Jabetza intelektual: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
"Soilik argazkia" atalean baimen ezberdinak gehitu ditut
34. lerroa:
 
Argazkiak kontutan hartzen dira soilik, argazkigintza bitartekoek edo antzekoek egiten dituzten argazkiei, ez direnak berezko autoreen sorkuntza intelektualak. Azpiatal honek, estatu bakoitzean babes gradu ezberdina dauka, adibidez; Espainiar jabetza intelektualaren legediaren arabera, argazki soilen egileak ez dauka argazki horren gaineko egile-eskubiderik, baina argazkiak banatzeko, erreproduzitzeko eta ustiatzeko eskubide esklusiboa dauka 25 urtetan, argazkia edo erreprodukzioa egin eta hurrengo urtearen urtarrilaren 1ean hasita.
 
Hona hemen argazkien inguruko eskubide ezberdinak:
 
==== Argazkietan agertzen diren pertsonen eskubideak: ====
Pertsona baten argazkia hartzeko eta argazki hori hedatzeko pertsona horren baimena behar da, ahozkoa ala idatzizkoa izan daiteke garrantziaren arabera, hauen adibide dira kalean paseatzen dabilen pertsona baten argazkia ala modelo batek sinatuko duen kontratua. Egoera batzuetan baimen hori emantzat hartzen da: esan bezala, kaleko argazkietan edo leku publikoetan hartzen direnetan (halakoetan ez da komeni lehen planoak hartzea, ezta pertsona bereizgarria izatea ere) edo pertsona publikoei beren funtzioak betetzen edota bizitza publikoko ekintzetan hartzen zaizkien argazkietan ere.
 
==== Argazkietan agertzen den objektuaren jabearen baimena: ====
Objektua argazkiaren mamia denean hartzen da kontuan eskubide hau, ez hartze orokor baten barruan dagoenean. Argazkiaren funtsa ez bada objektua ez dago baimena eskatu beharrik.
 
==== Argazkietan agertzen den obraren jabearen baimena (margoak, eskulturak...): ====
Lan artistikoen hedapena horiek ustiatzeko baliabide bat da; horregatik, egilearen baimena behar izaten dugu. Baimena ez da beharrezkoa izango obra kalean jarrita dagoenean. Oro har, pentsatu behar dugu informazio-eskubideak lehentasuna duela ekintza publikoetan, eta pertsonak eta objektuak notizia bihurtzen direnean. Beste kasuetan, ordea, horien baimena beharrezkoa izango dugu, besteak beste, irudiak hartu diren testuinguruan ez ezik besteren batean erabiltzeko direnean.
 
Hona hemen baimen mota hauek kudeatzeko kontzeptuak:
 
* Kanon digitala (Estatuko Aurrekontuetatik): Tasa bat hedabideen edukietako loturak erabiltzeagatik. CEDRO Elkarteak kudeatuko du, eta hedabideen 'errefusatu ezinezko eskubidea' izango da.
* Autore edo Editoreen Elkartea (SGAE): erakunde pribatua da eta dauzkan 100.000 bazkide baino gehiagoren jabetza intelektualaren eskubideen defentsaz eta kudeaketaz arduratzen da Jabetza Intelektualaren Legeari jarraiki. Egileen lanen erabilera komertzialarengatik jasotako ordainsaria babestu eta banatzea eta bezeroen artean lanak erabiltzeko lizentziak kudeatzea da haien eginbehar nagusia.
 
== Ikus, gainera ==