Txikipedia:Kutsadura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Plastikoen kutsadura, itsasoetan batez ere
14. lerroa:
== Uraren kutsadura ==
 
Ibaiak, lakuak eta itsasoak zikintzen dira kutsaduraren ondorioz, sarritan landareek eta arrainek ere kalte handiak jasotzen dituzte eta hiltzen dira. Gaur egun herrialde askotan herrietatik datozen ur zikinak {{txp|araztegi|araztegietan}} garbitzen dira, eta kutsadura organikoa asko murrizten da. Baina giza jarduera industrialak kutsadura inorganikoa ere sortzen du, kutsadura kimikoa: lantegi batzuek detergenteak, metal kutsagarriak, olioak, etab. botatzen dituzte ibaietara. Zabortegiek, nekazaritzan erabiltzen diren {{txp| pestizida|pestizidek}}, petrolio isurketek..... ura ere (ibaiak eta itsasoak) zikindu ditzakete.
 
{{txp|Uraren kutsadura}} gutxitzeko lege zorrotzak daude, industriek ahalik eta gutxien zikintzeko eta hiri eta herrietan sortzen diren ur zikinak (estolderietatik joaten direnak) araztegietan garbitzeko.
 
Gaur egungo kutsatzailerik handienak plastikoak dira. Plastikozko boltsak aireak eramaten ditu eta ibaietara edo itsasoetara izuritzen ditu. Beste plastiko batzuek, euriak ibaietara eramaten dituzte, eta hauek itsasoetara. Plastikoak ez dira birziklatzen, txikitu egiten dira, itsaso guztietatik hedatuz. Gainera, itsasoek dituzten korronteak ez dituzte sakabanatzen bakarrik, baizik eta, leku jakin batzuetan, pilatu egiten dituzte. Adibide garbiena, Ozeano Artikoa da. Bertan ez dira ia gizakirik bizi, baina, ala eta guztiz ere, plastiko ugari aurki dituzte. Beste adibide garbia plastikozko irlak dira. Ezagunenak, Ozeano Atlantikoko Iparraldean dagoena eta Ozeano Pazifikoan (handiena dela esaten da) dagoena dira. Ez dira benetako irlak; plastikozko kontzentrazio ugari daukaten itsaso eremuak dira.