Zibor 18: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
62. lerroa:
[[Son Gohan]]ek [[Videl]]en eskutik [[Arte Martzialen Txapelketa]] berri bat prestatzen ari zela jakitean, bere lagun guztiei abisatzera joaten zen, [[Krilin]] eta '''18''' barne. Hauek ezkondu eta [[Dragoi Bolako lurtarren zerrenda#Maron (Krilinen alaba)|Maron]] izeneko alaba bat izan zuten. Txapelketan lagun guztiak elkartu ziren berriz eta parte hartu behar zutenak kanporaketa fasea gainditzeko prest ziren. Bertan indarra neurtzeko makina bat zegoen. Krilinek '''18ri''' kontuz ibiltzeko esan zion makina hautsi ez zezan, honek ez zion kasu handirik egiten ordea, eta 774 puntu atera zituen guztiak aho zabalik utziz, [[Satan Jauna]]ren 137 puntuak gainditu baitzituen. Berriz eman zion ahal bezain leunen eta bere lagun guztiek bezala 170 puntutik gora atera zituen. Finalerako sailkatuta, zozketan Satan Jaunaren aurka borrokatzea suertatu zitzaion. Txapeleketa jokatzen ari zen bitartean, Krilin eta besteak [[Boo Ahaltsua|Boo]] akabatzera joanak ziren [[Ekialdeko Kaio Shin|Kaio Shinekin]]. '''18''' finalera iritsi zen [[Arte Martzialen Txapelketako borrokalariak#Mighty Mask|Mighty Mask]] izeneko tipo misteriotsu bati irabazi ostean. Tipo hau [[Son Goten]] eta [[Trunks]] ziren mozorrotuta. Final handian Satan Jaunaren aurka borrokatzea suertatu zitzaion berriz, baina irabazten utzi zion diru kopuru izugarri baten truk. Honen ostean ''[[Dragoi Bolak|Dragoi Bolen]]'' bila abiatu zen.
 
Txapelketa amaituta eta Boo [[Dragon World|Lur]] guztia suntsitzen ari zela, [[Goku]]k bere lagun guztiak, '''18''' barne, [[Kami-samaDragoi Bolako tokiak#Ahalguztidunaren Jauregia|Ahalguztidunaren]] Jauregira]] eraman zituen hemen seguru egongo zirelakoan. Book ordea, hau aurkitu zuen eta Boo ''ona'' irentsi ostean,v [[Satan Txiki]]k Boo ''gaiztoa'' [[Denbora eta Espazioaren gela]]n sartzea lortu zuen. Hemen [[Gotrunks]]en aurka borrokatu zen. Hemendik ihes egitea lortu zuen ordea, eta Jauregian zeuden guztiak txokolate tableta biurtu zituen ('''18''' barne), [[Dende]] izan ezik.
 
Geroago, behin Gokuk [[Vegeta]]ren laguntzaz Boo garaituta, honek hildako guztiak berpiztu zituzten ''Dragoi Bolekin''. Krilin eta '''18k''' Satan Jaunak emandako diruaz etxe bat erosi eta Maronekin bertan bizitzera joan ziren.