Materia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
No edit summary
3. lerroa:
'''Materia''' masa duen eta espazioan lekua okupatzen duen zerbait da, gauzaki fisiko oro osatuta dagoen gaia. [[Energia]]ren eta [[indar eremu]]en ekarpenak ez dira materiatzat jotzen, nahiz eta gauzakien [[masa]]n osagarri izan ahal diren. Materiak unibertso ikusgaiaren gehiengoa osatzen du, nahiz eta, berriz ere, [[argi]]a ez den materiatzat jotzen. Materiaren zati orori materia-sistema deritzo. Materia-sistemak materia mota bakar batezkoa (gai aratza) edo mota askotakoa (nahastura) izan daitezke. Gure inguruko espazioan leku bat betetzen duen eta masa duen guztia materia da.
 
<br />
Materia bost egoeratan egon daiteke: [[solido]]a, [[gas]]a, [[likido]]a, [[plasma (argipena)|plasma]] eta [[Bose-Einstein kondentsatua]].
Beste definizio batzuen artean, materia gauza guztiak osatzen dituen errealitate primarioa dela ere esan ohi da.
 
== Egitura ==
Substantzia batzuk beste batzuetan eraldatzen dira ezer komuna izan gabe? Gizakia antzinatik saiatu da galdera hau erantzuten eta gaur egun ikerlarien artean onartua dagoen teoria atomiko-molekularrari esker aipatutako eraldaketak uler daitezke. Historian zehar izandako teoria nagusiak honako hauek izan dira:
 
* Lau elementuen teoria: [[Enpedokles]]en eta [[Aristotele]]sen ustetan, materia guztia lau elementuek osatzen zuten: aireak, urak, lurrak eta suak.
 
* Atomismoaren teoria: [[Demokrito]]k hipotesi hau egin zuen: materia ''[[atomo]]'' deituriko partikula txiki zatiezinez osaturik dago. Hipotesi hau gaurkoaren antzekoa da.
 
Orain materia zati txikienari [[molekula]] deritzo. Adibidez uraren ezaugarriak dituen zatirik txikiena molekula da. Molekulak atomo izeneko zati txikiagoz osatuta daude, baina aurreko adibide berberarekin jarraituz uraren molekula zatitzen badugu atomoak lortuko ditugu baina ez dituzte uraren ezaugarriak edukiko.
 
== Propietateak ==
 
Materiak baditu propietate komunak eta propietate bereziak.
 
=== Propietate komunak ===
Gorputz material guztiek dituzten propietateak dira eta bi dira: masa eta bolumena.
* [[Masa]]: Gorputz batek duen materia kantitatea. Masa eta pisua ez da berdina baina guk nahastu egiten ditugu unitate normalena: gramoa. Masa-unitatea: kiloa.
* [[Bolumen]]a: Bolumena gorputzek betetzen duten lekuari deritzo. Bolumen-unitatea: metro kubikoa, laborategiko lanetan: zentimetro kubikoa, mililitro, litro.
 
=== Propietate bereziak ===
Substantzia batzuk gainerakoetatik bereizteko eta desberdintzeko. Batzuk agregazio egoerarekin lotuta:
* Solidoak
** [[Urtze-puntu]]a: Egoera solidotik likidora aldatzean duen tenperatura.
** [[Gogortasun]]a: Gorputz edo material batek beste bat marratzeko duen gaitasuna.
** [[Hauskortasun]]a: Deformatzeko edo hausteko duen erraztasuna.
** [[Xaflakortasun]]a: Xaflatan deformatzeko duen gaitasuna.
** [[Harilkortasun]]a: Haritan luzatzeko duen gaitasuna.
* Likidoak
** [[Solidotze-puntu]]a: likidotik solidora aldatzen duen tenperatura
** [[Irakite-puntu]]a: Likido bat irakiten hasten den tenperatura.
** [[Biskositate]]a: Isurtzeko garaian duen zailtasuna.
** Beste batzuk ere badaude: usaina, [[kolore]]a, [[eroankortasun]]a...
 
== Materiaren egoerak ==
{{sakontzeko|Materiaren egoera}}
 
Materia ez dago beti egoera berean. Hiru agregazio-egoera nagusi ditu: [[solido]] egoera, [[likido]] egoera eta [[gas]] egoera. Egoera bakoitzak berezko ezaugarriak ditu:
 
* [[Solido]]ek forma eta bolumen propioa dute.
* [[Likido]]ek ez dute formarik. Ontziaren forma hartzen dute eta hortaz, bolumen zehatza dutela esaten da.
* [[Gas]]ek ontziaren forma hartzen dute. Ez dute bolumen zehatzik, espazio guztia okupatzen dute eta.
 
Egunerokotasunean topa daitezkeen materiaren hiru egoera klasiko horiekin batera, [[fisika]] modernoak aurkitu du materia beste bi egoeretan ere egon daitekeela:
 
* [[Plasma]] egoera, [[Gas|egoera gaseosoaren]] antzekoa, baina gasean ez bezala plasmaren partikulak [[Ioi|ionizatuta]] daude (hots, partikulak elektrikoki kargatuta daude) eta ez dute oreka elektromagnetikorik.
* [[Bose-Einstein kondentsatu]]a, [[zero absolutu]]tik gertuko [[Tenperatura|tenperaturetan]] gertatzen den [[materiaren egoera]].
 
=== Egoera aldaketak ===
 
Materia ez da beti egoera berean azaltzen. Tenperaturak eragin handia du:
 
* [[Fusio (egoera aldaketa)|Fusioa]]: Substantzia bat egoera solidotik egoera likidora tenperatura igoz pasatzea da. Tenperaturari fusio-puntua deitzen zaio.
* [[Lurrunketa]]: Tenperatura handituz egoera likidotik gasera pasatzea da. Likidoaren gainazalean gertatzen da, baina likido guztian gertatzen denean irakitea deritzo. Tenperaturari irakite-puntua esaten zaio.
* [[Kondentsazio]]a: Gas egoeratik egoera likidora pasatzea da. Hau tenperatura jaistean gertatzen da.
* [[Solidotze]]a: Likidotik solidora pasatzea da. Tenperatura jaistean gertatzen da. Tenperaturari solidotze-puntua deotzen zaio.
* [[Sublimazio]]a: Solidotik zuzenean gasera pasatzea da eta alderantzizko prozesua ere bai.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Materia kondentsatuaren fisika]]
 
== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}