Æthelstan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
2. lerroa:
'''Æthelstan''' edo '''Athelstan''' ({{lang-ang|Æþelstan}}, {{IPA|ˈæðeɫstɑn}} ahoskatua edo ''Æðelstān'', {{IPA|ˈæðeɫstɑːn}} ahoskatua; {{lang-on|Aðalsteinn}}, "harri noble" esan nahi duena; {{circa|[[894]]}} – {{data|939|10|27}}), "Loriatsua" deitua, [[anglosaxoi]]en erregea izan zen 924tik 927ra, eta [[Ingalaterrako Erresuma|Ingalaterrako erregea]] 927tik 939ra. Bere erregealdia, sarri, historialari modernoek alde batera uzten dute, bere aitona [[Alfredo Handia]]renean edo bere iloba [[Edgar Baketsua]]renean arreta gehiago jarriz. Hala ere, bere erregealdia funtsezkoa izan zen X. mendeko garapen politikorako.
 
[[Eduardo Zaharra]]ren, [[Wessex]]ko erregearen eta Ecgwynnen seme nagusia izan zen. Bere gurasoak ezkondu ziren arren, bere aita 899an tronura igotzean legez kanpokotzat jo zuten. Bere amaren gizarte-klase baxuagatik aldendu zuten eta Eduadoren erregina eta lehenbigarren emaztea Ælfflæd izan zen.
 
Bere aita, zailtasunak zailtasun, Alfredok sortutako anglosaxoien erresumako tronura igo zen. Æthelflæd bere izebak, Eduardoren arrebak, mendebaldeko [[Mercia]] gobernatu zuen [[Æthelred II.a Merciakoa]] bere senarra 918an hil ondoren. Æthelflæd hil ondoren, Eduardok berehala hartu zuen Merciaren kontrola, eta, hau hil ondoren, Æthelstanek [[Humber]] estuarioaren hegoaldeko erresuma anglosaxoiak jarauntsi zituen.