Marie Paradis: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
estekak gehitu
lexikoa aldatu
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
 
Marie Paradis ( [[Chamonix-Mont-Blanc|Chamonix]], [[1778]] - [[1839]] ) [[Mont Blanc]]-era igo zen lehen emakumea izan zen eta lehen emakumezko mendizaletzatmendigoizaletzat jotzen da historian.
 
== Biografia ==
Paradis emakume pobrea zen  eta Chamonixen bizi izan zen, hiria [[Sardiniako Erresuma|Sardiniako erresuma]]<nowiki/>ren zati zela. Aterpetxe bat kudeatzen zuen bertan.
 
1808ko uztailaren 14an, [[Jacques Balmat]] mendi-gidaria  lagun zuela igo zen Paradis Mont Blanc-era, Europako mendirik altuena bera.​ Espedizioa Grand-Mulets-en kanpatu zen; azken igoeran Paradis nekatu eta gidarien laguntza behar izan zuen.​ Gailurrera iritsita, akituta, birikietako arazoak izan zituen eta ez zen gai hitz egin edo ikusteko. Lagunei erregutu zien utz zezaten bakarrik mendian; hala ere, bere onera etorri zen azkenean. Gertaera gogoangarria izan zen hura emakumezkoen alpinismoan zein alpinismo orokorraren historian. Bizipen horiei buruz idatzi zuen Paradisek berak 1809an.​  Lorpenak dirutza ederra ekarri zion, [[Le Brond]] mendizalemendigoizale irlandarraren esanetan.
 
Harrezkeroztik, “Mont Blanc-eko Maria” izena eman diote. [[Charles Edward Matthews]]-ek  Mont Blanc-eko Analetan dioenez , Paradisen arrakastak adorea eman zien gainontzeko mendizaleeimendigoizaleei Mont Blanc-era igotzeko.​​
 
Mont Blanc-era igo zen bigarren emakumezkoa [[Henriette d'Angeville]] izan zen, 30 urte geroago, 1.838an alegia. Marie Paradisek zoriondu egin zuen,​ baina mendizalemendigoizale gazteari  aitortu zitzaizkion lehen emakumezkoa izateko meritu eta ohorea, hori faltsua izan arren. Ziur aski, horren arrazoia d´Angeville-ren jatorri noble eta frantsesa izan zen.​
 
== Erreferentziak ==