Lankide:Sara Iriarte/Proba orria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
pornografia 4
Pornografia 5
79. lerroa:
Film pornografikoak, gutxi gorabehera, 2008tik aurrera zabaldu ziren Interneten. Lehenik, memoria bidez; ondoren, kopia digitalak (fitxategiak) saldu edo alokatuz. Laster sortu ziren plataforma hauek: Pornhub, RedTube, YouPorn, Tube8, XTube, Spankwire, Keezmovies, Extremetube, Sextube eta GayTube, besteak beste.
 
== Pornografia motak ==
 
=== Softcore ===
Genero pornografiko honetan, sexu-eszenak ez dira esplizituki agertzen. Zineman eta telebistan, bereziki, ez dira sartzen genitalen lehen planoak, eta ez ditu xehetasunez erakusten sarpenak eta felazioak. Aktoreek edo modeloek beren gorputzen zati bat estaltzen dute.
 
=== Hardcore ===
Genero pornografiko muturrekoena da, esplizituki erakusten baitu sexu-ekintza, dela baginakoa, uzkikoa, ahozkoa edo edozein tresnarekin egindakoa.
 
Pornografia mota hau sexu orientazioaren arabera banatzen da: heterosexuala, homosexuala eta bisexuala.
 
=== Mediumcore ===
Modeloek gorputz osoa erakusten dute.
 
Playboy edo Penthouse aldizkari ospetsuak dira pornografia-mota honen adibiderik ezagunenak.
 
=== Postpornoa ===
Postpornoak, nahita, porno tradizionalaren arauak irauli nahi ditu helburu politikoekin.
 
Postpornografiaren lana beste sexualitate batzuk eta beste sexu-praktika batzuk panorama publikora eta, beraz, politikora jauzi egitea da; haren diskurtso kritikoak postfeminismotik eta borroka homosexualetatik pornografiaren historia berrikusten du, sexualitatea irudikatzeko eta kontsumitzeko gune bat irabazteko eta bestea ikusarazteko, lehen pornografian ez zegoena.
 
== Haur-pornografia ==
<br />