Internet: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
34. lerroa:
[[Merkataritza elektroniko|Merkataritza elektronikoa]] ere izugarri hazi da Internet-i esker, bai enpresa handietan, baita enpresa txiki eta ertainetan ere. Ekintzaile berriei ere aukera berriak eskaini dizkie, Internet bidez norbere produktuak eta zerbitzuak mundu osorentzat ikusgarri eta salgai jartzea erraza gertatzen baita<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Cómo vender por internet: La estrategia digital que toda marca debe tener|hizkuntza=es-AR|url=https://www.tiendanube.com/blog/como-vender-por-internet/|aldizkaria=Blog del Ecommerce|sartze-data=2019-11-28}}</ref>.
 
Garrantzitsua da jakitea Interneta bi alde dituela Agerikoa eta Ikusezina. Alde batetik, Agerikoa​, sarea erabiltzen dugunean ikusten duguna da. Beste aldetik Ikusezina, sarean egon arren, ikusgarritasun ezagatik ezkutuan geratzen dena da. Bilaketa-tresnetako emaitzetan (​Google-n​) ez dena azaltzen, alegia. Informazio hau, ​datuz osatutako tauletan egituratzen da,​eta galdera (​query) bidez kaleratzen da, formularioetan bilaketa ​zehatzak eginez, horregatik ez da agertze bilatzaileetan. Beraz, interesgarria suerta daitekeen hainbat informazio, ez dugu zuzenean jasoko.<ref name=":0" />
 
== Historia ==
82. lerroa:
Erabiltzaile arruntek Internet atzitzeko [[modem]]-a, [[Banda zabala|banda zabal]] bidezko konexioa ([[Zuntz optiko|zuntz optikoa]]), [[Wi-Fi|Wi-fi]]-a, satelite bidezko konexioa edo [[Telefono mugikor|telefono mugikorretarako]] teknologia ([[3G]], [[4G telefonia mugikor|4G]]) erabil ditzakete. Interneterako atzipena eskaintzen duten leku publikoak izaten dira: liburutegiak, adibidez. Bertan, Interneterako atzipena duten konputagailuak izaten dira. Aireportuetan, kafetegietan, hoteletan eta halakoetan ere izaten da Internetera konektatzeko aukera. Campus oso batek ere eskaini dezake atzipena.
 
'''<big>URL-a</big>'''<ref name=":1" />
 
Sareko baliabideen helbide elektronikoa identifikatu eta idazteko sistema da. Testu-dokumentuek, argazkiek eta audioek, besteak beste, URL bat dute Interneten argitaratzen direnean. Lokalizatzaile horiei esker, World Wide Web-ean (WWW) hiperestekak sor daitezke, eta horrek nabigazioa errazten du.