Koltan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
26. lerroa:
Koltanaren ustiapena gatazka geopolitiko ugarien arrazoia da. [[Kongoko Errepublika]]n batez ere, estatuaren eta mugako herrialdeen, eskualdean aritzen diren gerrillen, mendebaldeko multinazionalen eta kontrabandisten interesak guztiz nahasten dira. Zenbait agentzia internazionalen eta [[Nazio Batuen Erakundea]]ren arabera, koltanaren esportazioa [[Kongoko Bigarren Gerra]]ren zenbait talderi finantziatzeko lagungarria izan da, izan ere, gatazka honetan 6 milioi hildako egon dira jada. Gaur egun, [[Uganda]] Kongotik lapurtutako koltana mendebaldera esportatzen ari da, Estatu Batuetara gehienbat, non ia koltan kantitate guztia tantalozko [[kondentsadore elektriko]]ak fabrikatzeko erabiltzen den.
 
== ArazoakKoltanaren gerrak ==
Jende gehienaren iritziz, [[Kongoko Errepublika Demokratikoa]] koltanaren munduko erreserben % 80-a ditu. Mineral hori baliabide oso estrategikoa eta berriztaezina denez, 1998tik Kongoan gerra bat hasita dago meategien kontrola lortzeko. [[Nazio Batuen Erakundea]]<nowiki/>k dioenez, [[Ruandako Defentsa Indarrak]] Kongoko meatzaritza aktibitatea kontrolatzeko eta mendebaldeko enpresari eta bezeroekin kontaktua errazteko egitura bat sortu dute. Minerala Ruandara eramaten da, non esportatu baino lehen prozesatzen duten. Azkenengo hartzaileak [[Ameriketako Estatu Batuak|Amerikako Estatu Batuak]], [[Alemania]], [[Herbehereak]], [[Belgika]] eta [[Kazakhstan|Kazajistan]] dira. Guda honek mineralaren ustiapenarekin guztiz zerikusia du, 5,5 milioi hildako egon dira, [[Bigarren Mundu Gerra]]<nowiki/>tik kopuru handiena.
 
32. lerroa:
 
Koltanaren esplotazioa, Kongon batez ere, eztabaida ezberdinak sortu ditu izan ditzakeen ondorio sozialak eta ingumenekoak direla medio. Baliabide honen esplotazioa, gatazka armatuak sustatu ditu alderdi lokalen artean, kasu batzuetan, [[Uganda]]<nowiki/>k lagunduta. Horrek [[gudazko diamante]]<nowiki/>en komertzializazioarekin sortu zen arazoaren antzekoa gertatzen ari da. Koltanarekin jarraituz, sortzen diren beste kezka batzuk langileen ustiapena eta ekosistemaren suntsipena dira. Koltan meatoki nagusien kokalekuak, bat egiten dute desagertze sorian dauden gorilen habitatarekin.
 
Eldiario.es hedabideak jaso zuenez: “Herrialde askok dituzte interesak bertan”, azaldu du kazetariak. “Koltan minerala ez da gerraren kausa nagusia, baina gerra hori areagotzeko aukera nagusia bihurtu da”, adierazi zuen Caddy Adzuba Kongoko kazetariak.
 
Adzubak azaldu zuen gerra hasi zela erregimen diktatorial baten ondorengo aldaketa politiko baten beharragatik: “Ruanda edota Burundi herrialdeek onartu zuten Kongori laguntzea 1996an. Zoritxarrez, nazioarteko komunitateak herrialdea egonkortzeko aukeratzat hartu zuen, eta Europar Batasuneko eta [[AEB]]tako herrialde batzuk gerran sartu ziren. Beren helburua ez zen kongoarrei laguntzea, [[baliabide]]ak kontrolatzea baizik; gerraren kausa ez da [[mineral]]a bera, baina mundu mailako [[kapitalismo]]ak egoera aprobetxatu du”.
 
Koltan mineralak herrialdearen aberastasuna sortu beharrean, minak kontrolatzen dituzten talde armatuei egiten die onura. Mineralen esplotazio ilegalak emakumeei eta haurrei eragiten die, batez ere. Emakumeen kasuan, indarkeria sexista da ondorio nagusia: “Herrixka bateko emakume guztien bortxaketa burutzen dutenean, komunitatea deuseztatu egiten da, emakumeak gizartearen kohesioaren rol soziala betetzen du-eta”. Haurren kasuan, berriz, eskola uztera behartzen dituzte, eta esklabo bihurtzen dituzte. Nesken kasuan, gainera, prostituitzera derrigortzen dituzte”, azaldu du Abzuba kazetariak.
 
=== Orain arte hartutako neurriak ===
[[Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea]]k (OECD) neurri batzuk hartu zituen 2010ean, eta enpresak derrigortu zituzten mineralaren kudeaketa arduratsua egitera. Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak eskatu zien herrialdeei baliabideak inportatzen zituzten merkatarien kontuak arduraz kontrolatzeko. Amnistia Internazionalaren txosten baten arabera, ordea, enpresen %80k ez dute kontrolatzen beren produktuek ba ote duten Afrikako gatazka guneetatik ekarritako mineralik.
 
[[Europako Batzordea]]k proposamen bat egin zuen 2014ean, eta 2015ean Europako Parlamentuak zuzenketa egin zion proposamenari. Azkenean, onartu zuten 880.000 enpresak jakinarazi behar dutela beraien kateetan hautemandako arriskuak identifikatzeko hartutako neurriak. Enpresa horiek eztainua, tantaloa –koltanetik eratorritako materiala– , wolframa eta urrea erabiltzen dituzte produkziaon. Dena den, behin betiko testua negoziatzen ari dira oraindik, eta Europako Batzordeak onartu behar du.
 
Caddy Adzubaren arabera, arazoa da garestiagoa dela mineralak mina legaletatik ateratzea. Dena den, Europa mailan aldarrikatu behar da “konpainiek utzi egin behar dutela erreboltariek kontrolatutako lekuetatik ateratako materialak erosteari. Legea onartuta ez gara besoak gurutzatuta geratuko; legea oinarria da, lan egiteko erreminta, baina legea aplikatzen dela egiaztatu behar dugu”.<ref>https://www.argia.eus/albistea/telefonia-mugikorraren-beste-aldea-koltana-kongoko-gerraren-kausa-nagusi</ref>
 
== Erreferentziak ==