Xare: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hego Euskal Herriko xarearen historia
17. lerroa:
1970eko hamarkadaren amaieratik beherakada hasi zen. Xareak indarra galdu zuen Argentina eta Uruguaien, paleta jokoaren indartzearekin batera. Aldi berean, [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herriko]] trinketeetan berezko ondare bezala zaintzearen ondorioz, bertako jokalariak argentinarren mailara heldu ziren eta munduko maila gorenean kokatu ziren. Ordutik, [[Ipar Euskal Herria]] eta [[Frantzia]] dira jokalari onenen harrobi. Horien artean, nabarmentzekoak dira [[Michel Garbisu]], [[Patrick Lasarte]] eta Adrien Camino aitzindariak, eta Fredo Olasagasti, Ramuntxo Ameztoy, [[Peyo Sanglar]], [[Mattin Celan]], [[Olivier Laberdesque]] biarnotarra, eta Mikel Funosas, hazpandarra. Azken urte hauetan, Mikel Funosasekin batera, Ramuntxo Borteyru, Raphael Larronde, Bruno Driolet eta Sistiague izan dira nabarmendu diren xare jokalariak.
 
[[Hego Euskal Herria]]n “[[Irura]]ko Eskola" da aipagarriena. Orokorrean ezaguna izan ez arren, [[Irura]]n pilotaren aldaera honen inguruko interes berezia dago, herriko kale bati “Xare” izena jartzeraino heltzen dena. Argentinatik heldutako apaiza izan zen 1919an Euskal Pilota joko hau hau Irurara ekarri zuena. Hasiera batean elizako arkupeetan jokatzen zen, baina 1950 inguruan ohitura galdu egin zen. 1970ean, Donostian Munduko Euskal PilotaTxapelketa jokatu zen. Nazioarteko Euskal Pilota agintariek, Juan Labat argentinar xarelari handiaren eskariz, Iruran berriro xarea berreskuratzeko konpromezua hartu zuten. Hori dela eta, herriko hainbat gazte,gaztek - Julian Larrinaga, Jose Olano, Eugenio Arrieta eta Mikel Uzkudun,- hainbat bidaia egin zituzten Argentinara, Juan Labat eta Roberto Elias xarelari handien begirapean, une hartako jokalari onenen aurka jokatuz, teknika hobetzera. Iruran jokoak arrakasta handia izan zuen, eta Gipuzkoako Federazioaren lanari esker, Gipuzkoan(Irura, Irun), Araban(Gasteiz) eta Nafarroan(Oroz Betelu) zabalkundea izan zuen, Irurako gazteak izan dira Espainiako selekzioa, urte luzez, Munduko Txapelketetan ordezkatu dutenak, Eta Mundu Mailako lehen garaipen handia, Iñax Iturbe, irurarrak eta Jose javier Larrea, Oroz Beteluko nafarraren eskutik etorri zen, 1988an, Parisen, 22 urtez azpiko Munduko Euskal Pilota Txapelketan urrea irabazita. Hamar urte geroago, 1998an, Mexikon, etorri zen garaipenik nagusiena, Jose Inazio Lopetegi, Juantxo Larrarte, Iñax Iturbe eta Manolo Molina irurarrek, Munduko Euskal Pilota Txapelketan Frantziarrei finala irabazita, txapeldun izatea lortu zutenean. Azken urte hauetan, [[José Inazio Lopetegi]] nabarmendu da, Munduko txapela eskuratzeaz gain, Nazioarteko, Frantziako eta Ipar Euskal Herriko xare txapelketa garrantzitsuenak irabaztea lortu baititu.
 
== Xarea Munduko Euskal Pilota Txapeleketetan ==