Gizako piramide handia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-[Ee]raikin[ _]infotaula[ _]automatikoa +eraikin infotaula)
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
13. lerroa:
 
Piramide arruntek baino barrualde konplexuagoa du, 3 hilobi ganbera baititu, maila desberdinetan. Hirugarren hilobira 8,46 m garai den korridore batetik heltzen da: Galeria Handia esaten zaio.
 
=== Arkitektoa ===
Keopsen piramidearen arkitektoa Hemiunu izan zela uste da, Nefermaat arkitektoaren semea, zeina Seneferu erregearen piramidearen arkitektoa izan zen, Keopsen aitari egin zitzaion piramidearena, hain zuzen. Halako baieztapenak egiteko arkeologoek Hemiunuri eginiko zenbait adierazpen hartzen dituzte oinarritzat; zeinetan ustezko arkitektoa "Obren maisu" edo "Bisir" gisa izendatzen den. Bere hilobia Keopsen piramidetik gertu dago eta bere itxura adierazten duten irudiak ditu. Bere mastabako zenbait harritan Khufuren erregealdiaren datak aurkitu dira idatzita. Hemiunuren estatua gaur egun Hildesheimgo museoan aurki daiteke, Alemanian.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=La pirámide de Keops (Khufu) l la gran pirámide de Guiza|hizkuntza=es-ES|data=2019-05-28|url=https://www.siatours.com/es/atracciones-en-el-cairo/la-piramide-de-keops-khufu/|sartze-data=2020-05-15}}</ref>
 
=== Datazioa ===
Piramidearen datazioaren inguruan eztabaidak egon dira. Egiptologoen eta historialarien arabera, piramidea Keopsen erregealdian eraiki zen, K. a. XXVI. mendearen lehen erdian. 2013an portu bat aurkitu zuten eta bertan piramidearen ustezko eraikitze-datan idatzi ziren zenbait eskuizkribu, zeinetan harrizko blokeen ontziratze erregistroak agertzen diren, Turatik Gizara. Erregistro horietan hileko berrehun bloke garraiatzen zirela ere irakurri da.<ref>{{Erreferentzia|izena=Alexander|abizena=Stille|izenburua=The World's Oldest Papyrus and What It Can Tell Us About the Great Pyramids|hizkuntza=en|url=https://www.smithsonianmag.com/history/ancient-egypt-shipping-mining-farming-economy-pyramids-180956619/|aldizkaria=Smithsonian Magazine|sartze-data=2020-05-15}}</ref>
 
Pseudoarkeologia gisa sailkatu diren teoriak ere badira, zeinak piramidearen eraikitze-data azaltzeko beste hainbat erreferentzia hartzen dituzten. Orionen Korrelazioaren Teoriaren arabera, zeina Gilbert eta Hancock ikerlariek babestu duten besteak beste, Giza bailarako hiru piramide handiak Orion konstelazioaren gerrikoa osatzen duten hiru izarren irudikapen zehatza egiteko moduan eraiki ziren. Izarrak milurtekoetan zehar haien posizioetatik mugitzen direnez, gaur egun irudikapena akastuna da, baina teoriak dio eta matematikoki egiaztatu da irudikapena bat datorrela K. a. 10.500 urtean izar horiek zuten posizioarekin.
 
=== Barnealdea ===
Piramidea hiru ganbera nagusik osatzen dute, horietatik bi piramidearen barnean daude eta gaur egun Erregearen Ganbera eta Erreginaren Ganbera izena jasotzen dute. Hirugarren ganbera lurpean dago eta Lurpeko Ganbera izenez ezagutzen da.
 
Ganberetarako jatorrizko sarbidea iparraldean dago. Bide beherakor bat da, bukaera granitozko bloke batzuk oztopatzen dute. Bide hori bidegurutze bateraino iristen da eta bertan bi bide har daitezke: gorakorra, Galeria Handira dihoana eta beherakorra, Lurpeko Ganberara iristen dena.
 
==== Galeria Handia ====
Galeria Handia berrogeita zazpi metroko luzera eta zortzi metroko altuera duen bide handi bat da. Galeria Handiko paretak bertikalak dira bi metroko altuerara arte eta hortik gora gezurrezko bobeda bat eratzen da mailakatutako harrizko errenkadak elkarrengana hurreratu ahala.
 
==== Erregearen Ganbera ====
Erregearen Ganbera granitozko harlauzek osatzen duten lau paretako ganbera bat da. Pareta guztiak lauak dira, leunak eta inolako apaingarri edo eskuizkriburik gabeak. Gaur egun ganberaren baitan soilik sarkofago huts bat dago, granitozkoa, eskuizkribu edo apaingarririk gabea eta piramidea eraiki aurretik bertan jarri zena, pasabideak baino zabalagoa baita. Erregearen Ganberaren gainean ''arintze ganberak'' izenekoak daude, altuenaren sabaia bloke makurtuek osatzen dute eta beraien funtzioa Erregearen Ganberari bere gainetik dauden blokeek sorrarazten dioten presioa arintzea da, hau da, pisu guztia ganbera nagusi haren gain gera ez dadin egin ziren. Erregearen Ganberara iristeko pasabide horizontal bat pasa behar da, ''ganberaurrea'' izenez ezaguna, Galeria Handitik ateratzen dena.
 
==== Erreginaren Ganbera ====
Izena arabiarrengandik datorkiola dirudi, izan ere, Mark Lehnerrek<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Plan of Cheops Pyramid, Guide and Information for Cheops Pyramid Cheops Pyramid, Khufu pyramid, Khofo Pyramid, keops Pyramid|data=2009-03-25|url=https://web.archive.org/web/20090325111852/http://egyptopia.com/The+Plan+Of+Cheops+Pyramid_30_100_28_11492_2246__en.html|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2020-05-15}}</ref> eta egiptologo gehienek<ref>Oakes & Gahlin (2002) 67. orrialdea</ref> diote ganbera hau erregearen Ka estatua (Serdab, hildakoaren irudikapen espirituala ziren estatuak) bat gordetzeko egin zela. Ganbera ia piramidearen ardatzean dago kokatuta. Pasabide horizontal batetik iristen da hara, Galeria Handiaren azpialdeko eremutik datorrena, aurkitu egin behar izan zena, zoladurazko harlauzek estaltzen baitzuten. Ganbera pareta leundun eta sabai makurtudun laukizuzen bat da. Bere baitan horma-hobi bat du.
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==