«Lankide:Sara Iriarte/Proba orria»: berrikuspenen arteko aldeak

Iritzi feministak
(Pornografiari buruzko iritziak 2)
(Iritzi feministak)
* Ezkongabeak izan ala ez, ia guztiek pornografia bakarrik ikusten dute, eta une hori ez dute beste inorekin partekatu nahi, ezta bikotekidearekin ere.
* Pornografian, lehen sexu-harremana izan zutenean (12 urte inguru) izan zituzten fantasiak bilatzen dituzte gizonek. Hala ere, haren "gidoia" desegin egiten da errealitatearekin topo egitean.
 
== Iritzi feministak ==
Prostituzioan gertatzen den bezala, feminismoak pornografiari buruz iritzi desberdinak ditu.
 
Katharine Mackinnonek eta Andrea Dworkinek ordezkatutako korronte abolizionista batek pornografia erabili zuen emakumeen zapalkuntza politiko eta sexuala azaltzeko eredu gisa. Robin Morganen esloganaren arabera, «pornografia teoria da, bortxaketa praktika». Gaitzetsi egiten zuten komunikabideek emakumeen sexualitatea irudikatzea, genero-indarkeria, sexu-menpekotasuna eta politika sustatzeko modu gisa.
 
Beste korronteak, prosexo deritzonak eta Ellen Willis aitzindari duenak, feminismo abolizionistak gizarte heterosexualeko emakumeen gorputza erreprimitzen eta kontrolatzen duten egitura patriarkalekin duen konplizitatea kritikatzen du. Willis-en aburuz, feminista abolizionistek Estatuari itzultzen diote sexualitatearen irudikapena arautzeko ahalmena, eta botere bikoitza ematen diote jatorri patriarkaleko antzinako erakunde bati.Kanadako pornografiaren aurkako mugimenduaren emaitzak, Beatriz Preciadok dioenez, sexualitate minoritarioetatik zetozen filmen eta argitalpenen aurkako zentsuran agertu ziren, batez ere lesbianen eta lesbiana sadomasokisten kasuan, eta emakumeak porno heterosexualean zituen irudikapen estereotipatuak ez ziren zentsuratu.
 
<br />
75

edits