Los Angeles: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Geologia: #1Lib1Ref
33. lerroa:
== Geografia ==
=== Topografia ===
[[Fitxategi:Los Angeles Basin JPLLandsat.jpg|thumb|Los Angeles datzan [[arro sedimentario]]aren irudia.]]
Los Angelesek 1290,6 km²-ko azalera du guztira; horietatik 1214,9 km² lurra dira, eta gainerakoa (75,7 km²) ura. Horrek Estatu Batuetako hamalaugarren hiri zabalena bihurtzen du.<ref>{{Erreferentzia| izenburua= Top 100 Cities with Largest Land Areas | argitaletxea= City-Data | url = http://www.city-data.com/top8.html | sartze-data= 2007ko urriaren 7a|hizkuntza= en }}</ref> 71 km neurtzen ditu luzetara eta 47 km ekialdetik mendebaldera. Hiriaren perimetroa 550 km-koa da.
 
Punturik altuena [[Lukens mendia]] da, Pico Sister Elsie ere deitua. San Fernando bailararen ipar-ekialdean dago eta 1.548 m-ko altuera du. Ibai nagusia [[Los Angeles ibaia]] da, [[Canoga Park]] auzoan hasi eta, hein handi batean, urtaroaren araberakoa. Ia erabat hormigoiz estalia dago eta [[Ozeano Barea]]n itsasoratzen da.
 
=== Geologia ===
Los Angeles [[Lurrikara|lurrikaren]] eraginpean dago, [[Ozeano Bareko Suzko Eraztuna|Ozeano Bareko Suzko Eraztunean]] baitago. Ezegonkortasun geologikoak faila batzuk sortzen ditu lurrazalaren azpian eta gainean, eta horiek 10.000 dardara sismiko inguru sortzen dituzte urtero.<ref>{{Erreferentzia | izenburua= Earthquake Facts | editorial= U.S. Geological Survey | url= http://earthquake.usgs.gov/learning/kids/facts.php | fechaacceso= 7 de octubre de 2007 | urlarchivo= https://web.archive.org/web/20071012185219/http://earthquake.usgs.gov/learning/kids/facts.php | fechaarchivo= 12 de octubre de 2007 }}</ref> Faila nagusietako bat [[San Andres faila]] da. [[Pazifikoko plaka|Plaka Baketsuare]]n eta [[Ipar Amerikako plaka|Ipar Amerikarraren]] arteko mugan kokatuta, Kaliforniako hegoaldeko hurrengo lurrikara eragingo duela uste da.<ref>[http://www.physorg.com/news70114196.html San Andreas Fault Set for the Big One]</ref> Eremu horretan gertatutako lurrikara nagusiak dira Northridge (1994), Whittier Narrows (1987), San Fernandokoa (1971), Sylmar-etik gertu, eta Long Beachekoa (1933).