] eta estilo libreko probak jarri zituzten, eta azkeneko horietan igerilari bakoitzak bere estiloak proba zitzakeen; halaz, estiloak bizkor aldatuz joan ziren. [[1930eko hamarkada|Hogeita hamarreko urteetan]] zehar modu librean egiten zuten igeri, eta igerilari gehienek [[crawl]], [[bizkar-igeriketa]] –besoak aldi berean ateraz uretatik– eta [[bular-igeriketa]] lantzen zuten; azken honetan, igerilari batzuek beso biak aldi berean ateratzen zituzten uretatik, eta polemika handiak sortu ziren; gorabehera asko sortzen ari zelarik, eta ikusita igerilariak baztertzen ari zirela bular-igeriketa klasikoa ''tximeleta erako bular-igeriketa'' iraultzaile horretara igaroz, Nazioarteko Federazioak erabaki zuen estilo berri hori arautzea, eta [[1953|1953az]] geroztik estilo berri horri ''[[Tximeleta era (igeriketa)|tximeleta igeriketa]]'' esaten diogu.
 
Lehiako igeriketak txapeldun handiak eman ditu, eta hauek jarraitu beharreko eredu bihurtu dira mundu osoko igerilari askorentzat. [[Duke Kahanamoku]] hawaiiarrak, [[1912ko Udako Olinpiar Jokoak|Stockholmgo (1912)]] eta [[1920ko Udako Olinpiar Jokoak|Amberesko (1920)]] olinpiadetan txapeldun izandakoak, crawl estiloa erakutsi zuen. Geroago, [[Johnny Weissmuller|J. Weissmuller]] jarri zuten betiko txapeldun handienen mailan; izan ere, txapeldun olinpikoa izan zen, munduko errekor pila bat ondu zuen eta mundu osoan lortu zituen jarraitzaileak, are gehiago [[Tarzan the Ape Man (1932ko filma)|Tarzanen filmetan]] protagonista izateaz geroztik.
Igeriketaren estilo ofizialak, hau da, FINAk onartzen dituenak, lau dira: crawla, bizkar-igeriketa, tximeleta-igeriketa eta bular-igeriketa. Banakako estilo-probak ere izaten dira, lau estiloak erabiliz alegia distantzia berean. Estiloetako bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu, bai teknikari bai arauei dagokienez. Proben distantziak ere aldatu egiten dira estiloen arabera.
====Crawla (askea) ====
[[Fitxategi:Backstroke.gif|thumb|Bizkar igeriketa.]][[Crawl]]a da kirol igeriketako estilo nagusia, eta proba gehien dituena. 50 m, 100 m, 200 m, 400 m eta 800 m / 1500 m. Azken hori, askotan sexuaren arabera banatzen da: 800 neskentzako eta 1500 mutilentzako. IzenakEstilo dioenezaskea ere deitzen zaio, ez dagodagoelako arau handirik; bakarrik zorua ez ukitzea, txistua jo baino lehen ez jauzi ez egitea, eta halakoakhalako arau orokorrak bakarrik.
====Bizkar-igeriketa====
Crawl estiloaren atzetik, [[bizkar-igeriketa]] da azkarrena. [[Jauzi-ohol]]etik ez da atera behar, eta bizkarra uretan murgilduta egon behar da. 50 m, 100 m eta 200 metroko probak bakarrik ditu.
81

edits