Mikhail Rodzianko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-<ref name=''aa'' +<ref name="aa")
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Mikhail Vladimirovitx Rodzianko''' ({{lang-ru|Михаи́л Влади́мирович Родзя́нко}}, [[Ukrainera|ukraineraz]]: Михайло Володимирович Родзянко ''Mikhailo Volodimirovitx Rodzianko''; [[Jekaterinoslav]], [[Errusiar Inperioa|Errusiako Inperioa]], [[1859]]ko [[otsailaren 21]]a &ndash; [[Beodra]], [[Jugoslaviako Erresuma]], [[1924]]ko [[urtarrilaren 24]]a) [[errusiar]] politikari [[liberal]]-kontserbakorra izan zen, jatorri aristokratiko [[ukrainar]]rekoa ([[Rodzianko familia]] [[kosako]]en ondorengoa zen, eta berak bere buruari “''[[errusiar]]-ttipi''” (Maloros) deitzen zion)<ref name="aa">[http://k17.eus/2017/10/30/rodzianko-mikhail/ Rodzianko, Mikhail], ''[http://k17.eus/ K17]'' 2017-10-30. CC0 Domeinu Publikoa</ref>.
 
== Biografia ==
=== Hastapenak eta Dumako partaide ===
Jatorri aristokratikoa zuela eta, eskola aristokratiko batean ikasi zuen, beraz, bere karrera Gortetik gertu hasi zuen, eta [[Txanbelana]] ere izan zen. [[Zemstvo]]etan nabarmendu zen, erreformista gisa eta [[Dnipro|Jekaterinoslav]] (Dnipro) probintziako zemstvoko buru izan zen. Gerora, [[Alderdi Oktubrista]] sortzen lagundu zuen. [[1907]]tik aurrera diputatu eta [[1911]]tik aurrera [[Duma]]ko lehendakaria izan zen eta bere alderdikide [[Alexander Gutxkov|Aleksandr Gutxkov]] ordeztu zuen. [[Rasputin]]en etsaia zen, eta hura [[San Petersburgo]]tik urrun zedin saiatu zen, arrakastarik gabe. Rodzianko, beste zuzendari liberal asko (adibidez, bere alderdiko burua, [[Alexander Gutxkov|Aleksandr Gutxkov]]) ez bezalaxe, ez zen “[[estatu-kolpe]] bigun” baten aldekoa izan, [[tsar]]rari zion leialtasunagatik. Rodziankoren arabera, tsarrak sinatu zuen [[1905]]ko [[Urriko Manifestua]]k [[Errusia]]n [[sistema konstituzional]] batetarako eboluzioa bermatu zezakeen, eta ez zegoen aldaketa gogorretarako beste arrazoirik. [[Liberalismo]]a eta tsarrarekiko leialtasun pertsonala uztartzen saiatu zen, hori dela eta, liberalen artean agian kontserbakorrena zen Rodzianko<ref name="aa"/>.
 
=== Otsaileko Iraultza ===
[[1917]]ko [[Otsaileko Iraultza]]n, paper garrantzitsua izan zuen, hala ere, paper hori berak nahi zuelako edo ez izan ote zuen, zalantzagarria da. Rodziankok, [[Estatu-Duma|Dumako]]ko lehendakari gisa, tsarra gobernu liberal edo konstituzional bat ezar zezan konbentzitu nahi izan zuen, eta honen ukoen (eta Rodziankori dagokionez, mespretxu pertsonalen) ostean, [[otsailaren 27]]an, beste parlamentari batzuekin batera, Dumako Kideen Behin-behineko Komitea sortu zuen, bera lehendakari zela. Otsailaren 27an bertan, Gobernu [[tsar]]istak dimititu ostean, praktikoki Dumako Kideen Behin-behineko Komitea Errusiako Gobernu berria izan zen. Halere, askoren arabera, Rodziankok ez zuen [[botere]]a hartu nahi, ez baitzuen [[tsar]]raren kontra matxinatu nahi. Berak esan zuen moduan “''ez naiz [[iraultza]]ilea, eta ez dut iraultzarik egin nahi; baina gertatu bada ez gaituztelako entzun nahi gertatu da''”<ref name="aa"/>.
 
Izan ere, egile askoren arabera, Rodziankok ez zuen [[tsar]]raren kontra “matxinatzerik” nahi eta boterea hartzeko beldur zen; bai boterearen hutsak ([[otsailaren 27]]an Gobernuak postua utzi zuen, eta [[Vasili Xulgin]]ek esan zion moduan “''norbaitek hartu behar ditu [[ministro]]en ardurak''”), eta batez ere [[langile]]en presioak -langileek [[Petrograd]]eko [[Sobiet]]a eratu zuten eta erregimen aldaketa berehala nahi zuten- ekar zezakeen iraultza erradikalegi bat edo “[[anarkia]]” (Rodziankoren hitzetan) saihesteko usteak boterea hartzera bultzatu zuen. Azken bertsio horren arabera, Rodizanko “''boterea hartzera behartua izan zen''” (kontutan izanik, boterea hartu ahal zutenek, [[Sobiet]]eko ordezkariek, [[mentxebike]]el gidaturik, ez zutela boterea hartu nahi). Beraz, praktikoki, [[otsailaren 27]]tik [[martxoaren 1]]era, [[Errusiako Behin-behineko Gobernua]] eratu zen artean, [[de facto]] “Errusiako lehen ministro” izan zen Rodziankok (ofizialki hala izendatua izan ez bazen ere, eta berak hala sekula aldarrikatu ez bazuen ere). Egun horietan, Rodziankok [[monarkia konstituzional]]aren alde egin zuen, ez [[Errepublika]]ren alde<ref name="aa"/>.
 
[[Martxoaren 1]]ean, Rodziankok Petrogradeko Sobietarekin batera, [[Errusiako Behin-behineko Gobernua]] eratu zedin negoziatu zuen (nahiz eta ez zen izan negoziazio horietan pisu handiena izan zuena). [[Martxoaren 3]]an, [[Mikhail Duke Handia]]k ([[tsar]]raren anaiak) [[tronu]]ari uko egin zion Rodziankok “''[[Estatu-Duma|Dumak]]k ezin du zure segutasuna bermatu''” esan zion ostean. Dumako Kideen Komitearen lehendakari izan arren, ez zen [[Errusiako Behin-behineko Gobernua]]n sartu, eta Dumako lehendakari postuari eutsi zion. Hala ere, [[Otsaileko Iraultza]]ren ostean, Dumak ordezkaritza-organo bezala garrantzia galdu zuen (gogora dezagun sufragio ez-parekidez aukeratua izan zela), bai [[Sobiet]]ek zilegitasun askoz handiagoa zutelako eta baita ere “''benetako [[parlamentu]]''” gisa Asanblada Konstituziogile berria izango zela jakintzat ematen zelako; beraz Rodziankoren papera gero eta ilunagoa izan zen<ref name="aa"/>.
 
[[Martxoaren 19]]an gertatu zen [[manifestazio]] feminista baten aurrean, Rodzianko, Dumako lehendakari gisa egin zuen adierazpen batean, [[emakume]]en bozka-eskubidearen aldeko gisa agertu zen. Uztail aldera, [[Uztaileko Egunak]] pasatu zirenean, Rodzianko [[eskuin]] berriaren buru gisa agertu zen, “''[[Sobiet]]ak ordena berrezartzeko ezegokiak edo ahulegiak''” zirela uste zutenetakoa eta [[diktadura]] [[burges]]a ezartzearen aldeko ildoaren aldekoa: [[Mosku]]ko estatu-konferentzian ideia horien alde azaldu zen<ref name="aa"/>.