Zugarramurdiko sorginkeria prozesua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
informazioa txarto dagoela konturatzean gustia zuzendu dut
t 2.142.36.186 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
1. lerroa:
[[Fitxategi:Zugarramurdiko Akelarrea. Nafarroa, Euskal Herria.jpg|thumb|300px|eskuinera|[[Akelarre]]a [[Zugarramurdiko leizeak|Zugarramurdiko leizeetan]]. [[2009]].]]
<br />{{autoritate kontrola}}
 
'''Zugarramurdiko sorginkeria prozesua''' [[1610]]. urtean [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garaiko]] [[Zugarramurdi]]n egindako [[sorgin-ehiza]] da.<ref>[http://paperekoa.berria.info/plaza/2006-11-25/054/004/Sorginen_herria.htm «Zugarramurdi, sorginen herria»], ''Berria'', 2006ko azaroaren 25a.</ref> [[Julio Caro Baroja]]ren ustez,<ref>{{es}} Julio Caro Baroja (1961): ''Las brujas y su mundo''.</ref> [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] sorginkeria ezaguna bada, prozesu honek bere garaian izan zuen ospearengatik da, garai hartako [[Europa]]ko sorginkeria prozesu garrantzitsuenetakoa izan baitzen.
 
Gertakari hartan, [[Espainiar Inkisizioa|Espainiako Inkisizioak]] Zugarramurdiko eta haraneko 300 inguru herritarri [[sorgin]]keria egitea egotzi zien, horietako 40 [[Logroño]]ra atxilotuta eraman zituen, eta haietatik 11 sutan errez hil zituzten (haietariko 5 jada espetxean hil ziren, eta haien irudiak erre zituzten).<ref>[http://haudenaaldatunahinuke.blogspot.com/2010/05/zugarramurdiko-sorgin-leizea.html «Zugarramurdiko sorgin leizea»]</ref> Espainiako Inkisizioaren ustez, [[Zugarramurdiko leizeak|Zugarramurdiko leizeetan]] [[akelarre]]ak ospatu ohi ziren. Horregatik, geroago leize horiei ''[[Deabru]]aren katedrala'' deitu izan zitzaien.
 
Sorgin pertsekuzio hau, "jazarpen handia" ere deitua, [[Nafarroako sorgin ehiza (1525)|Nafarroan 1525ean hasita]] gertatutako laugarrena eta azkena izan zen. Histeria kolektiboko giro honen gehiegikeriak aztarna sakona utzi zuen herrian; bestalde, Inkisizioak aldatu egin zuen sorginkeria kasuei buruz zuen jokatzeko era, 1613an eta 1614an [[Alonso Salazar Frías]] Inkisizioko epaileak ondu eta aurkeztutako txostenari lotuz; bertan, baztertu egin zuen sorginen inguruko ordu arteko narrazioa.
 
== Hasiera ==
[[Fitxategi:Zugarramurdi cueva.jpg|thumb|300px|[[Zugarramurdiko leizeak]].]]
 
Gertakizun honen istorioa [[1610]]. urtean hasi zen. Garai hartan, aldizka, [[Euskal Herria]] sorgin-ikara olde batek menperatu ohi zuen. Oraingoan sorgin-ikara olde honen gunea Nafarroako ipar-ekialdean zegoen [[Zugarramurdi]] herrian kokatu zen, gaur egungo [[Xareta]] edo [[Baztanaldea]] eskualdea.
 
[[1508|1608]]ko [[abendu]]an [[Maria Ximildegi]] [[Lapurdi]]ko kostaldetik Zugarramurdira iritsi omen zen. Herritar batekin eta bestearekin mintzatu ondoren, aipatu zuen bere [[Ziburu]]ko egonaldian sorginen topagune batean jardun zuela eta euren [[hondartza]]ko batzarretara [[deabru]]a joan eta bertan ongi pasatzen zutela.
 
Maria Ximildegi gazteari Inkisizioak deitu omen zion, arrazoia: [[Lapurdi]]ko [[Ziburu]] udalerrian gertatutako sorgin ehizan zeukan zerikusia zela eta. Mariak Ximildegik beste emakume batzuekin batera [[Zugarramurdiko leizeak|Zugarramurdiko leizeetan]] ospatutako hainbat [[akelarre]]tan parte hartu izana aitortu omen zuen, emakume horien artean hauek zeudelarik: Maria Txipia, Estebania Telletxea, Maria Zozaia edota Graziana Barrenetxea. Zenbait ikerlariren arabera, bertako apaizak euren heresiarengatik herri guztiaren aurrean barkamena eskatu zezaten agindu zien. Halere, gertakaria piztu zuen txinparta [[Urdazubi]]ko monasterioko Frai Leon Aranibarrek Logroñoko Auzitegiaren aurrean aurkeztutako salaketa izan zen, auzitegi horren agindupeko lurraldeak [[Nafarroa Garaia]], [[Bizkaia]], [[Araba]], [[Gipuzkoa]] eta [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxa]] baitziren.
 
Hau horrela, eskualde honen miaketak egiteko [[Espainiar Inkisizioa|Espainiako Inkisizioak]] [[Logroño]]ko auzitegiko Juan del Valle Alvarado inkisidorea ikuskatzaile eta ordezkari gisa bidali zuen. Zugarramurdin zenbait hilabete iragan ondoren, salaketa ugari bildu zituen, usteen arabera, 300 pertsona sorginkerien salakuntza pean inkulpatuak izan ziren, umeak alde batetara utzirik. 300 horietatik 40 Logroñora atxiloturik eraman zituzten. Hiri hartan espetxeratuak izan ondoren torturapean zeuden bitartean epaiketaren zain gelditu ziren.
 
== Salaketak ==
[[Fitxategi:Walpurgisnacht.jpg|thumb|250px|eskuinera|[[Akelarre]] baten irudikapena.]]
 
[[Sorgin]] izan edota sorginkerietan jardutea leporatu zieten zugarramurditarrek salaketa edo kargu hauei aurre egin behar izan zieten:
 
# [[Deabru]]a [[Jainko]]tzat izatea eta berarekin meza beltzak ospatzea.
# [[Itsaso]]ko [[ekaitz (argipena)|ekaitzak]] sortaraztea. Izan ere Zugarramurdi udalerria lerro zuzenean eta distantzia ez oso handira [[Kantauri|Kantauri itsasotik]] hurbil dago. Ondorioz, sorginek [[itsasontzi]]ei [[Donibane Lohizune|Donibane Lohitzuneko]] portura sartzea edota irtetea galerazten zieten.
# [[Animalia|Animali]] eta [[gizaki|pertsonen]] aurkako sorginkeri eta begizkoak burutzea.
# [[Banpiro|Banpirismoa]].
# [[Nekrofagia]].
 
== Epaiketa ==
[[1610]]eko [[azaroaren 7]] eta [[azaroaren 8|8an]] presoek beraien epaia jaso zuten: 18 absolbituak, 12 sutan erreak (haietariko 5 irudi eran, aurretik kartzelan hil baitziren). Sutan erretzera zigortutakoak [[Logroño]]n 20.000 pertsonen begiradapean hil zituzten<ref>Francisco Contreras Gil: [http://www.comentariosdelibros.com/articulo-zugarramurdi-el-pueblo-de-las-brujas-23a128u2s.htm «Zugarramurdi. El pueblo de las brujas»]</ref> Gainerakoei, modu askotako zigorrak ezarri zizkieten: besteak beste, euren etxe eta ondasun galpena, bizi guztirako, kartzela mugatua, erbesteratze edo atzerriratze behartua eta abar.
 
Salatuak gogortasunez zigortuak izan ziren:
 
{{aipu|«... epaiketara berrogeita hamahiru pertsona gisa honetan atera zituzten: hogei gizon eta emakumek penitente itxura eta ikurrekin zihoazen, aurpegiak agerian, gerrikorik gabe eta esku artean [[erle-argizari|argizarizko]] kandela bat zutela, horietako seik zintzurretan sokak zeramatzaten, honek zigortuak izango zirela esan nahi zuen. Gero hogeiren bat pertsonek euren sanbenito eta damutuen gurutzedun txano koniko puntadunak zituztela jarraikitzen zieten, hauek ere beren eskuetan kandelak zeramatzaten, eta euren zintzurretan zenbait soka ere bai. Gero hildako bost pertsonen estatuak zihoazen, hauek ere beren erlaxatutako sanbenitoak zeramatzatela, eta hauekin batera estatua haiek irudikatzen zituzten pertsonen hezurrak zeramatzaten hilkutxak ere. Eta guztietan azkenak sei pertsona zihoazen, sanbenitoak eta txano koniko puntadun erlaxatuekin, eta aipatutako berrogeita hamahiru pertsona hauetako bakoitza Inkisizioko bi aguazilen artean zihoan...».}}
 
=== Epaileak ===
Logroñoko epaiketa edota prozesu honetan parte hartu zuten epaileak hauek izan ziren: Juan del Valle Alvarado, Alonso Becerra Olguín eta [[Alonso Salazar Frías]], gotzaindegiko ordinarioa eta lau kontsultari.
 
== Zigortuen zerrenda ==
Zugarramurdiko ustezko [[akelarre]]an zeuden pertsonaia garrantzitsuenak, honako hauek izan ziren: Graziana Barrenetxea eta bere senarra zen Migel Goiburu, biak akelarrearen errege-erregina gisa salatuak; Joanes Etxalar, deabruak agintzen zituen zigorren borrero hiltzailea; Maria Txipia sorginkeri artearen jakintsua; Joanes Goiburu txistularia zen eta Juan Sansin danborraria.
 
 
<center>
{| border="2" cellpadding="4" cellspacing="0" style="margin: 1em 1em 1em 0; background: #f9f9f9; border: 1px #aaa solid; border-collapse: collapse; font-size: 90%;"
|- bgcolor="#CCCCCC" align="center"
! colspan="4" style="background: LightSteelBlue;" | Zigortuak<ref>http://agora.ya.com/animzte/db88.html Zugarramurdi - Sorginen Leizeak</ref>
|- bgcolor="#CCCCCC" align="center
! Izena
! Adina
! Akelarrean zuen ustezko postua
! Zigorra
|-
| Migel Goiburu
| 66
| Akelarreko erregea
| Irudian damututa
|-
| Graziana Barrenetxea
| 80 edo 90
| Akelarreko erregina
| Irudian damututa
|-
| Estebania Nabarkorena
| 80 baino gehiago
| Mailan bigarrena
| Irudian damututa
|-
| Maria Pèrez de Barrenetxea
| 46
| Mailan hirugarrena
| Irudian damututa
|-
| Joana Telletxea
| 38
|
| Damututa eta urte bateko espetxe zigorra
|-
| Maria Jauretegia
| 22
|
| Damututa eta 6 hilabeteko atzerriratzea
|-
| Maria Arburu
| 70
| Akelarreko erregina, ondorengotzan bosgarrena
| Pertsonan damututa
|-
| Maria Iriarte
| 40
|
| Irudian damututa
|-
| Estebania Iriarte
| 36
|
| Irudian damututa
|-
| Joanes Goiburu
| 37
| Akelarreko atabalaria
| Damututa eta bizi osorako espetxe zigorra
|-
| Joanes Sansin
| 20
| Akelarreko atabalaria
| Damututa eta bizi osorako espetxe zigorra
|-
| Maria Prenosa
| 70 baino gehiago
|
| Damututa eta bizi osorako espetxe zigorra
|-
| Maria Baztan Borda
| 68
|
| Pertsonan damututa
|-
| Graziana Xarra
| 66
|
| Pertsonan damututa
|-
| [[Maria Etxatxute]]
| 54
|
| Pertsonan damututa
|-
| Maria Txipia Barrenetxea
| 52
| Sorginkerian jakintsua izatea
| Damututa eta bizi osorako espetxe zigorra
|-
| Maria Etxegi
| 40
|
| Damututa eta bizi osorako espetxe zigorra
|-
| Maria Etxaleku
| 40
|
| Irudian damututa
|-
| Estebania Petrisanzena
| 57
|
| Irudian damututa
|-
| Martin Bizkar
| 80 baino gehiago
| Deabruaren sakristaua, Akelarreko umeen alkatea
| Irudian damututa
|-
| Joanes Etxegi
| 68
|
| Irudian damututa
|-
| Domingo Zubildegi
| 50
|
| Irudian damututa
|-
| Frai Pedro Arburu
| 43
|
| Leviari uko egitera behartua eta 10 urteko espetxe zigorra
|-
| Petri Juangorena
| 36
|
| Pertsonan damututa
|-
| On Juan Borda Arburu
| 34
|
| Leviari uko egitera behartua eta 10 urteko espetxe zigorra
|-
| Joanes Odia Beretxea
| 60
|
| Irudian damututa
|-
| [[Maria Zozaia|Maria Zozaia Arramendi]]
| 80
| Sorgin taldeko doktrinatzailea
| Irudian damututa
|-
| Joanes Lambert
| 27
|
| Damututa eta bizi guztirako atzerriratzea
|-
| Mari Juanito
| 60
|
| Irudian damututa
|-
| Beltrana Fargua
| 40
| Damututa eta 6 hilabeteko espetxe zigorra
|-
| Joanes Iribarren
| 40
| Akelarreko borreroa
| Damututa, urte bateko espetxe zigorra eta bizi osorako atzerriratzea
|}
</center>
 
* Pertsonan damututa: pertsona bera [[su]]tan bizirik errea.
* Irudian damututa: [[espetxe]]an hil ondoren erruduna zela ikusten bazen, gorpua eta epaiketarako erabili zen irudia bera ere, biak sutan erretzen ziren.
* Damututa: [[sorgin]]a zela onartu zuen pertsona, baina bere damutasuna erakusteagatik bizitza barkatzen zitzaiona. Hauek beste zigor mota batzuk jasotzen zituzten: espetxea, erbesteratze edo atzerriratzea, bere ondasunen galera...
* Leviari uko egitera behartuta: [[deabru]]a ukatu eta [[kristautasun]]era itzultzea.
 
== Gertakariaren aztarna Euskal Mitologian ==
{{aipu|''Zugarramurdi: Sorgin Herria.''|Esaera zaharra}}
 
Gaur egun arte gertakizun honen ondorioz zugarramurditarrek beren sorginekin zituzten gorabeheren inguruko kondairak mantendu dira: sorginek neska bat bahitu zutenarena, [[mendi]]an galdutako bi ahizpena, sorgin batzuen alabaren bataioarena, argi-ezkila jo baino lehenago etxetik irteten ausartu zenarena, sorgin bat bere emaztegaitzat zeukan mutil gazteari gertatu zitzaionarena…
 
Kondaira hauetan, sorginak uxatzeko erabiltzen zituzten hainbat metodo ere aurkitu dira: Etxeko atean lizarrezko bi arbatxoez egindako gurutze bat eta bere ondoan ereinotz-sorta bat jarriz gero, sorginak ez omen ziren etxeetara sartzen. Sorgina etxean sartuta balego berriz, eskukada bat gatz beheko sutara botatzea eta pindar gatzarekin batera sorginek ihes egiten omen zuten. Norbaitek sorginen batekin aurrez-aurre topo egiten bazuen aldiz, nahikoa zen ''puies!'' esan eta atzamar erakusle biekin gurutze bat trazatzea edo eta aitaren egin eta ''Jesus!'' esatea, sorgina bat batean desagertzeko. Iluntzeko angelus eta egunsentiko argi-ezkilaren artean etxetik ez irtetea zen kontutan hartu beharreko beste arauetariko bat.
 
Hau da, gutxi gorabehera, Zugarramurdi eta leize hauek duten historia, bere herriari ospea eman dion historia hain zuzen. Gaur egun eta urtero gertakari honen harira Zugarramurdin [[ekainaren 23]]ko gauean ([[Donibane jaia|San Joan gaua]]) [[Sorginen Eguna]] ospatu ohi da.
 
== Zinema ==
[[1984]]an Zugarramurdin jazotako gertaeretan oinarrituta [[Pedro Olea]] zuzendari [[bilbo]]tarrak [[Akelarre (filma)|Akelarre]] zuzendu zuen, bertan [[Patxi Biskert]] (Unai), [[Iñaki Miramón|Iñaki Miramon]] (Iñigo), [[Silvia Munt]] (Garazi), [[José Luis López Vázquez]] (inkisidorea), [[Mikel Garmendia]] (apaiza) eta beste hainbat aktorek lan egin zuten.
 
Bestalde, [[2013]]an [[Álex de la Iglesia]] bilbotar zinema zuzendariak estreinatutako ''[[Las Brujas de Zugarramurdi]]'' filma estreinatu zen, gidoian [[1610]]an herri horretan jazotako auziaren gaia umorezko-beldurrezko filma egiteko aitzakiatzat hartzen duena.
 
== Ikus gainera ==
* [[Sorgin ehiza Euskal Herrian]]
* [[Zugarramurdiko leizeak]]
* [[Akelarre]]
* [[Salemgo sorginkeria prozesua]]
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Kanpo estekak ==
* [http://haudenaaldatunahinuke.blogspot.com/2010/05/zugarramurdiko-sorgin-leizea.html Zugarramurdiko sorgin leizea] {{eu}}
* [http://agora.ya.com/animzte/db88.html Zugarramurdiko sorginkeria prozesuari buruzko orrialdea] {{eu}}
* [http://www.turismozugarramurdi.com/?idioma=eu Zugarramurdiko sorginen leizea eta sorginen museoa] {{eu}}
* [http://www.youtube.com/watch?v=LkFQJ74u0ws Zugarramurdiko ustezko sorginei buruzko dokumentalaren bideoa ikusgai. Cuarto Milenio. Cuatro telebista katea.] {{es}}
{{autoritate kontrola}}
 
[[Kategoria:Sorginkeria Euskal Herrian]]