Inkisizioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
75. lerroa:
 
== Inkisizioa Euskal Herrian ==
[[Luzio III.a]] Aita Santuak 1184. urtean eman zuen ''Ad Abolendam'' («Garbitasunaren alde») dekretuaren ondoren antolatu ziren Erdi Aroko Inkisizio auzitegi bereziak. Auzitegi zibilen esku zegoen Nafarroako erresuman kristautasunaz kanpoko erlijio, sineste eta praktiken aurkako zapalkuntza, eta une bakan batzuetan baizik ez zuen elizako hierarkiak ahalmen hori beretzat hartu. 1478. urtean ezarri zuen [[Sixto IV.a]] Aita Santuak Inkisizioa Gaztelako erresuman (Inkisizio Berria, ''Tribunal del Santo Oficio'' gaztelaniaz), [[Errege-erregina KatolikoekKatoliko]]ek hala eskatuta, eta inkisidoreak zuzenean hautatzeko ahalmena jaso zuten erregeek. 1481. urtean salatu zuen Aragoiko Inkisizioak Tuteran horrelako instituziorik ez egona, eta 1486an gutun bat bidali zieten Errege-erregina Katolikoek hiri hartako agintariei, bertan babesten ziren heretikoak beren esku uzteko aginduz. Ez zuen batere harrera onik izan gutun hark eta beren lurraldean Inkisizioko agintaririk ez zutela onartuko erantzun zuten tuterarrek. Tarazonako apezpikutzaren barrutian zegoen Tuterako hiria, baina bertara jotzen zuten Aragoiko heretikoak, Nafarroako erresuman inkisiziorik ez zegoenez. Gaztelako eta Aragoiko erregea Nafarroako erresumaz jabetu ondoren sortu zen bertako lehen Inkisizio auzitegia (1513), baina, Nafarroako erresuma berreskuratzeko gerra zela medio, Calahorrako (1522) eta, ondoren, Logroñoko hirira (1570) eraman zuten auzitegia, Iruñean eta Tuteran egon ondoren. Calahorrako hirian izan zuen egoitza Hego Euskal Herriaz arduratzen zen Inkisizioaren auzitegiak 1570 arte.
 
Koroaren zerbitzupeko instituzioa izan zen Inkisizioa, izatez erlijio erakundea bazen ere. Erlijio-ortodoxia katolikoa erreformaren eta beste erlijioen erasoetatik begiratzea zuen helburu Inkisizioak, baina laster hasi zen errepresio-esparrua zabaltzen berez ez zegozkion beste eremu batzuetara, heterodoxiarako bide guztiak eragotzi nahian (sexu-ohiturak, odol-garbitasuna, sorginkeria eta antzinako sinesteak, jakintza eta ideologia mailako joera libreak...). Inkisizioaren helburua heretikoak zigortzea zen, baina "heretiko" hitzaren azpian gauza asko sar zitezkeen eta, Gaztela-Aragoiko eta Frantziako monarkiak muga [[Pirinioak|Pirinioetan]] jarri nahian ari ziren. [[Monarkia]] haren kontra zegoen guztia susmopean jarri zuten; mugak itxi zituzten, [[hizkuntza]] bakarra, eliza bakarra eta [[jainko]] bakarra ezarri, eta hortik kanpo zegoena desagerrarazi.
[[Fitxategi:Amboto 01.jpg|thumb|250px|ezkerrera|[[Anboto]], [[Durangaldea]]n.]]
 
{{sakontzeko|Sorgin ehiza Euskal Herrian}}
Ipar Euskal Herrian ez zen Inkisizio auzitegi berezirik izan: Lapurdi eta Zuberoa Bordeleko Parlamentuko justizia-gortearen manupean egon ziren, eta Nafarroa Behereak eutsi zien bere justizia-erakundeei. XVI. mendean zehar erreformazaleen eta katolikoen arteko gerra zabaldu zen Nafarroa Behereko, Zuberoako eta, modu apalagoan, Lapurdiko lurretara, eta liskar-giro hura baretze bidean jarri zenean baizik ez zen abiarazi Ipar Euskal Herriko heterodoxiaren aurkako borroka, Bordeleko Parlamentuko epaile zibilek zuzendua betiere. Euskal Herriko sorginen aurkako errepresioak bere gorena iritsi zuen XVII. mendearen hasieran (Bordeleko auzia, Lapurdiko sorginen aurka, [[Pierre de Lancre]] Bordeleko Parlamentuko epaileak bideratua, 1609. urtean, eta Logroñoko auzia, Zugarramurdiko sorginen aurka, 1610. urtean, Espainiako Inkisizioak bideratua).
 
Erlijio eta ideologia ortodoxiari dagozkion arrazoiez gainera, politika-kutsua darien arazoak ere tartekatu ziren Euskal Herriko sorginkeriaren aurkako auzietan: sorginkerietan ibili ohi zirelako salaketak bideratu ziren Nafarroa Garaian 1527. urtean Nafarroako agaramontarren aurka. Bestalde, xenofobia-giro bortitza nagusitu zen bazter guztietan (Lapurdin babestu ziren judu espainiarren eta portugaldarren aurkako kanpainak, odol-garbitasunerako neurri estuak Hego Euskal Herrian...).
89 ⟶ 90 lerroa:
 
=== Zugarramurdin ===
{{sakontzeko|Zugarramurdiko sorginkeria prozesua}}
 
Gutxira Logroñoko prozesua hasi zen. Prozesu horretara [[Zugarramurdi]]ko sorginak eraman zituzten eta inkisidorea [[Juan Valle Alvarado]] izan zen<ref name="Zugarramurdi"/>. 300 bat pertsona salatu zituzten, soro eta animalietan kalteak sortzea eta [[ekaitz]]ak sorraraztea egotzita. Logroñora 40 bat pertsona eraman eta bertako inkisidoreek 18 pertsona libre utzi eta beste 12 hiltzera kondenatu zituzten, gainerakoak torturak jasatean hil baitziren. Gaur egun, Zugarramurdiko haitzuloan Logroñoko prozesuan epaitutakoen zerrenda dago ikusgai, eta bertan izena, data eta egotzitako errua agertzen dira. Gizon, emakume, nahiz neskatilen izenak agertzen dira<ref name="Zugarramurdi">[http://www.turismozugarramurdi.com/seccion/historia1609/ Zugarramurdiko prozesuaren historia] turismozugarramurdi.com webgunean</ref>.