Antzinako Grezia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Porque esta mal
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
19. lerroa:
[[Fitxategi:Delfos stadium.jpg|thumb|300px|Delfos estadioa]]
'''Antzinako Grezia'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> [[antzinako greziera|greziar hizkuntza]] eta kulturako herrien zibilizazioa izan zen, K.a. XIII. eta IX. mendeen artean hasi eta [[Antzinaroa]] bukatu arte iraun zuena (K.o. 600 urtea). [[Mendebalde (kultura)|Mendebaldeko zibilizazioaren]] jatorrizko kulturatzat hartzen da, itzelezko eragina izan baitzuen [[Erromatar Inperioa]]n, eta baita [[Pizkundea]]n eta beste ondorengo aroetan ere. Gaur egungo [[Grezia]]n eta [[Anatolia|Asia Txikian]] hasi zen, eta gero [[Mediterraneo]] osora zabaldu zen, [[Iberiar penintsula]]tik [[Itsaso Beltza|Itsaso Beltzeraino]].
 
Insta:junior.jdrr
Historialari batzuen ustetan, [[Antzinako Grezia]] izenez ezaguna den garaiari K.a. 776 urteko lehenengo [[Olinpiar Jokoak|Olinpiar Jokoek]] eman zioten hasiera. Garai mizenikoaren eta Lehenengo Olinpiar Jokoen artean Aro Iluna izeneko garaia igaro zen, garai horretako idatzirik ez da gorde eta erlikia arkeologiko gutxi mantendu dira.<ref>https://historiaeweb.com/2016/05/24/cronologia-antigua-grecia/</ref>
 
Tradizionalki Antzinako Greziako garaia K.a. 323. urtean [[Alexandro Handia|Alejandro Handiaren]] heriotzarekin bukatu zela jotzen zen, [[garai helenistikoa]]ri hasiera emanez. Hala ere, askotan K.a. 146. urteraino, hau da, Erromatarren konkistaraino luzatu izan da Antzinako Grezia.<ref>http://www.perseus.tufts.edu/hopper/text?doc=Perseus%3Atext%3A1999.04.0009</ref>
 
Antzinako Greziako garaia honela zatitu izan da zenbait gertaera politiko, soy el mejor mi insta es junior.jdrr kulturalen arabera:
* [[Aro Iluna]] (K.a.1100-k.a.800) garaiko zeramikek diseinu geometrikoak zituzten.
* Garai Arkaikoa (K.a. 800- k.a. 480) artistek sortutako eskulturek “irribarre arkaikoa” zuten. Esaten da Garai Arkaikoa [[Atenas]]ko azken tiranoa uzkaili ondoren amaitu zela K.a. 510 urtean.
* Garai Klasikoa (K.a. 480- 323 k.a.) estilo ezberdin bat garatu zen, ondoren ereduzkoa bilakatu zena; [[Partenoia]] garai honetan eraiki zen.
* [[Garai helenistikoa|Garai Helenistikoa]] (K.a. 323- k.a. 146) Greziar kultura eta boterea [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbil]] eta Ertainera zabaldu zeneko garaia. Alejandro Handiaren heriotzarekin hasi eta erromatar konkistarekin amaitu zen, Korintoko guduaren ostean (K.a. 146).<ref>https://books.google.es/books?id=INUT5sZku1UC&hl=el&source=gbs_navlinks_s&redir_esc=y</ref>
 
Aipatutakoak dira Antzinako Grezia izenez ezagun den aroaren barruan sailkatzen direnak, hala ere, Greziak aldaketa asko jasan zituen hurrengo urteetan, eta honela sailkatzen dira Garai Helenistikoaren ondoren etorri ziren aroak:
* Erromatar Grezia (K.a. 146- 329), Erromatar konkistaren eta [[Bizantzio]] hiriaren berrezarkuntzaren artean, [[Konstantino I.a Handia|Konstantino I]]-ek Erromatar Inperioaren kapital moduan izendatu zuenean hiriari [[Konstantinopla]] izena emanez 329. urtean.
* [[Antzinaro Berantiarra|Antzinate berantiarra]] (329-VI hasiera) politeismo erromatarretik [[Kristautasun]]era. Garai honen amaiera [[Atenasko Akademia]]ren itxierarekin lotzen da (529. urtea).
 
==== Helenismoaren aurreko garaia ====
Grezian, kontinente barruan aurkitu diren giza aztarnarik zaharrenak [[Epipaleolito]]koak dira (40000 K.a.). [[Neolito]]ko lehen aztarnategiak K.a. 6200. urtekoak dira. Garai hartan itsas bidaldiak ohikoak ziren kontinentearen eta uharteen artean, eta horren adierazgarri da [[Milos]] uharteko obsidiana harria, Grezia guztian barrena barreiatua dagoena. Brontzearen antzinako garaian (K.a. 2600-2000) agertu ziren uharteetako aurreneko kulturak: [[zikladiko]]a eta [[zibilizazio minoiko|minoikoa]]. [[Kultura zikladiko]]a nagusi izan zen 2600. urtetik 1800era bitartean, eta minoikoa edo Kretakoa izan zen ondoren. Kretako kulturak merkataritza harremanak zabaldu zituen [[Mediterraneoa]]ren ekialdean, eta luxu handiko hiriak, artelan ugariez apainduak, sortu zituen, eta haiek egundoko eragina izan zuten kontinentean. K.a. 1400 inguruan desagertu zen kultura hura, [[mizenastar zibilizazioa|zibilizazio mizenikoak]] bereganatuta. Insta:junior.jdrr
 
==== Zibilizazio mizenikoa ====
[[Fitxategi:Lions-Gate-Mycenae.jpg|thumb|300px|Mizenasko Lehoien atea.]]
Lehen herri [[indoeuropar]]rak K.a. 3000. urtean iritsi ziren Egeo ingurura. Beren zibilizazioa finkatu zuten lurralde hartan, nahiz eta kultura minoikoaren eragina jaso itsas merkataritzaren bidez. [[Mizenas]] zen bertako hiri nagusia eta hartatik datorkio izena kultura hari. Aurkitu diren aztarnategiek adierazten dutenez, gizarte gerrazalea bide zen hura. Eguneroko bizitza harresi garaiez babestutako hiri inguruan egiten zen, eta hiriko jauregia izaten zen erregearen eta aitonen semeen bizilekua. Abere hazkuntza eta nekazaritzaz gainera, Mizenaskoak merkataritzan aritzen ziren eta baita itsaslapurretan ere. Ekonomia ongiro nabarmena eta kultura adierazpide aberatsak iritsi zituzten, eta horren adierazgarri dira hilobietan aurkitu den tresneria aberats fina (Atreoren altxorra). K.a. 1200 urte inguruan desagertu zen Mizenasko zibilizazioa itsasaldeko herrien erasoek eraitsita. Mizenasko zibilizazioa desagertu zenean asko jaitsi zen Greziako biztanle kopurua, baina K.a. XII. mendean, [[doriar]]rek Greziara emigratu zutenean igo egin zen berriro.
 
==== Aro iluna / Antzinako Greziaren Erdi Aroa (K.a. 1200-700) ====
Doriarrek Grezia menderatu zutenean, mizenastarren hiri-jauregiak desagertu ziren. Garai hartan erabat hedatu zen burdinaren erabilera. Hiribildu batzuk sortu ziren, politikari dagokionez burujabeak ''(polis)'' izan zirenak, eta lursailak landu ziren haien inguruan. Erregeek gobernatzen zituzten, aitonen semeek lagunduta, haiek baitziren, hain zuzen, artaldeetako eta lurretako jabeak eta kontseiluko kideak. Laborariek eta artisauek bazuten ordezkaririk biltzarrean, baina kontseilu nagusiak esaten zuena izenpetzea zen haien eginkizun bakarra ia. Jopuek eta esklaboek ez zuten eskubide politikorik. [[Polis]]ak burujabeak baziren ere, elkarren artean bazuten alderdi komunik: hizkuntza, idazkera eta erlijioa, esaterako, bat zuten guztiek. Greziako hiriak Asia Txikiaren kostaldeetara ere hedatu ziren.
 
=== Garai Arkaikoa ===
[[Fitxategi:Location_greek_ancient.svg|frame|eskuinera|450px|Antzinako Grezia K.a. VI. mendean]]
Garai hartan ''polis'' hiribilduetan ekonomia aldatuz joan zen, eta merkataritzak eta artisautzak garrantzi handia izan zuten. Lehengo erregetza ere aldatuz joan zen eta erregimen aristokratiko bihurtu zen, VIII. mendean Asia Txikian sortu eta Grezia osora hedatu zena gero. Hiria gobernatzeko eztabaida politikoen lekua aitonen semeen kontseilua edo biltzarra ''(bule)'' izan zen. Herriaren biltzarra ''(ekklesia)'' bigarren mailan geratu zen, eta, horregatik, politikan parte hartzeko eskubidea aberatsen eta ahaldunen esku zegoen ia oso osorik. VIII. eta VI. mendeen bitartean gertatu zen Greziaren kolonizazioa Mediterraneo itsasoaren eta itsaso Beltzaren kostaldean. Hasieran, emigrazioa, nekazaritzako lursailen faltaren kariaz gertatu zen, izan ere, antolaketa patriarkalaren arabera, lurraren gaineko eskubideak noble familietako premuarentzat izaten baitziren. VII. mendetik aurrera emigrazioaren merkataritza alderdia hasi zen azaltzen, eta, hala, polis berriak jatorrizko hiriaren faktoria edo sukurtsal bihurtu ziren.
 
Kolonizazioarekin batera merkataritza heldu zen eta hark ekarri zuen ekonomia garapenaren ondorioz erregimen aristokratikoa ahulduz joan zen VII. mendetik aurrera; gizarte maila berri bat sortu zen hala, gizon askeena, jatorriz pobrea baina merkataritza zela medio aberastua, eta eskubide politikoak eskatzen zituena. Herri xehea, aldi berean, aristokraziaren aurka matxinatu zen, lurren banaketa eskatzeko. Maila ezberdinen arteko harremanak arautzeko, lege batzuk argitaratu zituzten Atenasen ([[Solon]]ek) eta [[Mitilene]]n ([[Pitako Mitilenekoa|Pitakok]]). Egin ziren eraberritzeak ez baitziren nahikoak izan, gobernurako bidea zabaldu zitzaion [[tirano|tiraniari]]. Herentziaz ondorengorik izateko eskubiderik ez zuten buruzagiak ziren tiranoak eta herriaren laguntzari esker egiten ziren aginpidearen jabe. Oro har, tiranoek merkatariei, artisauei eta lur jabe txikiei laguntzen zieten, eta behartsuenei lana ematen zieten herri lanetan. Tiranoei esker bukatu zen betiko oligarkiaren antolaketa, eta K.a. 507. urtean ezarri zen demokraziarako bidea erraztu zen, halaber.
 
=== Aro klasikoa ===
{{sakontzeko|Grezia klasikoa}}
==== Mediar Gerrak ====
[[Fitxategi:Map Greco-Persian Wars-es.svg|250px|thumb|Mediar gerrak.]]
{{nagusia|Mediar Gerrak}}
[[Akemenestar Inperioa|Persiar Inperioak]] greziar munduarekin topo egin zuen, mendebalderantz hedatzen ari zenean. Gatazka itzuri ezina zen, Mediterraneo itsasoaren ekialdean zeuden merkataritza bideen nagusitasuna baitzegoen jokoan. K.a. 540. urtean persiarrek mendean hartuak zituzten Asia Txikiko hiri greziarrak. [[Jonia]]ko hiriak persiarren nagusitasunaren aurka matxinatu ziren eta gerra hasi zen. [[Dario I.a]] persiar erregearen osteak Atikan lurreratu ziren, baina atenastarren oinezko gudarien osteek ''(hoplitak)'' aurre egin eta garaipena lortu zuten. Greziarren garaipenak agirian utzi zituen garai hartako gerra teknika batzuen akatsak. Esaterako, han frogatu zen gehiago zela herritar gudaria, bere lantza, kasko, koraza, zangoko eta ezkutu biribil gogorrarekin ''(hoplon)'' ilara itxietan antolatua (falangeak), ezen ez hainbat etniatako persiar gudariak, arma arinak soinean zituztela, borrokarako ilara irekietan antolatuak. Greziar gudariak falange ilaratan antolatuta zeuden, ahaide eta auzoen ondoan. Horrek borrokarako adorea ematen zien, eta guduaren une gogorrenetan borroka bertan behera uzteko tentazioa galarazten. Hoplitaren hornidura guztia (berez, nahiko garestia) herritarraren kontura zihoan, eta ordaintzeko ezina azaltzen zutenak, berriz, galeretara bidaltzen zituzten arraunlari lanetarako.
 
[[Xerxes I.a Persiakoa]] izan zen Dario persiar erregearen ondorengoa eta hura ere garaitua izan zen bi gudu handitan; bata, [[Salaminako gudua]] (480) itsasoan, eta bestea, [[Plateako gudua]] (479) lurrean.
 
==== Atenasen nagusitasuna ====
[[Fitxategi:112307-BritishMuseum-Perikles.jpg|thumb|220px|ezkerrera|[[Perikles]].]]
[[Atenas]]ek eta [[Jonia]]ko hiriek bat egin eta [[Delosko Liga]] sortu zuten K.a. 477an, hiri joniarrak persiarren erasoetatik babestu asmoz. Elkarteko kide ziren hiriak burujabe ziren; hala ere, Atenasek eduki zuen beti nagusitasuna elkartearen barruan, bai alderdi militarrean, bai ekonomia aldetik ere. Persiarren aurka garaipena lortu ondoren, elkarte hura inperio bihurtu zen Atenasen gidaritzapean. Atenasek, gainera, zergak jasotzen zituen elkarteko beste hirietatik. Horrez gainera, Atenasko herritarren bizilekuak ugaritu egin ziren Jonian ''(klerukiak).'' Hala, Atenasek zuen nagusitasuna Grezia guztira hedatu nahi izan zuen, baina [[Esparta]]ko hiri elkartearekin topo egin zuen. Atenasen nagusitasuna 446. urtetik 431ra luzatu zen. Delosko elkarteko hirien laguntzari esker Atenasek indar handiko ontziteria bildu zuen, eta Mediterraneoaren ekialdea eta itsasoko merkataritza bideak kontrolatu zituen haren bidez. [[Demokrazia]] zen Atenasko antolamendu politikoa; hala ere, herri xeheak ezin zuen gobernuan parte hartu (''Thetoak, metekoak'' eta ''esklaboak''). Aginpidea gutxiengo aristokratikoaren esku zegoen, eta klase hark zituen eskubide guztiak. Garai hartan Atenasen oso modu aberatsez landu ziren arteak eta antzerkiak. Politikan, berriz, [[Perikles]] izan zen estatu berriaren antolatzailea.
 
==== Peloponesoko Gerra eta polisaren gainbehera ====
[[Fitxategi:Alliances in the Pelopennesian War, 431 B.C. 1.JPG|220px|thumb|[[Peloponesoko Gerra]]ko aliantzak.]]
{{nagusia|Peloponesoko Gerra}}
 
[[Delosko Liga]] eta [[Peloponesoko Liga]]ren arteko gatazka izan zen Greziako estatu guztien arteko gerra piztu zuen txinparta. Hogeita hamar urtez iraun zuen guduak (K.a. 431-404) eta Greziako polis guztiak krisialdian amildu zituen. Hasieran hiri estatu batzuen eta besteen indarrak elkarren pare zeuden, baina Espartaren alde jarri ziren gauzak, [[Perikles]] izurriteak hil baitzuen eta Atenasko ontziteriak eta gudarosteek hondamendia jasan baitzuten [[Sizilia]]n. Atenasek borroka nagusia galdu zuen [[Egospotamos]]en (405), espartarrek eta persiarrek elkar hartu eta gudaroste handi bat eratu baitzuten haren kontra. 404. urtean izenpetu zen bake ituna; Atenas Delosko elkartea bertan behera uztera behartu zuten eta bere kabuz baliatzera.
 
Handik aurrera, Espartak izan zuen nagusitasuna eta gobernu oligarkikoak ezarri zituen polisetan. Greziako hiriek gerraren ondorioak nozitu zituzten; hala, lursailak hutsik geratu ziren eta mertzenario taldeak harrapaketak eta triskantzak eginez ibili ziren; herri xehearen ekonomia baliabideak esklaboenaren pareraino jaitsi zen, eta matxinadak ugari ziren nonahi. 403an Atenasek, Espartaren uztarria astindu eta haren kontra altxaturik, demokrazia ezarri zuen berriro lurralde hartan. Atenasek eta Espartak beste bake itun bat izenpetu zuten 374an; bertan Atenasek Espartaren nagusitasuna onartu zuen kontinentean, eta Espartak, bere aldetik, itsasaldeko beste elkarte bat antolatzen utzi zion Atenasi. [[Tesalia]]k eta [[Tebas (argipena)|Tebasek]] [[Beoziako Liga]] sortu zuten, eta haiei aurre egiteko elkar hartu behar izan zuten Atenasek eta Espartak. [[Mantineako gudua]]n (362) Espartako eta Atenasko osteek hondamendia izan zuten. Alabaina, gudu hartan hil zen [[Epaminondas]] buruzagia, eta heriotza harekin bukatu zen Tebasen nagusitasunaren aldi laburra.
 
=== Aro helenistikoa ===
{{sakontzeko|Garai helenistikoa}}
[[File:Diadochen1.png|thumb|ezkerrera|float|300px|Garai helenistikoko lurraldeen jabetza:
{{legend|#787CAD|Ptolomeotar Erreinua}}
{{legend|#50A249|Kasandroren Erreinua}}
{{legend|#C38833|Lisimakoren Erreinua}}
{{legend|#C3B933|Seleukotar Inperioa}}
{{legend|#AF3662|Epiro}}
Mapan ere agertzen dira:
{{legend|#85AB54|Greziar koloniak}}
{{legend|#A361BD|Kartago (ez zen greziarra)}}
{{legend|#70A9BE|Erroma (ez zen greziarra)}}
 
 
Laranjaz dauden lurraldeak liskarretan egon ziren k.a. 281 urtea eta gero. Pergamoko Erreinuak lurraldeetako zati bat hartu zuen.
]]
Garai Helenistikoa K.a. 323- K.a. 146 urteetan iraun zuen, Alejandro Magnoren guduak bukatu zirenetik Grezia eta Errepublika Erromatarraren arteko anexiora. Erromatarren nagusitasunak gizarte eta kultura helenistikoaren jarraipena hautsi ez bazuen ere, Greziaren independentzia politikoaren amaiera suposatu zuen.
 
Garai helenistikoan zehar "berezko Greziak", hau da, Greziak gaur egun duen lurraldeak, greziar-hiztunetara mugatu zen. Alejandroren konkistek, gainera, zenbait eragin izan zuten greziar hiri-estatuengan. Greziar mugak izugarri zabaldu ziren, eta greziarrek, batez ere gazteek, etengabe emigratu zuten ekialdeko greziar inperioetara, esaterako [[Alexandria]]ra eta [[Antiokia]]ra, ptlomeotar Egipto eta seleukotar Siriako hiriburuak zirenak hurrenez hurren. Horren ondorioz, bi hiriak kultura helenistikoaren erdigune bilakatu ziren.
 
Alejandroren heriotzaren eta zenbait gatazken ondoren, Greziar inperioa Alejandroren jeneralen artean zatitu zen, modu horretan [[Ptolomeotar Erresuma]] ([[Egipto]]n), [[Seleukotar Inperioa]] ([[Levante (Ekialde Hurbila)|Levanten]] edo Ekialde Hurbilean), [[Mesopotamia]] eta [[Persia]] eta Antigonida Dinastian (Mazedonian oinarritua) zatitu zen inperioa. Aurrerago, Greziako polisek beren askatasunaren zati bat berreskuratu ahal izan zuten, Mazedoniako Erreinuari kontuak eman behar bazizkieten ere. Greziar estatu-hiriak bi ligatan zatituta geratu ziren: [[Akaiar Liga]] (Tebas, Korinto eta Argos) eta [[Etoliar Liga]] (Esparta eta [[Atenas]]). Erromatarren konkista arte bi ligak gerran egoten ziren elkarren artean.
 
==== Mazedoniaren nagusitasuna ====
 
[[Filipo II.a Mazedoniakoa]]k, bere erresuma batu eta Greziako hirien arteko borrokaz baliatuz, laster bereganatu zuen Greziako penintsulako iparralde guztia. Pangeoko urre meategiak hartu zituen eta handik atera zuen behar adinako aberastasuna lurraldeak konkistatzen jarraitzeko. Borrokarako falangeen antolaketa eraberritu zuen eta bi eskuez erabili behar ziren bost metroko lantza luzeak ''(sarissa)'' eman zizkien bere soldaduei. Filipo erregeak atenastarrak eta tebastarrak garaitu zituen [[Keroneako gudua]]n (338), eta handik gutxira Eubeako eta Peloponesoko lurraldeak eskuratu zituen. [[Korintoko Liga]] sortu zuen orduan, heleniar herri guztiak bere inguruan bildu eta Persiar inperioa menderatu asmoz. Baina hil egin zuten (336); Filiporen ordez [[Alexandro Handia|Alexandro]] haren semea egin zen errege. Traziarrak eta iliriarrak haren kontra matxinatu baitziren, kanpaina bati ekin zion haiek zapaltzeko. [[Tebas (argipena)|Tebastarrak]] une hartaz baliatu ziren mazedonia hiriari erasotzeko, baina Alexandrok berehala zapaldu zuen Tebasko hiria, eta biztanle guztiak esklabo gisa saldu zituen. Grezia barruko gatazka guztiak bukatu ondoren, Persiako inperioa menderatu zuen Alexandrok. Era hartan bi kulturak elkartu ziren, Greziakoa eta Ekialdekoa, eta hura izan zen zibilizazio helenikoaren hasiera. Alexandro 323. urtean hil zenean, hark bildutako inperioa banatzeko gerrak hasi ziren. Azkenean, diadokoen (Alexandroren jeneralen) esku geratu ziren erreinuak: antigonidak Mazedonian, seleukotarrak sortaldean eta lagidak Egipton. Greziako hiriek borrokan jarraitu zuten burujabetasunaren alde, harik eta Erromak menderatu zituen arte (K.a. 146). Handik aurrera greziar kulturak eta, orobat, helenikoak Erromako mundua sakonetik eraberritu zuen.
 
== Gizartea eta politika ==