Cell: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
69. lerroa:
Esandeko egunean, gerlari guztiak '''Cellen Jokora''' (jatorrizko [[japoniera]]z セルゲーム edo ''Seru Gēmu <sup>[[Laguntza:Japoniera|?]]</sup>'', berez [[ingeles]]ezko ''Cell Game'' da japonierazko ahoskera mugatuan) aurkeztu ziren. Gainera [[Zibor 16]] ([[Bulma]] eta bere aitak konponduta), telebistako kazetari pila bat eta Munduko Arte Martzialen txapelduna zen [[Satan Jauna]] ere bertan ziren. Azken hau izango zen lehena '''Cellen''' aurka borrokatzen. Hala ere ukabilkada bakarrez kanporatu zuen eta [[Goku]] izan zen hurrengo aurkakoa.
 
Borroka oso parekatua zen (itxuraz bakarrik, '''Cell''' ez baitzebilen bere indar guztia erabiltzen) eta Gokuk askotan ustekabean harrapatu zuen '''Cell''' bere erasoekin. Azkenean, hala ere, Gokuk amore eman eta bere seme [[Son Gohan]]i utzi zion lekua. Guztiak harritu zituen erabaki honek, baina guztiek zuten itxaropena bere suminaz garaituko zuela. Gainera, borroka legezkoa izan zedin, Gokuk [[Indaba Miragarria|Indaba Miragarri]] bat ere eman zion '''Celli'''! Gohanek '''Cellen''' eraso guztiak sahiestea eta gelditzea lortzen zuen eta berehala erabaki zuen borroka alde batera uztea. '''Cellek''' egoera hau baliatu zuen Gohanen amorrua ateratzeko.
 
'''Cellek''' bere kopia batzuk eratu zituen, '''[[#Cell Jr.|Cell Jr.ak]]''', Gohanen lagunen aurka borrokatu eta honela bera amorrarazteko. Honek ordea, ez zuen lortzen haserretzea, 16. Androideak '''Cell''' akabatzeko asmoz bere burua lehertzen saiatu zuen arte, eta sumina gero positiboa izango zela konbentzitzen saiatzen zen bitartean. Gohan azkenean suminak hartu eta [[Super Saiya]] egoera berri bat lortu zuen (gero Super Saiya 2 deitua izango dena). Gohanek erraz garaitu zituen '''Cell ''txikiak''''' eta Indaba Miragarriak berreskuratu zituen. '''Cell''' bi kolpetan garaitu zuen. Honek ''[[Kame Hame Ha]]'' bat bota zuen [[Dragon World|Lurra]] desegiteko asmoz baina Gohanek beste ''Kame Hame Ha'' batez erantzun zion, bio-androidea larriki zaurituta utziz.