«Olinpia Epirokoa»: berrikuspenen arteko aldeak

 
 
== Biografia ==
Bere ezkongabeko izena Políxena zen, [[Akiles]]<nowiki/>en hilobian sakrifikatutako [[Priamo]]<nowiki/>ren alaba gaztearen omenez. Filiporekin ezkondu zenean Myrtale izena hartu zuen, [[kultu misteriko]]<nowiki/>an hastapen bezala<ref>«Review of Elizabeth Carney's ''Olympias, Mother of Alexander the Great'' by Michael D. Dixon». classicaljournal.org. Consultado el 16 de junio de 2014.</ref>; eta azkenean Olimpia izena jarri zuen Filipok [[Olinpiar Jokoak|Joko Olinpikoak]] irabaztearen omenez, gertakizun hau bere seme Alejandro jaio zenean jazo baitzen<ref>Heckel, 2006, p. 181</ref>. Hainbat urteren buruan berriz ere izenez aldatu zen, Estratonice deituz, K.a. 317an [[Euridize]]<nowiki/>ren (Mazedoniako Kasandroren ondorengoen aliatua zena) kontra bere iloba Alejandro IVa defendatzeko lortutako garaipenaren omenez.
 
=== Familia ===
 
Garai horietan eguneroko bizitzak ez zeukan intimitate handirik; horregatik esanguratsua da, Olimpiak kontatutakoaz gain, inork ez zekiela deus bere maitaleari buruz.
[[Fitxategi:Roman - Medallion with Olympias - Walters 592 - Obverse.jpg|thumb|Olimpiaren irudia duen erromatar medaloia]]
 
Filipo IIak [[K.a. 337]]<nowiki/>an gaitzetsi zuen; hala erregina izatetik soilik Alejandroren ama izatera pasa zen. Bolondreski Epiron, bere jaioterrian, errefuxiatu zuen bere burua. Mazedoniara soilik Filipo hiltzean itzuli zen, hurrengo urtean, [[K.a. 336]]<nowiki/>an.
 
[[Plutarko]]<nowiki/>ren arabera Olimpiak traziar kultu primitiboaren suge etxekotuak izan zituen bere inguruan<ref>"The nonsense about the snakes" is from Plutarch's ''Life of Alexander'' (2.6), according to Robin Lane Fox, ''Alexander the Great'' 1973:26 and note p. 504; Fox suggests that the snake-handling was the ''stuprum'' referred to by Justin9.5.9.</ref>; horregatik, izan daiteke bere buruari eragindako haluzinazioak izatea. Plutarkok deskribatzen du nola, ezkontza burutzearen aurreko gauean, Olimpiak tximista bat bere sabelaren gainera jausten zela eta su handi bat pizten zuela amestu zuela. Ezkontzaren ostean, Filipok ere amestu zuen nola lehoi baten irudia zuen zigilu bat jartzen zuen bere emaztearen sabelaren gainean. [[Aristandro|Aristandror]]<nowiki/>en interpretazioa izan zen Olimpia bere semeaz haurdun zegoela, Alejandroren nortasuna lehoi batena bezalakoa zelako<ref>Plutarco, ''Alejandro'', [http://www.perseus.tufts.edu/hopper/text?doc=Perseus%3Atext%3A1999.01.0243&redirect=true 2.2–2.3].</ref>.
 
Olimpia Filipo II.aren heriotzaren erruduna izateaz susmagarri nagusienetakoa da; alde batetik Filipok gaitzetsi zuelako, eta bestetik Filipo [[Kelopatra Euridize]]<nowiki/>rekin ezkondu zelako, eta ezkontza berri honek seme berri bat izaten bazuen, horrek Alejandoren erreinua zalantzan jar zezakeelako. Momentu honetatik aurrera Olimpiaren bizitza intriga politiko eta erailketaz betea agertzen da. Hasteko Filiporen azken emazte legitimoa erailtzeko agintzen du, hau bere seme Alejandrok sarritan aurpegiratu zion. Ekintza hauez gain, antza momentu hau izan zen bere bizitzako hoberena, Mazedoniako erregina izan baitzen inoren eragozpenik gabe. Baina etsai garrantzitsu bat zeukan: Casandro, Olimpia suntsitzea lortu zuena.
 
Olimpiak Euridice II eta [[Filipo Arriedo]] (Mazedoniako erregea Alejandro Magnoren heriotza ostean) erailtzea agindu zuenean, Kasandrok herriaren zati bat bere kontra altxarazi zuen, eta azkenean Olimpia exekutatzea agindu zuen.
 
Hala ere, Kasandrok ez zuen kontuan hartu Mazedoniako soldaduen oposizioa. Hauei Olimpia exekutatzea agindu zieneazienean, hauek muzin egin zioten, sekulan ez zutela bere buruzagia izan zen Alejandroren ama erailko. Porrot honen ostean, Kasandro Alejandrori buruz gaizki esaka hasi zen, eremua irabazten joatearren. Baina, mazedoniarrak ez zetozen jarrera honekin bat eta emandako laguntza ukatu zioten Kasandrori, Alejandro Handiaren oroitzapena biziegia zegoen oraindik.
 
n, hauek muzin egin zioten, sekulan ez zutela bere buruzagia izan zen Alejandroren ama erailko. Porrot honen ostean, Kasandro Alejandrori buruz gaizki esaka hasi zen, eremua irabazten joatearren. Baina, mazedoniarrak ez zetozen jarrera honekin bat eta emandako laguntza ukatu zioten Kasandrori, Alejandro Handiaren oroitzapena biziegia zegoen oraindik.
 
Orduan Kasandrok trama oso bat garatu zuen: Euridizeren ahaideengana jo zuen, Olimpiaren kontra zeudenak (Olimpiak Euridize erailarazi zuelako). Hala, familiaren laguntzaz Kasandrok Olimpia erailtzea lortu zuen [[K.a. 315]]<nowiki/>ean<ref>«[https://web.archive.org/web/20080916195927/http://www.ancientworlds.net/aw/Article/462448 Copia archivada]». Archivado desde el original el 16 de septiembre de 2008. Consultado el 30 de septiembre de 2014.</ref>.
39

edits