Gizaki: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
→‎Homo sapiensaren sorrera: esteka bat osatzea
67. lerroa:
[[Lynn Jorde]] eta [[Henry Harpending]] [[genetista|genetistek]] proposatu dutenez gizakien barnean dauden [[Azido desoxirribonukleiko|DNA]] aldaketak oso txikiak dira beste hurbileko espezie batzuekin alderatua. Hau azaltzeko [[Pleistozeno]]a bitarte gizakien populazioa oso txikia izan behar zuela ondorioztatu da, agian 10.000 baino gutxiago eta aukerak daude 1.000 inguru izateko. Horrela oso aldakortasun genetiko txikia egongo litzateke. Hau azaltzeko [[Toba katastrofearen teoria]] erabili da.
 
Gizakiaren eboluzioan aldaketa [[morfologia (argipena)|morfologiko]] eta [[fisiologia|fisiologiko]] garrantzitsuak egon dira ''Homo'' eta ''Pan'' berezitu zirenetik. Lehenengo aldaketa (bai denboran eta bai definizioan erabiltzen delako) [[Hominina]] [[azpileinu]]a definitzeko erabiltzen dena da. Aldaketa hau bi hanken gainean ibiltzera moldatzea litzateke, zuhaitzetako (denbora guztian edo zati batean) bizitza batetik. Horretarako hainbat aldaketa eman ziren [[belaun]]en [[valgus]]ean, gorputzaren goialdearen indarrean eta besoen eta hanken arteko luzeran (hanka luzeak besoekin alderatua). Honen ondoren burezurraren tamaina eta horrekin batera [[garun|burmuinarena]] handitu ziren. Gaur egun tamaina hau 1.400 cm³ inguruko bolumena da, [[gorila]] eta txinpantzeetan baino askoz handiagoa. Gainera eskuen erabileran hobekuntza nabarmenak egon ziren hortzeriaren tamaina murrizten zen bitartean. [[Letagin]]aren txikitzea eman da. [[Laringe]]aren eta [[hezur hioide]]aren jaitsiera ere eman zen, hitz egiteko gaitasuna ematen duena. Garapenari loturik burmuinaren hazte tamainan [[heterokronia]] bat ematen da, ikasteko prozesua luzatuz (haurtzaroa luzatzen baita). Burmuinaren tamainaz gain honen berrantolaketa bat ere eman zen, adibidez hitz egiteko beharrezkoak diren [[Brokaren area]] eta [[Bernickeren area]]ren tamaina eta egoera. Gizaki emeetan ([[emakume]]a) aldaketak daude [[obulazio]]an eta honen bukaeran [[estrogeno]] kopurua 1/3 baino ez da jaisten, beste primate batzuetan ia guztiz desagertzen den bitartean. Gizakiak gainera [[kultura material]]a du eta hauek edukitzeak estatusa ere adierazten du. Aldaketa guztien ordenak eztabaida sutsuak pizten ditu gaur egun.<ref>Boyd, Robert & Silk, Joan B. (2003). ''How Humans Evolved''. New York: Norton & Company. ISBN 0-393-97854-0.</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Agirre Ruiz de Arkaute|abizena=Aitziber|izenburua=Gizakiok hitz egiteko behar ditugun bide neuronalak uste zen baino lehenago garatu zituzten primateek|data=2020-04-21|url=https://aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/hizketarako-gaitasuna-garatzeko-behar-izan-zen-gar/|aldizkaria=Elhuyar aldizkaria|sartze-data=2020-05-0711}}</ref><ref>Dobzhansky, Theodosius (1963). ''Anthropology and the natural sciences-The problem of human evolution'', ''Current Anthropology '4'' (2): 138-148.</ref>
 
=== ''Homo sapiens''aren sorrera ===