Mekanika klasiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Bibliografia gehitu dut.
64. lerroa:
 
== Teoriaren deskribapena ==
[[Fitxategi:Tir parabòlic.svg|thumb|Mekanika klasikoan proiektilen higidura aztertzen da, besteak beste.|alt=|ezkerrera|220x220px209x209px]]
Jarraian, mekanika klasikoaren oinarrizko kontzeptuak azalduko dira. Errealitatearen sinplifikazioa eginez, lehenengo pauso batean, objektu errealak [https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/partikula partikula puntualak] balira bezala kontsideratzen dira, hau da, puntu batean kontzentraturik baleude bezala. Partikula puntual baten higidura parametro gutxi batzuen bidez deskriba daiteke: posizioa, masa eta partikularen gainean eragiten ari diren indarren bitartez.
 
70. lerroa:
 
Oro har, mekanika klasikoak kontzeptu arruntak —zentzuzkoak eta zentzu arruntekoak— erabiltzen ditu materiaren eta indarren arteko elkarrekintza ulertzeko. Oinarrizko hipotesi modura asumitzen du ezen materiak eta energiak ezagutu eta zehaztu daitezkeen magnitudeak dituztela (posizioa eta abiadura, adibidez). Bestalde, mekanika klasiko ez-erlatibistak onartzen du indarren elkarrazkioa instantatenoa dela.
[[Fitxategi:ES-osagaiak.png|thumb|300x300px|Mekanika klasikoan erabili ohi den erreferentzia-sistemaren osagaiak: koordenatu-sistema, behatzailea eta erlojua.|alt=]]
 
=== Mekanika klasikoan erabiltzen den erreferentzia-sistema ===
Mekanika klasikoan erabiltzen diren [[Erreferentzia-sistema|erreferentzia-sistemek]] hiru osagai nagusi dituzte: [[Koordenatu sistema|koordenatu-sistema]], behatzailea eta erlojua. Horien bidez zehazten da une oro partikularen posizioa.
 
==== Koordenatu-sistema ====
Kontuan izanik partikulak gure inguruko espazioan higitzen direla, lehenik espazioko puntuak kokatzeko erreferentzia-sistema bat beharko dira. Horretarako, espazioko puntu arbitrario bat aukeratzen da, sistemaren '''''jatorria''''' deitu ohi dena, eta <math>O</math> sinboloaz adierazten dena. Puntu horretan zentraturik, koordenatu-sistema bat definituko da, behaketa eta neurketa guztiak sistema horretan egiteko. Mekanika klasikoaren espazioa hiru dimentsioko [[Euklidear espazio|espazio euklidearra]] dela kontsideratzen da, eta horregatik jatorriarekin batera sistemak hiru ardatz koordenatu izango ditu. [[Fitxategi:ES-osagaiak.png|thumb|300x300px|Mekanika klasikoan erabili ohi den erreferentzia-sistemaren osagaiak: koordenatu-sistema, behatzailea eta erlojua.|alt=|ezkerrera]]
 
==== Behatzailea eta erlojua ====