Bigarren Intifada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
erreferentziak
informazioa gehitu
154. lerroa:
 
Gudua amaitzean, iturri gehienek ([[Israelgo Armada|Israelgo armada]] eta [[Palestinar Aginte Nazionala|Palestinako Aginte Nazionala]] barne) ondorioztatu zuten Palestinako biktimen kopurua 52-56 ingurukoa zela; Human Rights Watchek euren izenak eta heriotzen xehetasunak eman zituen, 27 miliziano eta 22 zibil zirela esanez, Israelgo armadak 48 miliziano eta 5 zibil eman zituen bitartean. Human Rights Watchen arabera, Israelgo armadak 140 eraikin suntsitu zituen.
 
<br />
==== Natibitatearen Elizaren setioa ====
Apirilaren 2tik maiatzaren 10era bitartean, Israelgo armadak [[Natibitatearen eliza|Natibitatearen Eliza]], [[Betleem|Belenen]] kokatuta, inguratu eta setiatu zuen, zibilak, milizianoak eta parrokoak barruan zeuden bitartean. Setioan zehar, frankotiratzaile israeldarrek 8 miliziano hil eta 40 pertsona baino gehiago zauritu zituzten, monje batzuk barne.
 
38 egun igaro ondoren, Natibitatearen Basilikaren setioa akordio batekin amaitu zen, Israelgo armadak terrorismoa leporatzen zien 13 miliziano palestinar Europara deportatzen zituena.
 
==== Maiatzetik urte bukaerara ====
Maiatzetik urte bukaerara, guztira 436 palestidar eta 206 israeldar hil ziren Intifadarekin lotutako gatazketan.
 
=== 2003 ===
2003ko urtarriletik martxora 214 palestinar eta 53 israeldar hil ziren Intifadarekin lotutako gatazketan.
 
Yaser Arafati Al Aqsako Martirien Brigadetara 20.000 dolar transferitu izana leporatzen zion txosten israeldar baten ondoren, Estatu Batuek Palestinako Aginte Nazionala erreforma demokratikora eta Arafateri independiente zen lehen ministro bat izendatzera bultzatu zuten. 2003ko martxoaren 13an, Arafatek amore eman eta Mahmoud Abbas Palestinako lehen ministro izendatu zuen.
 
Apirilean 59 palestinar eta 6 israeldar hil zituzten.
 
Hilabete horretan bertan, apirilaren 30ean, Abbasen izendapenaren ondoren, Estatu Batuetako administrazioak Bakerako Ibilbide Orria iragarri zuen, Palestinaren eta Israelen arteko gatazkarekin amaitzeko plan bat, milizien armagabetzearen eta Palestinako Estatu demokratiko eta baketsu baten ezarpenaren bidez. Planaren lehen faseak Palestinako Aginte Nazionalak bere milizianoen erasoak geldiaraztea eta legez kanpoko armak konfiskatzea eskatzen zuen, baita Israelek Palestinako lurralde okupatuan kokaguneen eraikuntza geldiaraztea ere. Miliziei aurre egiteko gai ez zela eta gerra zibil batera arriskatzeko beldurrez, Abbas aldi baterako su-eten akordio bat lortzen saiatu zen palestinarrekin, Israelgo zibilen aurkako erasoak geldiarazteko eskatuz.
 
Maiatzetik irailera 182 palestinar eta 89 israeldar hil ziren Intifadarekin lotutako gatazketan.
 
2003ko irailean Mahmoud Abbasek dimisioa eman zuen eta Ahmed Qureik (Abu Ala) ordezkatu zuen. Israelgo gobernuak negoziatutako akordio baten bilaketa bertan behera utzi zuen eta Zisjordanian bertan Israelen banaketa harresia eraikitzen jarraitu zuen, honekin israeldar eta palestinar komunitateen banaketa fisikoa lortzen saiatuz. Israeldarrek diote harresia beharrezkoa dela palestinarrek euren hirietan erasoak saihesteko, palestinarrek diote Palestina zatitu eta palestinarren komunitate ezberdinak isolatzen dituela, eta harresia Palestinako lurraldea de facto batzeko plana dela, guztia palestinarren lurretan eraikita baitago. Nazioarteko Zigor Auzitegiak harresia legez kanpokoa deklaratu zuen 2006an, eta hura eraisteko eskatu zion Israeli, baina Israelek ez dio jaramonik egin, erakunde horretako kide ez delako.
 
Urritik urte bukaerara 138 palestinar eta 37 israeldar hil ziren.
 
=== 2004 ===
2004. urtea askoz odoltsuagoa izan zen palestinarren artean, 829 hildako eragin baitzituen, eta aldi berean Israelen biktimen kopurua era nabarmenean murriztu zen, 98 hildako eraginez.
 
2004an, Israelgo armadak ahaleginak egin zituen miliziano palestinarrek Gazako Zerrendan hainbat produktu inportatzeko erabiltzen zituzten tunelak suntsitzeko: armak, munizioa, zigarretak, autoen ordezko piezak, etxetresna elektrikoak, dirua, urrea, arropa eta pertsonak; lan hau Egiptotik egin zen, batez ere Rafah hiriaren inguruan. 2000ko iraila eta 2004ko maiatza bitartean, Israelgo armadak Egipto Gazako Zerrendarekin lotzen zuten laurogeita hamar tunel atzeman eta suntsitu zituen. Israelen erasoaldiek familia asko etxerik gabe utzi zituzten.
 
==== Ahmed Yassin eta Abdel al-Rantisiren hilketak ====
2004ko martxoaren 22an, Israelgo helikoptero batek Hamaseko burua eta sortzailea, 67 urteko Ahmed Yassin, bi bizkarzain eta 12 eta 61 urte bitarteko bederatzi oinezko hil zituen. Apirilaren 17an, Israelgo helikoptero batek Abdel Aziz al-Rantisi hil zuen, Yassin-en ondorengoa, bere aurrekoaren heriotzaren egoera ia berdinetan. Berarekin hil ziren bere bizkarzaina eta bere Mohammed semea.
 
==== Ortzadar operazioa ====
Maiatzaren 18an, Israelgo armadak Ortzadar Operazioa abiarazi zuen Rafahko milizianoen azpiegitura suntsitzeko, hirira produktuak ekartzen zituzten tunelak suntsitzeko eta misilen eta tanken aurkako armen bidalketa gelditzeko. Israelgo iturrien arabera, operazioak 41 miliziano eta 12 zibil hil zituen eta 45 eta 56 egitura palestinar artean suntsitu zituen. Human Rights Watchen arabera, 254 etxe palestinar eraitsi zituzten Rafahn, hirian inoren lurraldea sortzeko "behar militarrik ez zegoenean", 3.800 pertsona inguru mugituz.
 
==== Penitentzia Egunak Operazioa ====
Irailaren 29an, Israelgo armadak beste operazio militar bat abiatu zuen Gazako Zerrendaren iparraldean, "Penitentzia Egunak" deitua. Operazioaren helburua Qassam misilen jaurtiketa geldiaraztea eta horiek jaurtitzen ari ziren milizianoak hiltzea zen arren, operazioa urriaren 16an amaitu zen Palestinako hiriguneak suntsituz, 133 palestinar hilez (horien artean 26 haur adingabe) eta 430 zaurituz.
 
==== Yasser Arafat-en heriotza ====
Azaroaren 11n, Yasser Arafat Parisen hil zen. Mahmoud Abbasek Siriara bisita egin zuen palestinarren talde ezberdinen ''hudna'' bat (aldi baterako su-etena) lortzeko eta Hamas israeldarren aurkako erasoak geldiarazteko konbentzitzeko asmoz, eta talde honek borroka armatuarekin jarraitzeko erabakia berretsi zuen eta Qassam kohete ugari jaurti zituen, Nahal Ozetik gertu zelaietan talka egin zutenak.
 
=== 2005 ===
Bigarren Intifada pixkanaka gutxituz joan zen 2005ean, eta noizbehinkako indarkeria-ekintzak izan baziren ere, biktimen kopuruak nabarmen egin zuen behera aurreko urteekin alderatuta. Palestinarren aldetik 191 pertsona hil ziren eta Israelen aldetik 51 hildako egon ziren.
 
==== Mahmoud Abbas ====
Urtarrilaren 9ko hauteskundeetan, Mahmoud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidente izendatu zuten. Bere hauteskunde-promesek Israelekin negoziazio baketsua eta palestinarren helburuak lortzeko indarkeriarik ezaren baliabidea barne hartzen zituzten. Urtarrilaren 13an, hiru miliziano palestinarrek Karniko pasabideari eraso zioten, Gazako Zerrendako muga palestinar-israeldarrean.
 
Indarkeriak Gazako Zerrendan jarraitu zuen eta Ariel Sharonek Palestinako Aginte Nazionalarekin harreman diplomatiko eta segurtasun harreman oro izoztu zuen. Assaf Shariv Israelgo bozeramaileak adierazi duenez, "Israelek gaur jakinarazi die nazioarteko buruzagiei ez dela bilerarik egingo Abbasekin terrorismoa geldiarazteko benetako ahalegina egin arte". Negoziazioen izoztea Palestinako hauteskundeak izan eta astebetera gertatu zen, eta Abbasek bere kargua hartu baino egun bat lehenago; hori dela eta, Saeb Erekat Palestinako negoziatzaile nagusiak adierazi zuenez, "Ezin duzu Mahmoud Abbas erantzule egin oraindik inbestitu ez dutenean".
 
Nazioarteko presioari eta Gazako Zerrendan eskala handiko operazio baten mehatxuari amore emanez, Mahmoud Abbasek Palestinako Poliziari Zerrendaren iparraldean hedatzeko agindu zion, Qassam koheteak eta morteroak israeldarren kokaguneen aurka jaurtitzea saihesteko. Israeldarren aurkako erasoak erabat eten ez ziren arren, asko murriztu ziren. 2005eko otsailaren 8an, Sharm el-Sheikheko goi-bileran, Abbasek eta Sharonek Israel eta Palestinako Aginte Nazionalaren arteko su-etena aldarrikatu zuten. Hala ere, Hamasek eta Jihad Islamikoak su-etena eurentzat loteslea ez zela adierazi zuten, eta Israelek ez zuen armagabetzeko eskaera Palestinako alderdi ezberdinetatik kendu Bakerako Ibilbide Orria aplikatzen hasi aurretik.
 
=== Intifadaren amaiera ===
Bigarren Intifadari amaiera emango zion gertaera argirik izan ez zenez, ez dago adostasun argirik amaiera datari buruz. Sever Plocker bezalako komentaristek uste dute intifada 2004 amaieran amaitu zela. 2004ko azaroan Yasser Arafat hil zenean, palestinarrek azken hamarkadetan nazioartean bere buruzagi ezagunena izan zena galdu zuten, beraz intifadak lekua utzi zion fakzio palestinarrak arteko gatazkei (batez ere Fatah eta Hamasen artekoei). Beste egile batzuk, Ramzy Baroud kasu, Israelek Gazako Zerrendatik erretiratzeko alde-bakarreko plana, 2004ko ekainean iragarri eta 2005eko abuztuan exekutatu zena, intifadaren amaiera markatu zuela pentsatzen dute. Goi-bilera horren bidez, Abbasek indarkeriaren amaiera aldarrikatu zuen, 900 preso palestinar askatu zituen eta Israelgo armada Zisjordaniatik erretiratu zuen. Zenbait adituk Bigarren Intifadaren amaieratzat jotzen dute, Palestinako Aginte Nazionalaren kontroletik kanpo noizbehinkako indarkeria kasuak egon ziren arren. Schachterrek onartzen du zaila dela intifadaren amaierarako data bat ezartzea, eta, atentatu suizidak irizpiderik onena izango liratekeela arrazoituz (bere arabera, Bigarren Intifadarekin lotutako indarkeriaren elementurik garrantzitsuena baitira), bere iritziz, intifada 2005ean amaitu zela esan beharko litzateke.
 
== Bigarren Intifadaren zergatiak ==
Bigarren Intifada 2000ko iraila amaieran hasi zen, Ariel Sharonek, Tenpluen Mendiaren barnean dagoen Mezkiten zabalgunea bisitatu zuenean, toki sakratua musulmanentzat zein juduentzat. Palestinar gehienek probokazio gisa ulertu zuten bisita hori, eta manifestari palestinarrak, poliziari harriak jaurtiz, Israelgo armadak sakabanatu zituen gas negar-eragilea eta gomaz estalitako berunezko balak erabiliz.Irailaren 28an, Sharon, garai hartan lehen ministro izateko Likuden hautagaia zena, Mezkiten zabalgunean sartu zen 1.000 segurtasun guardia armatu baino gehiagorekin. Egun horretan esan zuen: "Tenpluaren Mendia gure eskuetan dago eta gure eskuetan jarraituko du. Judaismoaren lekurik sakratuena da, eta judu guztien eskubidea da hura bisitatzea ".
 
Beste kritikari batzuen ustez, Bigarren Intifada egun bat geroago hasi zen, irailaren 29an, musulmanen otoitz egunean, Israelgo polizia eta militarren presentzia sartu zenean eta liskar handiak sortu zirenean hildako asko sortuz.
 
== Biktimak ==
{| class="wikitable"
|+
! colspan="6" |Bigarren Intifadaren Biktimak
|-
! rowspan="3" |Biktima Mota
! colspan="5" |Hil lekua
|-
! colspan="3" |Palestina
! rowspan="2" |Israel
! rowspan="2" |Guztira
|-
!Gazako Zerrenda
!Zisjordania
!Guztira
|-
|Israelgo indar armatuen esku hildako palestinarrak
|1.763
|1.335
|3.098
|61
|3.159
|-
|Israeldar zibilen esku hildako palestinarrak
|4
|37
|41
|0
|41
|-
|Palestinarren esku hildako israledar zibilak
|39
|189
|228
|458
|686
|-
|Palestinarren esku hildako israledar militarrak
|87
|139
|226
|84
|310
|-
|Palestinarren esku hildako kanpotarrak
|9
|6
|15
|32
|47
|-
|Israelgo indar armatuen esku hildako kanpotarrak
|4
|6
|10
|0
|10
|-
|Palestinarren esku hildako palestinarrak
|50
|118
|168
|0
|168
|-
| colspan="5" |'''Biktima kopuru totala'''
|4.421
|}
 
== Ondorioak ==
2006ko urtarrilaren 25ean Palestinako Parlamenturako hauteskundeak egin ziren. Hamas talde islamistak ustekabeko garaipena lortu zuen 74 eserlekurekin, Fatah bigarren geratu zen 45 eserlekurekin eta beste alderdi eta hautagai independenteek 13 eserleku lortu zituzten. Hamas erakunde terroristatzat hartzen dute Estatu Batuek eta Israelek, beraz, hauteskundeetan lortutako garaipenak eta Palestinako Aginte Nazionalaren kontrola hartzeak arriskuan jarriko lituzke hark jasotzen dituen nazioarteko funtsak, Estatu Batuek erakunde terroristen babesa debekatzen duten legeak dituztelako. 2006ko ekainaren 9an, Beit Lahiako hondartza batean izandako leherketa batek zortzi palestinar (Ghalia familiako zazpi kide barne) hil eta beste hogeita hamar zauritu zituen. Hasieran Israelgo armadak bonbardaketaren egiletza onartu zuen arren, ondoren, erantzukizun oro ukatu zuen, eta leherketa Palestinako meategi batek eragin zuela esan zuen, Human Rights Watchek sinesgarritasun gutxiko bertsiotzat jo zuen esandakoa. Palestinarrek Israelek zonaldean egindako bonbardaketa batzuei egotzi diete heriotza horien errua, eta Israelen ikerketa militar batek armada akusazio guztien errugabetzat jo zuen. Nolanahi ere, Hamasek heriotzen aurrean esan zuen ez zuela uste 2005ean ezarritako su-etenari lotuta zegoenik, eta israeldarren aurkako erasoei berriro ekingo ziela iragarri zuen.
 
Ekainaren 25ean, miliziano palestinar talde batek postu militar israeldar bati eraso zion eta bi soldadu israeldar eta hiru miliziano palestinar hil ziren. Gainera, Gilad Shalit kaboa atxilotu egin zuten eta Israelek berehala erantzun militar batekin mehatxatu zuen, soldadua onik itzuli ezean. Ekainaren 28ko egunsentian, tankeak, ibilgailu blindatuak eta soldadu israeldarrak Gazako Zerrendan sartu ziren Israelgo aireko armadak bi zubi garrantzitsu eta Zerrendako planta elektriko bakarra suntsitu eta gero, Gazako biztanleria zibilari ur eta argi hornidura oro etenda. Horrela hasten zen Israelek Udako Eurien Operazioa deitu zuena, ordutik Israel eta Gazako Zerrendaren artean izan diren gatazka ugarietako lehena.
 
=== 2006ko hilketak ===
Iturri gehienek Bigarren Intifada 2005ean amaitu zela esaten duten arren, bi aldeetatik indarkeria 2006an jarraitu zuen. 2006ko abenduaren 27an, B 'Tselem erakundeak Intifadari buruzko urteko txostena argitaratu zuen, non 660 palestinar (2005ean baino hiru aldiz gehiago) eta 23 israeldar hil zirela azaltzen da.
 
== Erantzun internazionalak ==
Nazioartea, ia jaio zenetik palestinarren eta israeldarren arteko gatazkan parte hartu duenak, nabarmen handitu zuen gatazkarekiko interesa Bigarren Intifadan. Israelek urtean 3 bilioi dolar jasotzen ditu Estatu Batuetatik laguntza militarrean mailegu bermeak kontuan hartu gabe. Nahiz eta Israel erabat garatutako herrialdea izan, 1976az geroztik etengabe Estatu Batuetatik garapenerako laguntza gehien jaso duen herrialdea izan da. Halaber, laguntza horiek zertan gastatzen dituen jakinarazi behar ez duen bakarra da. Bestalde, Palestinako Aginte Nazionalak 100 milioi dolar jasotzen ditu Estatu Batuetatik laguntza militarrean eta 2 bilioi dolar mundu osoko laguntza finantzariotik, "Arabiar Ligako 526 milioi, Europar Batasuneko 651 milioi, Ameriketako Estatu Batuetako 300 milioi eta Munduko Bankuko 238 milioi euro" barne. Nazio Batuen arabera, Palestinako Estatua laguntza humanitarioaren hartzaile handienetako bat da.
 
Gainera, erakunde pribatuak gero eta gehiago sartu dira gatazkan, besteak beste, Palestinaren aldeko Elkartasunerako Nazioarteko Mugimendua eta Israelen aldeko Amerika-Israeleko Gai Publikoen Batzordea (AIPAC, ingelesezko sigletan).
 
Arabiar Ligako 2001eko eta 2002ko gailurretan, arabiar herrialdeek Bigarren Intifada babestu zuten, Lehen Intifada 80ko hamarkadaren amaieran elkarren segidako bi gailurretan babestu zuten bezala.
 
== Osloko Itunari buruzko iritziak ==
Bigarren Intifadaren hasieran, palestinarren eta israeldarren iritzi orokorra zen Osloko Akordioak porrot egin zutela edo, behintzat, ez zituztela sortutako aurreikuspenak beteko. 2000ko maiatzean, Osloko Akordioak sinatu eta zazpi urtera eta intifada hasi baino bost hilabete lehenago, Tel Aviveko Unibertsitateko Tami Steinmetz Bakearen Ikerketarako Zentroak egindako inkesta baten arabera, israeldarren %39k soilik babesten zituzten akordioak, eta inkestatuen %32k soilik uste zuten Osloko Akordioek behin betiko bakea ekarriko zutela hurrengo urteetan. 2004ko maiatzean egindako inkesta beraren ondorioz, israeldarren %26k Osloko Akordioak babesten zituzten eta %18k urte gutxi batzuetan bake iraunkorra lor zezaketela uste zuten. Ondoren egindako inkesta baten arabera, israeldarren %80k uste zuten Israelgo armadak arrakasta izan zuela Bigarren Intifadan.
 
== Kostu ekonomikoak ==
 
=== Israel ===
Israelgo merkataritzan eragin negatibo nabarmena izan zuen, bereziki turismoaren gainbehera bortitzagatik. Israelgo Merkataritza Ganberako ordezkari batek kalkulatu duenez, intifadak eragindako kalte ekonomikoa 150 eta 200 bilioi sequel artekoa izan da, edo 35 eta 45 bilioi dolar artekoa, kopuru izugarria Israelgo garai hartako barne produktu gordinarekin alderatuz gero: 122 bilioi dolar 2002an. Atentatu suizidak intifadaren amaiera aldera murriztu zirenean, Israelgo ekonomia suspertzen hasi zen.
 
=== Palestina ===
Nazio Batuen Lurralde Okupatuetako Bulegoko koordinatzaile bereziak (UNSCO ingelesezko sigletan) Bigarren Intifadak Palestinako ekonomian eragindako kaltea 1,1 bilioi dolarretan kalkulatu zuen 2002ko lehen hiruhilekoan, 4,5 bilioi dolarreko barne produktu gordinarekin alderatuta.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}