Bulma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
46. lerroa:
[[Son Gohan (aitona)|Son Gohan]] agurearen 4 izarreko bolaren atzetik zebilenean [[Son Goku]] ezagutu zuen [[mendi]]aren barrenean. '''Bulmak''' ''Dragoi Bolen'' kondaira kontatu zion Gokuri, eta hau bolen bilaketan batu zitzaion. Berriz bidaia hastean [[Iratxo Dortoka]]rekin topo egin zuten, hau ere beste ''Dragoi Bola'' baten jabea zen. Bola hau eskuratzeko '''Bulmak''' [[kulero]]ak erakutsi zizkion, baina honek ez zekien goizean Gokuk kendu egin zizkiola eta, ondorioz, azpialde osoa erakutsi ziola. Ondoren [[Oolong]] (5 [[minutu]]ko eraldaketak egiteko ahalmena duen [[zerri]]a) batu zitzaien, baina hau gogoz kontra egin zuen. Abentura honetan [[Yamcha]] (neskei beldurra zien mutila) ezagutu zuen, beragandik txora-txora eginda geldituz. Shenron [[dragoi]]a lehen aldiz ikusi ondoren biak amodiozko erlazio tirabiratsu bat izan zuten, beranduago betirako utziko zutelarik.
 
Istorioaren lehen zati honetan '''Bulma''' bolak erraz eskuratzen lagundu zuen bere ideia burutsuei esker. [[Zapi Gorridun Armada]]ren aurkako gudan ur azpian zegoen bola bat eskuratzen lagundu zuen [[Krilin]]ekin batera. [[Blue Jenerala]]k higuina ziola ikustean, hau [[homosexual]]a izan zitekeela ikusi zen. [[Baba Igarlea|Babaren]]ren txapelketan bere parte-hartzea erabakigarria izan zen, izan ere, Iratxo Dortokak '''Bulmaren''' bularrak ikustean izandako odol jarioari esker, Yamchak bere arerioa garaitzea lortu zuen.
 
[[Satan Bihotz Txiki (aita)|Satan Bihotz Txiki]]ren etorrerarekin '''Bulmaren''' agerpenak indar gutxiago izan zuten. Hemendik aurrera indar bortitza ideien gainetik egongo ziren, hala ere bere asmakariak oso baliotsuak izaten jarraitu zuten. '''Bulmaren''' laguntza ezinbestekoa izan zen [[Namek]]era bidaia egiteko, bera baitzen espazio-ontzi bat gidatzeko gai zen bakarra. [[Vegeta]] ezagutu ondoren, berarekin ezkondu zen, [[Trunks]] izeneko seme bat edukiz. [[Ziborrak|Ziborren]] etorreraren ondorioz, hauek itzaltzeko urruneko-kontrol bat eraiki zuen, nahiz eta gero ez zen erabili. [[Cell]]en jokorako [[Zibor 16]] konpondu zuen, baita bere barnean zuen lehergailua kendu ere. Gainera, espazioko gerlarien armadurak egiteko material berezi bat asmatu zuen. Geroago, [[Son Gohan]]entzat ''Saiya Handiaren'' mozorro berezi bat eraiki zuen. Honen bitartez eguneroko arropa normala eta mozorroa berehala alda zitzakeen.