Los Angeles: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
44. lerroa:
 
=== Klima ===
 
[[Klima mediterraneo]]aren (Köppen sailkapen klimatikoa: CSa) eta [[klima erdilehor beroa]]ren (BSh) arteko trantsizio-eremuan dago hiria. Oro har, klima epela eta lehorra da, eta prezipitazio maximoak neguan izaten ditu. Urtean, batez beste, 3.250 eguzki-ordu baino gehiago izaten ditu hiriak. Ozeano Bareko brisen eraginez Los Angelesko kostaldeko komunitateak barrukoak baino freskoagoak eta neguan epelagoak izateko joera dute; udan, 10 °C-ko diferentzia termikoak egon daitezke kostaren eta barrualdearen artean, hiri berean.
 
Urtarrileko batez besteko tenperatura 14 °C (57,2 °F) eta 23 °C (73,4 °F) da uztailean. Udan, tenperatura maximoak 32 °C (90 °F) baino handiagoak izaten dira maiz, eta maximoen batezbestekoa 28 °C (82,4 °F) izaten da, eta gauetan 17 °C (63 °F) arteko minimoak izaten dira. Neguko eguneko tenperaturak, oro har, 18 °C (65 °F) izaten dira batez beste, eta 8 °C-ko (48,2 °F) gauekoak izaten dira gutxienekoak. Urtaro horretan euri ugari egiten du. Hilabete beroena abuztua da, eta, ondoren, uztaila eta iraila.<ref>{{Erreferentzia| abizena= Pool | izena= Bob | izenburua= In Woodland Hills, It's Just Too Darn Hot | aldizkaria= Los Ángeles Times | páginas= B1 | fecha= 26 de julio de 2006 }}</ref> Hiriaren muturretan erregistratutako tenperaturarik altuena 48,3 °C-koa (119 °F) izan zen [[Woodland Hills]]en 2006ko uztailaren 22an; tenperaturarik baxuena, berriz, -5 °C-koa izan zen 1989an, [[Canoga Park]]en. Hiriaren erdialdean erregistratutako tenperaturarik altuena 45 °C-koa (113 °F) izan zen 2010eko irailaren 27an, eta baxuena –5 °C-koa (24 °F) izan zen 1937ko urtarrilaren 9an.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=L.A.'s hottest day ever |url=http://articles.latimes.com/2010/sep/27/local/la-me-hottest-ever-20100928 |obra=Los Ángeles Times |fecha=27 de septiembre de 2010 |idioma=inglés |fechaacceso=17 de agosto de 2012}}</ref>
 
Prezipitazio gehienak neguan eta udaberrian izaten dira (otsaila izaten da hilabete euritsuena), eta aldaketa handiak izaten dira ekaitzen gogortasunean urtetik urtera. Los Angelesen urteko batez besteko prezipitazioa 381 mm da (15 hazbete). Normalean ez du elurrik egiten hiriaren arroan, baina haren mugan dauden mendiek elurra jasotzen dute urtero.
 
Elurra oso fenomeno arraroa da hiriaren arroan. Elurte handiena 1932ko urtarrilaren 15ean gertatu zen, eta 5 cm-ko garaiera hartu zuen.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Burt|izena=Cristopher|izenburua=Extreme Weather: A Guide and Record Book|argitaletxea=Norton|fecha=2004|ubicación=Nueva York|página=100}}</ref>
 
 
 
<div style="width:75%">
{{Klima