«Dokumentazio-sistemak»: berrikuspenen arteko aldeak

(txukundu)
Bibliotekak hainbat motatakoak izan daitezke: nazionalak, publikoak, unibertsitatekoak, espezializatuak, digitalak, hibridoak…
 
''BIBLIOTEKA NAZIONALAK:''
 
Lege gordailuen bidez herrialde batek argitaratzen duen guztia jasotzen da biblioteka nazionaletan, esaterako, liburuak, aldizkariak, diskoak eta DVD-ak. Hori dela eta, biblioteka nazionalek bibliografia nazionala osatuko dute. Horrez gain, herrialdeari buruz edota herrialdeko hizkuntzan publikatzen dena ere jasotzen dute.
Hauek, zentro multimedia bilakatu dira. Zerbitzu anitzak eskeintzen dituzte, esaterako: ekimen kulturalak (irakurketa klubak, hitzaldiak, ipuinak, bookcrossing…), formazioak (ikastaro desberdinak), azpiegiturak (ordenagailuak, e-readers-ak) eta baita bilduma fisiko zein birtualak.
 
''BIBLIOTEKA PUBLIKOAK:''
 
Liburutegi publikoa herri edo auzo mailako informazio-zentro bat da, erabiltzaile orori irekia. Liburutegi publikoetan, erabiltzaile guztiek eskubide berberak izaten dituzte informazioa eskuratzeko, adina, arraza, sexua, erlijioa, nazionalitatea, hizkuntza edo gizarte-maila edozein izanda ere.
Zerbitzu eta material arruntak erabiltzea ezinezkoa zaien erabiltzaileen kasuan, zerbitzu eta material bereziak eskaintzen dira, hala nola hizkuntz gutxiengoen kasuan, minusbaliotasunak dituzten pertsonen eta ospitaletan eta kartzelan dauden pertsonen kasuan.