Igeriketa (kirola): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
20. lerroa:
Lehiako igeriketak txapeldun handiak eman ditu, eta hauek jarraitu beharreko eredu bihurtu dira mundu osoko igerilari askorentzat; [[Duke Kahanamoku]] hawaiiarrak, Stockholmgo (1912) eta Amberesko (1920) olinpiadetan txapeldun izandakoak, crawl estiloa erakutsi zuen, eta geroago [[Johnny Weissmuller|J. Weissmuller]] jarri zuten betiko txapeldun handienen mailan, ze txapeldun olinpikoa izan zen, munduko errekor pila bat ondu zuen, gainera, mundu osoan jarraitzaileak lortu zituen, are gehiago Tarzanen filmetan protagonista izateaz geroztik.
 
1912an dagoeneko emakumeak ari ziren Joko Olinpikoetako lehietan, eta ordurako urte asko zeramaten erakustaldi eta lehia desberdinetan parte hartzen. Pixkanaka-pixkanaka, igeriketa kirol olinpiko bihurtu zen, eta igerilarien helburu nagusia Olinpiadetako urrea eskuratzea zen, horixe izaki saririk preziatuena; 1972an mutil amerikar batek eta emakume australiar batek une ezin garrantzitsuagoa markatu zuten mundu mailako igeriketan, jende guztiaren arreta bereganatuz; [[Shane Gould]] australiar neskatoak hiru proba irabazi zituen, eta zilarra eta brontzea eskuratu zituen beste bitan, 15 urte besterik ez zuela; [[Mark Spitz|Mark Spitzek]], berriz, Mexiko 68an dagoeneko domina bat lortua zuenak, iragarri zuen urrezko zazpi domina eskuratuko zituela; iragarpenaren berria mundu osoko prentsara heldu zen; Spitzek, sekula ikusi gabeko dohainak zituela, bete egin zuen iragarritakoa, eta igeriketa beste kirol guztien gainetik agertu zitzaigun; halaz, bide batez, Spitzek etengabeko bilakaeran murgilarazi zuen igeriketa modernoa, maila guztietan ere eguneroko praktika bihurtuz. Igeriketak aurrera segitzen zuen, eta hortxe ditugu, bakar batzuk besterik ez aipatzeko, [[Kornelia Ender]] alemaniarra, hirurogeita hamarreko Igeriketan nagusi izan zena; [[Roland matthesMatthes]], bizkar-igerilari alemaniarra, bere estilo eta dotoreziaz bizkar estiloa egungo mailara ekarri zuena; mat[[Matt Biondi|Mat Biondi]], olinpiadetan zortzi domina bildu zituena, hainbat mundu errekorrekin batera 80ko urteetan zehar.
 
1907an Club Natación Barcelona sortu zen. Fundazio honetatik aurrera, hainbat talde hasi zen gauza bera egiten, eta beste klub batzuk sortu zituzten hala kostaldean nola barrualdean; klub aipagarrienen artean daude, besteak beste, C.N. Sabadell, Real Canoe, C.N. metropole, C.N. Barcelona, C.N. mediterrani, baina guztira 800 klub baino gehiago biltzen dira, gaur egun, Igeriketaren Espainiar Federazioan.