Lankide:Sara Iriarte/Proba orria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Pornografia 5
Pornografia 6
100. lerroa:
 
== Haur-pornografia ==
Haur-pornografia esaten zaio sexu-jokabide esplizituetan dauden edozein sexutako adingabeen irudikapen orori. Irudikapen bisualak, deskriptiboak edota soinuzkoak izan daitezke.
 
== Legezkotasuna ==
Pornografiaren legezko egoera herrialde bakoitzaren eta material motaren araberakoa da. Herrialde batzuetan pornografiaren forma guztiak legez kanpokoak dira, eta beste batzuetan, berriz, oso lege liberalak dituzte helduen pornografiari buruz. Film pornografikoetan parte hartzen duten aktoreek adinez nagusiak izan behar dute.
 
* Estatu Batuetan, ia dena da legezkoa, haurren pornografia izan ezik. Konpainiek autoinposatu dituzten murrizketen ondorioz, aktoreek azterketa medikoak egin behar dituzte aldizka, sexu-transmisiozko gaixotasunak detektatzeko, batez ere hiesa, nahiz eta beste gaixotasun asko izan, hala nola herpes sinplea. Los Angeles konderriak, orain arte (2016) AEBetako porno industriaren zentroa izan denak, kondoiaren erabilera ezarri du film pornografikoak filmatzeko; kondoiak dituzten filmak gaizki saltzen direla uste duten enpresa askok etxez aldatzeaz hitz egiten dute. Sexua animaliekin ez da filmatzen, prozesu baten beldur; gernua edo gorozkiak dituzten filmak konpainia txiki espezializatuetatik datoz, eta ez dira saiatzen beren produktuak publiko zabalari saltzen.
* Haur-pornografia debekatuta dago herrialde guztietan.
* Legeria askok indarkeriazko edo animaliekin egindako ekintzak erakusten dituen pornografia mugatzen dute.
* Herrialde islamiar batzuetan, pornografia mota guztiak legez kanpokoak dira.
* Txinako Herri Errepublikan pornografiaren forma guztiak legez kanpokoak dira eta baita Ipar Korean ere.
 
<br />