Nafarroako Erresuma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
159. lerroa:
[[1486]]an, Katalina [[Joanes Albretekoa]]rekin ezkondu zen eta, Pirinioez iparraldean jarauntsitako lurralde zabalak gorde ahal izateko, [[Luis XI.a Frantziakoa]]rekin bakean egotera beharturik aurkitu zen. Bien bitartean, Aragoi eta Gaztela baturik zeuden [[Errege-erregina Katolikoak|Errege-erregina Katolikoen]] ezkontzaren bitartez, eta erresuma txikia [[Fernando II.a Aragoikoa]]ren hedapen asmoen mehatxupean zegoen. Katalina eta Joan saiatu ziren beren herria zuzentzen eta gobernatzen, baina Fernando, bere koinatu [[Luis III.a Beaumontekoa|Luis Beaumontekoaren]] bitartez, barne liskarrak pizten eta konkista militarra prestatzen jarraitu zuen.<ref name="jurio"/> 1507an, Luis Beaumontekoa errege-erreginen aurka altxa zen Vianan eta beste herri hurbil batzuetan; oraingoan, baina, Nafarroako koroak irmo jokatu zuen, errebolta zapalduz. Barne liskargileak baztertuta, ia lau urteko barealdia hasi zen erresuma barnean; ez, ordea, kanpoan.
 
=== Nafarroaren konkista eta Pirinioez iparraldeko Nafarroa independentea (1512-16201789) ===
{{sakontzeko|Nafarroako konkista}}
Nafarrek, [[1512]]ko uztailaren 18an Luis XII.arekin [[1512ko Bloisko ituna|Bloisko Ituna]] sinatuz, neutral jarraitzeko borondate sendoa azaldu zuten. Baina egun horretarako mugan zain zeuden [[Fadrique Álvarez de Toledo|Albako dukearen]] gaztelar gudarosteek eta aragoiarrek eraso egin, eta urte erdia baino lehen Nafarroako Erresuma menderatu zuten. 1512ko udazkenean bertan, Nafarroako errege-erregina legitimoek kontraerasoa jo zuten; hala ere, porrot egin zuten. [[1515]]ean, Gaztelako Koroari atxiki eta harekin batu zuten. [[1516]]an, berriz oldartu ziren Pirinioez hegoaldera [[Nafarroa Behere]]tik eta ingurutik, [[Biarno]]ko tropak lagun zituztela. Zutabe nagusia, [[Petri II.a (Nafarroako mariskala)|Petri]] [[Nafarroako mariskal]]a buru zuela, [[Erronkari]]ra jaitsi zen, baina gaztelarrek inguratu eta amore eman beste aukerarik ez zuten izan. Mariskala atxilotua izan zen.
171. lerroa:
1700.ean [[Espainia]]n piztutako [[Espainiako Ondorengotza Gerra|Ondorengotza Gerra]]ren ondorioz Nafarroa eta Frantziako [[Luis XIV.a Borboikoa|Luis III.aren (Frantziako XIV.aren)]] erregearen biloba, [[Filipe V.a Espainiakoa|Felipe Anjouseko dukea]], [[Borboi etxea]]ren lehenbiziko Espainiako erregea bilakatu zen.
 
[[Fitxategi:Polverel Tableau Navarre.png|thumb|right|''Tableau de la Constitution du Royaume de Navarre'', 1789.an [[Nafarroa Behereko Gorteak|Nafarroako Erresumako Estatu Orokorren]] aginduz argitaratua eta Parisen [[Étienne Polverel]] erresumako sindikoak defendatutakoa.]]1789tik aurrera izandako [[Frantziako Iraultza]]k Nafarroako [[Luis XVI.a Borboikoa|Luis V.aren (Frantziako XVI.aren)]] monarkia menperatu eta 1790eko martxoaren 4an iraultzaileek Nafarroa [[Pirinio Atlantikoak|Pirinio Apalak]] izeneko departamenduan barneratu zuten bere Erresuma estatusa ezeztatuz<ref>{{fr}} [https://archive.org/details/lettrespatentesd00fran_13/page/n2/mode/2up «Lettres-patentes du Roi sur décrets de l'Assemblée nationale des 15 janvier, 16 et 26 février 1790, qui ordonnent la division de la France en quatre-vingt-trois départements»], Paris, 12. orrialdea, 1790eko martxoaren 4a</ref>.
 
== Nafarroako Erresumaren erakundeak Erdi Aroan ==