Los Arcos: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
56. lerroa:
[[X. mendea]]n musulmanek konkistaturikoa, [[Antso I.a Gartzez|Antso I.a Gartzesek]] herria birkonkistatzea lortu zuen [[XI. mendea]]n, [[Valdejunquerako gudua|Valdejunquera izeneko borrokan]]. [[XII. mendea]]n [[Nafarroa]]ko [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso VI.a Jakituna]] erregeak berezko forua eman zion Los Arcosi, asteroko merkatua antolatzeko eskubidea emanez. [[Erdi Aroa]]n zehar, merkataritzari esker, herriak garapen handia izan zuen. Garai hartakoa da Andre Mariaren parrokia zaharraren egitura [[Arkitektura erromaniko|erromaniko-berantiarra]] eta [[Donejakue bidea|Donejakue bideko]] erromesen bidea errazteko eraikitako ospitalea. Herrian, [[judu]]ak eta [[frankoak]] bizi izan ziren [[XV. mendea]] arte. Oparotasun horren adierazle, herriko hainbat eraikin eta batez ere [[1423]]an Los Arcosek [[Nafarroako Gorteak|Nafarroako gorteetan]] lorturiko jarlekua dira.
 
[[Gaztela]]tik gertu egoteagatik, herriak erresuma honetako ejertzitoen erasoaldiak jasan zituen maiz. [[1274]]an [[Alfontso X.a Gaztelakoa|Alfonso X.a Jakitunaren]] ejertzitoak herria inbaditu zuen, eta ondorengo mendean [[Joan II.a Gaztelakoa|Joanes II.a]] erregeak.

15. mendeko [[Nafarroako Gerra Zibila|Nafarroako Gerra Zibilaren]] kontestuan, [[1463]]an Los Arcos [[Gaztelako Erresuma]]ri gehitu zitzaion [[Frantzia]]ko [[Luis XI.a Frantziakoa|Luis XI.a]] erregearen sententziaren bitartez. Herriak erabakia onartu zuen, aurretik zituen pribilegio eta foruak mantentzearen truke. Los Arcosekin batera, [[Armañantzas]], [[El Busto]], [[Santsol]] eta [[Torres del Río|Torres del Rioko]] udalerriak sartu ziren [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako erresuman]]<ref name=":2">{{Erreferentzia|izenburua=LOS ARCOS (NAVARRA)|url=http://www.fernandezdearcaya.com/LosArcos/lahistor.html|aldizkaria=www.fernandezdearcaya.com|sartze-data=2020-05-12}}</ref>. [[Los Arcosko bostiriakBostiriak]] esaten zaie hauei.
 
=== XVI. mendetik XX. mendera ===