Sexu-transmisiozko gaixotasun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
21. lerroa:
[[Gazteen Euskal Behatokia]]<nowiki/>k argitaratu zuen txosten baten arabera, sexu-esperientziaren bat izan duten gazteen % 15 inguruk azken hamabi hilabeteetan arriskua zekarren harreman sexualen bat izan duela aitortzen zuen. Horietatik, gehienek haurdun geratzeko edo sexu-transmisiozko gaixotasunen bat hartzeko arriskua zekarren harremanen bat izan zuten.  Jokabide arriskutsuak ohikoagoak omen dira mutilen artean nesken artean baino. Horrela, sexu-esperientziaren bat izan duten mutilen % 17k arriskua dakarren harreman sexualen bat izan duela aitortzen zuen eta nesken kasuan, berriz, ehuneko hori 13,4raino jaisten da.<ref> Ingraham, John L, Ingraham Catherine A ''Introducción a la microbiología'' vol. 2, Editorial Reverté 1998: 593-594 </ref>.
 
=== SEXUSexu-TRANSMISIOZKOtransmisiozko GAIXOTASUNgaixotasun NAGUSIAKnagusiak ===
 
=== '''Gonorrea:''' ===
STGrik ezagunenetakoa eta ohikoenetakoa. Sexu-organoen eremu hezeetan hazten ohi den Neisseria gonorrheae bakteriak sortzen du. Aipatu bakteria, gainera, uzkian, ahoan, eztarrian eta begietan ere haz daiteke. Gonorrea ez da gaixotasun hilgarria baina oso mingarria da eta antzutasuna ere sor lezake. Gizonen kasuan kutsatzea eragin duen harremanaren ondorengo bizpahiru egunetan azaltzen dira lehen sintomak.
 
=== '''Sifilis:''' ===
[[Treponema pallidum]] bakteriak eragiten du. Bakteria hau eremu heze eta epeletan hazten da, adibidez, genitaletan, ahoan edo uzkian. Kutsatzea jada gaixorik dagoen pertsona baten zauri irekiekin harreman zuzena izatean ematen da. Gaixotasun honek lau fase ditu. Lehen fasea kutsatze fasea da, hots, bakteriarekin kontaktu zuzena izaten denean. Fase horretan sintomak antzematea oso zaila da eta, ondorioz, gutxitan tratatatzen da eta beste faseetara pasatzen da. Bigarren fase batean (3-6 astetara) negelak azalduko dira azalean. Gaixotasuna tratatzen ez bada fase latente batean sartzen da. Fase horretan ia ez dago sintomarik eta ez da kutsagarria. Fase latentea igaro ondoren faserik larrienean sar gaitezke. Kasu horretan sintomak oso larriak izan daitezke: buru-nahasmenduak, itsumena… Garaiz antzematen bada antibiotikoekin erraz senda daiteke.
 
=== '''Giza Papiloma:''' ===
Giza papilomaren birusak eragiten duen gaixotasuna da. Nagusiki sexu-harremanen bidez kutsatzen da, baina baita beste bide batzuetatik ere. Dena den, hainbat pertsonekin sexu-harremanak izan dituzten pertsonetan ematen da nagusiki. Sintomarik nagusiena garatxoen agerpena da, batez ere, bagina eta uzkiaren inguruan edo zakilaren inguruan. Emakumeen kasuan galda sentsazioa izaten ohi da baginaren sarreran harremanak izatean. Kasurik larrienetan [[Minbizi|minbizia]] sor lezake. Badira Giza papilomaren aurkako [[Txerto|txertoa]]<nowiki/>k ere.
 
=== '''Klamidia:''' ===
Sexu-transmisiozko gaixotasun ohikoenetako bat. [[Chlamydia trachomatis]] bakteriak eragiten du eta gizonei zein emakumeei eragiten die, baina nagusiki emakume gazteen artean ematen da. Nagusiki sexu harremanen bidez kutsatzen da: baginala, anala edo ahozkoa. Sintomak oso arinak izaten ohi dira eta, ondorioz, nekez jakin daiteke pertsona bat kutsatuta dagoen ala ez. Kondoiaren erabilera da gaixotasun hori ekiditeko modurik onena, baina ez du guztiz ekiditen kutsatzeko arriskua.
 
=== '''GIB/HIES:''' ===
Giza immunoeskasiaren birusak gaixotasunen aurka egiten duten globulu txuriekin amaitzen du. HIESa (hartutako immunoeskasiaren sindromea) GIB infekzioaren azken etapa izango litzateke. GIBa jada kutsatuta dagoen pertsona batekin sexu-harremanak izatean beregana daiteke. Lehen sintomak gripearen antzekoak dira.
 
=== '''Genitaletako herpesa:''' ===
Herpes simple birusak sortzen duen sexu-transmisiozko gaixotasuna da. Gaixotasun hori duten pertsonek zauriak izan ohi dituzte genitaletan. Hala ere, kutsatuta dauden pertsona guztiek ez dituzte zauri horiek izaten. Kutsatuta dauden pertsonak betirako izango dute birusa bere gorputzean eta lehen urtean agerraldiak errepikatzea ohikoa da. Denborarekin sintomak leunagoak dira.
<br />
 
== Prebentzioa ==