Sibila: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: thumb|right|230px|[[Delfoseko Sibila, Sixtoar Kaperako Michelangeloren freskoa.]] '''Sibila''' hitza, greziar eta erromatar [[mitolo...
(Ez dago alderik)

21:09, 28 uztaila 2008ko berrikusketa

Sibila hitza, greziar eta erromatar mitologiako pertsonaia batetik dator. Profeziarako botereak zituen emakume bat zen, Apolok inspiratua. Ordutik, horrela deitzen dira, profetizatzeko ahalmen hori erabili zuten emakume guztiak. Tradizio batzuen arabera, egon zen Dardano eta Nesoren (Teukro gobernariaren alaba zena) alaba gazte bat, profeziak egiteko dohaia zuena, eta oso ospe ona zuen igarle bezala. Neska gazte hau Sibila deitzen zen. Sibilek, euren bizitokia, leizezuloetan edo ur korronteetatik hurbil zuten. Profeziak, beti trantze egoeran iragartzen ziren eta idatziz igortzen ziren hexametro greziarretan.

Delfoseko Sibila, Sixtoar Kaperako Michelangeloren freskoa.

Sibila zerrenda

Lehen idazle greziarrek, Sibila bakarra aipatzen dute. Uste denez, Herofila izeneko Sibilari buruz ari dira, Troiako Gerra profetizatu zuena. Beranduago, beste batzuk agertzen hasi ziren, beti, zetozen tokiaren izenarekin aipatuak. Zerrenda, hamarrera arte heltzen da.

 
Delfoseko Sibilaren Harkaitza.

Erromatar mitologian, aipatutako hamar hauetatik garrantzitsuena, Kumaseko Sibila da.

Sibiletaz hitzegiten duen lehen egile greziar ezaguna, Heraklito da (K.a. V. mendea), sibila batetaz hitzegiten duena. Platonek ere, sibila bakar bati buruz hitzegiten du. Denboran aurrera, sibila kopurua, hiru, hamar edo hamabirarte igotzen da. Kasu guztietan, euren izenagatik baino gehiago, batez ere ez zutelako izenik, bizi ziren tokiagatik ezagutzen ziren.

Modu handientsuan, Michelangelok, bost profetekin tartekatuta bere garaiko bost sibilarik adierazgarrienak margotu zituen Sixtoar Kaperako Bobedan. Honako hauek dira margotu zituenak: