Baiona: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
235. lerroa:
[[XVIII. mendea]] arte, hiria merkataritzako erabili ohi ziren ubideek zeharkatzen zuten. Antzina, Port-Neuf karrika ur kanala zen, hortik datorkio gaur egungo izena. Kale honen alboetan eraikitako etxeak piboteen gainean eraiki ziren eta hiriko ederrenen artean daude, beren zur eta zursarezko leihoak gorri, marroi, orlegi eta urdin kolorez margotuak daude. Garai batean, [[Errobi]] ibaiaren ertza arrantzaleek arrantzatu berri zituzten arrainak lurreratzen zituzten lekua zen. Kaiaren amaieran, Tour-de-Sault karrika dago, bertan erromatar harresiko bi dorre daude.
 
[[Espainiako karrika]] bere etxe luze eta estuengatik nabarmentzen da, bi leihodun burdin landuzko balkoiak, markoztutako ateak eta ate-kisketak dituztelarik. Diotenez, Faures edo ErrementarienArotzen karrikakarrikan [[baioneta]] asmatu omen zen.
 
Auzo honetan hiriaren antzinako harresi eta luebakien aztarna ugari topa litezke. Orbe karrikako 9. zenbakian [[Luis XIV.a Frantziakoa]]k ostatu hartu zuen. [[XII. mendea]]n desagertu zen luebaki idorra gaur egun Salie karrika eta Boulevarda dauden lekuan kokatzen zen. Hainbat leekutan, Agustinoen karrika edota Lachepaillet boulevardeko harresian tarteko, [[Frantzisko I.a Frantziakoa]]k altxatzea agindu eta [[Sébastien Le Prestre de Vauban|Vaubanek]] eraikitako gotorlekuak daude.