Bigarren Intifada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
informazioa gehitu
erreferentziak
47. lerroa:
| oharra =
}}
'''Al-Aqsako Intifada''' edo '''Bigarren Intifada''' ({{lang-ar|انتفاضة الأقصى}} ''{{transl|ar|DIN|Intifāḍat al-ʾAqṣā}}''; {{lang-he|אינתיפאדת אל-אקצה}} ''Intifādat El-Aqtzah'') deitzen zaio 2000ko irailaren 29tik aurrera [[Palestina]] eta [[Israel|Israelen]] hasi zen indarkeria denboraldiari.<ref>{{Erreferentzia|izena=Amos|abizena=Harel|izenburua=Years of Rage|hizkuntza=en|abizena2=Issacharoff|izena2=Avi|data=2010-10-01|url=https://www.haaretz.com/1.5119693|aldizkaria=Haaretz|sartze-data=2020-05-04}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Losing Faith in the Intifada|hizkuntza=en-US|data=2004-09-28|url=https://www.latimes.com/archives/la-xpm-2004-sep-28-fg-intifada28-story.html|aldizkaria=Los Angeles Times|sartze-data=2020-05-04}}</ref>
 
2000ko irailean, [[Camp Davideko goi-bilera|Camp Davideko goi-bileraren]] ondoren, [[Jerusalem|Jerusalemen]] etorkizunari buruzko eztabaida betean, garai hartan Israelgo oposizioko buru zen [[Ariel Sharon|Ariel Sharonek]] [[Arrokaren Kupula]] eta [[Al Aksa meskita|Al-Aqsako meskita]] bisitatu zituen [[Zisjordania|Zisjordaniako]] segurtasun buruaren baimenarekin. Bisita hori probokazio larritzat hartu zuten palestinarrek, eta istilu batzuk eragin zituen haien eta segurtasun-indarren artean,nahiz eta oso larriak ez izan.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=B'Tselem - Statistics - Fatalities|data=2013-04-14|url=http://archive.is/JHAr2|aldizkaria=archive.is|sartze-data=2020-05-04}}</ref> Hala ere, hurrengo egunean, ostiraleko otoitzean eta bi herrien arteko tentsioa handitzen ari zela, ehunka gazte musulmanek [[Meskiten Zelaigunea|Meskiten Zelaigunetik]] harrika egin zieten [[Erosten harresia|Erosten Harresiaren]] aurrean bildutako juduei. Israelgo Poliziak benetako sua erabiliz tiro egin zuen, zazpi palestinar hilez eta istiluak Jerusalemgo alde arabiar osoan hedatuz.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Sharm el-Sheikh Fact-Finding Committee - Report ("Mitchell Report")/Non-UN document (30 April 2001)|data=2014-08-23|url=https://web.archive.org/web/20140823071635/http://unispal.un.org/UNISPAL.NSF/0/6E61D52EAACB860285256D2800734E9A|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2020-05-04}}</ref>
 
Erasoari eta bake prozesu gero eta hondatu eta korapilatsuagoari erantzuteko, Israelek ordu eta aste luzez askatu zituen lurraldeetako batzuk okupatu zituen berriro. Intifada honetan atentatu suizidak orokortzen hasi ziren. Eraso suizida hauen jomugak israeldar zibilak, merkataritza guneak, jatetxeak eta garraio publikoko sareak bezalako tokiak izan ziren, baita israeldar militarrak biltzen ziren tokiak ere, autobus geltokiak edo kuartelak adibidez.
60. lerroa:
Al-Aqsako Intifadak, [[Al Aksa meskita|Al-Aqsako meskitari]] erreferentzia egiten dio, bigarren intifada lehertu zen tokia.
 
Intifada hau, batzuetan, "Osloko Gerra" bezala ere ezagutzen da, nagusiki, 1992ko [[Osloko Ituna|Osloko Itunaren]] kontra dauden israeldarren artean, baita "Arafateko Gerra" ere, zendutako buruzagi palestinarrari erreferentzia eginez.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Rabinovich, Itamar, 1942-|izenburua=Waging peace : Israel and the Arabs, 1948-2003|argitaletxea=Princeton University Press|data=2004|url=https://www.worldcat.org/oclc/355628268|edizioa=Updated and rev., 1st Princeton ed|isbn=978-1-4008-2597-4|pmc=355628268|sartze-data=2020-05-04}}</ref>
 
== Testuingurua ==
67. lerroa:
1993tik 1995era bitartean sinatutako [[Osloko Ituna|Osloko Itunean]], Israelek bere indarrak [[Gaza (hiria)|Gazako]] eta [[Zisjordania|Zisjordaniako]] hainbat eremutatik pixkanaka erretiratzeko konpromisoa hartu zuen, palestinarrek eremu horietan autogobernurako duten eskubidea onartuz eta [[Palestinar Aginte Nazionala|Palestinako Aginte Nazionala]] sortuz. Bestalde, [[Palestina Askatzeko Erakundea|Palestina Askatzeko Erakundeak]] formalki onartu zuen Israelgo Estatua, eta konpromisoa hartu zuen Israelen okupaziotik aske geratzen ziren biztanle-zentroetako segurtasuna modu arduratsuan bere gain hartzeko. Palestinako autogobernua bost urteko bitarteko aldi batean garatuko zen, eta bitarte horretan bake akordio iraunkorra negoziatu behar zen. Hala ere, bi aldeak erabat atsekabetuta utzi zituen Osloko Itunak. Palestinarrek eta israeldarrek elkarri egotzi diote Oslon hasitako bake prozesuaren porrota. Itunaren sinaduraren hurrengo bost urteetan, 405 palestinar eta 256 israeldar hil zituzten.
 
1998an, Osloko Itunak ezarritako bost urteko epea ez zela amaituko ondorioztatu ondoren, Israelgo armadak "Arantzen Zelaia Operazioa" prestatu zuen C Eremuko hiriak konkistatzeko, baita Gazako Zerrendako zenbait gune ere, eta 2000ko apirilean operazio hori prestatzeko maniobra militarrak egin ziren. Palestinarrek egindako prestakuntzak, aldiz, defentsiboak eta eskala txikikoak izan ziren, tokiko biztanleria geldiaraztera gehiago bideratuak, Israel erasotzera baino.<ref>{{Erreferentzia|izena=Hillel|abizena=Frisch|izenburua=The Palestinian Military|data=2010-10-04|url=http://dx.doi.org/10.4324/9780203929070|doi=10.4324/9780203929070|sartze-data=2020-05-04}}</ref>
 
1995ean, [[Yigal Amir|Yigal Amirrek]], Osloko bake negoziazioen aurkako muturreko judua, [[Isaak Rabin|Isaac Rabin]] hil zuen. [[Shimon Peres|Shimon Peresek]] Rabin ordezkatu zuen, eta 1996ko hauteskundeetan israeldarrek [[Benjamin Netanyahu]], [[Likud|Likudeko]] hautagaia buru zuen eskuineko koalizio bat, gobernura eraman zuten.<ref>{{Erreferentzia|izena=Serge|abizena=Schmemann|izenburua=In West Bank, 'Time' for Settlements Is Clearly Not 'Out'|hizkuntza=en-US|data=1997-12-05|url=https://www.nytimes.com/1997/12/05/world/in-west-bank-time-for-settlements-is-clearly-not-out.html|aldizkaria=The New York Times|issn=0362-4331|sartze-data=2020-05-04}}</ref> 1999ko hauteskundeetan, [[Israelgo Alderdi Laborista]] itzuli zen agintera, [[Ehud Barak]] buruzagia buru zuela.
 
=== Camp Avideko bake goi-bilera ===
[[Camp Davideko Bake Goi Bilera]] 2000ko uztailaren 11tik 25era egin zen, eta bertan [[Bill Clinton]] [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetako]] presidenteak, [[Jassir Arafat|Yaser Arafat]] Palestinako Aginte Nazionaleko idazkari nagusiak eta [[Ehud Barak]] Israelgo lehen ministroak hartu zuten parte. Goi-bilerak porrot egin zuen eta, beste behin ere, palestinarrek eta israeldarrek elkarri egotzi zioten errua. Elkarrizketek lau oztopo nagusi utzi zituzten agerian bakerako: lurraldeen doikuntzak, Jerusalem eta bere toki sakratuak, errefuxiatu palestinarren itzulera eskubidea eta Israelgo segurtasun arazoak.
 
2000. urteko udan egoerarekin izandako desengainuaren ondorioz, haustura handia izan zen [[Al-Fatah|Fatahen]] barruan, Palestinan agintean zegoen alderdia, alderdi horretako fakzio askorekin, beragandik bananduz eta [[Hamas|Hamasekin]] edo [[Jihad|Jihad Islamikoarekin]] bat eginez.<ref>{{Erreferentzia|izena=ILENE|abizena=COHN|izenburua=Armies of the Young: Child Soldiers in War and Terrorism:Armies of the Young: Child Soldiers in War and Terrorism|orrialdeak=431–432|data=2006-06|url=http://dx.doi.org/10.1525/aa.2006.108.2.431.2|aldizkaria=American Anthropologist|alea=2|zenbakia=108|issn=0002-7294|doi=10.1525/aa.2006.108.2.431.2|sartze-data=2020-05-04}}</ref>
 
2000ko irailaren 13an, Yaser Arafatek eta Palestinako Kontseilu Legegileak Palestinako Estatuaren aldebakarreko independentzia aldarrikatzeko planak atzeratu zituzten.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=CNN Transcript - Sunday Morning News: Palestinian Parliament Expected to Not Declare an Independent Palestinian State - September 10, 2000|url=http://transcripts.cnn.com/TRANSCRIPTS/0009/10/sm.07.html|aldizkaria=transcripts.cnn.com|sartze-data=2020-05-04}}</ref>
 
== Gertaeren kronologia ==
 
=== 2000 ===
Irailaren 28an, Israelgo oposizioko buru [[Ariel Sharon|Ariel Sharonek]] Mezkiten zabalgunea bisitatu zuen, bere alderdiko ([[Likud]]) ordezkaritza batekin eta istiluen aurkako ehunka poliziarekin batera. [[Al Aksa meskita|Al-Aqsako meskita]], musulmanek Islameko hirugarren lekurik sakratuena bezala hartzen dutena, Mezkiten zabalgunearen zati da. Israelgo Barne Ministerioak [[Palestinar Aginte Nazionala|Palestinako Aginte Nazionaleko]] segurtasun buruaren bermea jaso eta gero, Sharonek leku hori bisitatzeko baimena lortu zuen.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Bard, Mitchell Geoffrey, 1959-|izenburua=The complete idiot's guide to Middle East conflict|argitaletxea=Alpha|data=2005|url=https://www.worldcat.org/oclc/61858789|edizioa=3rd ed|isbn=1-59257-410-6|pmc=61858789|sartze-data=2020-05-04}}</ref>
 
Sharonek iragarri zuen Mezkiten zabalgunera egindako bisitaren helburua israeldar guztiek [[Tenpluaren mendia|Tenpluaren Mendia]] bisitatzeko duten eskubidea berrestea zela; [[Ofir Akunis]] Likudeko bozeramailearen arabera, ordea, helburua "Likuden gobernu baten azpian [Tenpluaren mendia] israeldarren subiranotasunaren menpe jarraituko zuela erakustea zen"<ref>{{Erreferentzia|izenburua=CNN.com - Palestinians say opposition tour of holy site could cause bloodshed - September 27, 2000|data=2004-12-10|url=https://web.archive.org/web/20041210211004/http://archives.cnn.com/2000/WORLD/meast/09/27/israel.palestinians.ap/index.html|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2020-05-04}}</ref>. Hala ere, Sharonek salatu zuen gobernu laboristak palestinarrei tokia uzteko zuen ustezko borondatea, eta horregatik gobernuak baimena eman zion Sharoni. Bere asmoen berri izan zutenean, [[Jassir Arafat|Yaser Arafat]], [[Saeb Erekat]] edo [[Faisal Husseini]] bezalako buruzagi palestinarrek bisita bertan behera uzteko eskatu zioten Sharoni.
 
Hamar egun lehenago, palestinarrek [[Sabra eta Shatilako sarraskia]] oroitu zuten, [[Libanoko Gerra Zibila|Libanoko Gerra Zibilean]] gertatu zena, non 6.000 errefuxiatu palestinar inguru hil zituzten Israelek babestutako milizia kristauek.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Klein, Menachem.|izenburua=The Jerusalem problem : the struggle for permanent status|argitaletxea=University Press of Florida|data=2003|url=https://www.worldcat.org/oclc/52239492|isbn=0-8130-2673-3|pmc=52239492|sartze-data=2020-05-04}}</ref> Odol-bainua saihesteko beharrezko neurriak ez jartzeagatik, [[Kahan Komisioa|Kahan Komisioak]] Sharoni kargutik uko egitea gomendatu zion. <ref>{{Erreferentzia|abizena=Schiff, Zeev, 1933-2007.|izenburua=Israel's Lebanon war|url=https://www.worldcat.org/oclc/10998169|isbn=0-671-47991-1|pmc=10998169|sartze-data=2020-05-04}}</ref>Hasiera batean, Sharonek ez zuen dimititu nahi izan, baina israeldar bat bakearen aldeko manifestazio batean hil ondoren, Defentsa ministro kargua utzi zuen, baina kabineteko kide bezala mantendu zen.
 
Palestinarrek Sharonen eta haren bizkartzain armatuen bisita gaitzetsi zuten probokazio eta erasoaldi gisa. Aditu batzuek diote Sharonek bazekiela bere bisitak indarkeria eragingo zuela, eta helburu bakarra politikoa zela. Horietako baten arabera, Sharon, Mezkiten zabalgunea bisitatzean, "Arabiar-israeldar gatazkako izotz finenaren gainean patinatzen ari zen" .[[The New York Times]] egunkariaren arabera, arabiar munduan nagusi zen pertzepzioa, [[Egipto]], [[Palestina]], [[Libano]] eta [[Jordania]] barne, Sharonek Mezkiten zabalgunera egindako bisita Bigarren Intifadaren eta Intifadaren hasiera puntua izan zela da.<ref>{{Erreferentzia|izena=Neil|abizena=MacFarquhar|izenburua=Few Kind Words for Sharon in the Arab World|hizkuntza=en-US|data=2006-01-05|url=https://www.nytimes.com/2006/01/05/international/middleeast/few-kind-words-for-sharon-in-the-arab-world.html|aldizkaria=The New York Times|issn=0362-4331|sartze-data=2020-05-04}}</ref> Marwan Barghoutik, Sharonen ekintza probokagarriek palestinarrentzat balio bateratzailea izan zuten arren, Bigarren Intifada ere lehertu egingo zela esan zuen, nahiz eta ez bisitatu. Sharonek alde egin eta gutxira, palestinar jerosolimitano askok berehala istiluak eragin zituen manifestazio bat egin zuten. Israelgo poliziak gas negar-eragileekin eta gomaz estalitako balekin erantzun zuen; 3 palestinar eta 25 polizia zauritu ziren, horietatik bakarra eraman zutelarik ospitalera.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=2000: 'Provocative' mosque visit sparks riots|hizkuntza=en-GB|data=2000-09-28|url=http://news.bbc.co.uk/onthisday/hi/dates/stories/september/28/newsid_3687000/3687762.stm|sartze-data=2020-05-04}}</ref>
 
==== Intifadaren lehenengo egunak ====
2000ko irailaren 29an, Ariel Sharonek Mezkiten zabalgunera egindako bisitaren biharamunean, protesta handiak piztu ziren [[Jerusalemgo Hiri Zaharra|Jerusalemgo Hiri Zahar]] osoan, ostiraleko otoitzaren ondoren. Palestinarrek [[Meskiten Zelaigunea|Meskiten zabalgunean]] harriak bota zituztenean, poliziak tiroka hasi zitzaizkien. Handik gutxira, [[Jerusalem|Jerusalemgo]] udaltzainburua harri batek jota geratu zen, eta polizia benetako sua erabiltzera pasa zen.<ref>{{Erreferentzia|izena=Colin|abizena=Shindler|izenburua=A History of Modern Israel|argitaletxea=Cambridge University Press|hizkuntza=en|data=2013-03-25|url=https://books.google.es/books?id=oSQgAwAAQBAJ&pg=PA283&redir_esc=y#v=onepage&q&f=false|isbn=978-1-107-31121-3|sartze-data=2020-05-04}}</ref> Egunaren amaieran, 7 palestinar hil ziren Israelgo poliziaren tiroen ondorioz, eta beste 300 zauritu. 70 bpolizia israeldar ere zauritu ziren liskarretan.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Klein, Menachem.|izenburua=The Jerusalem problem : the struggle for permanent status|argitaletxea=University Press of Florida|data=2003|url=https://www.worldcat.org/oclc/52239492|isbn=0-8130-2673-3|pmc=52239492|sartze-data=2020-05-04}}</ref>
 
Hurrengo egunetan, manifestazio ugari lehertu ziren [[Zisjordania]] osoan eta [[Gazako zerrenda|Gazako Zerrendan]]. Israelgo poliziak benetako sua eta gomaz estalitako berunezko balak erabili zituen. Sharonek Mezkiten zabalgunera egindako bisitaren ondorengo lehen bost egunetan, gutxienez 47 palestinar hil eta beste 1.885 zauritu zituen Israelgo Poliziak. [[Paris|Parisen]], [[Jacques Chirac]] bi aldeen artean bitartekari lanak egiten saiatzen zen bitartean<ref>{{Erreferentzia|abizena=Sher, Gilead.|izenburua=The Israeli-Palestinian peace negotiations, 1999-2001 : within reach|argitaletxea=Routledge|data=2006|url=https://www.worldcat.org/oclc/60589065|isbn=0-7146-5653-4|pmc=60589065|sartze-data=2020-05-04}}</ref>, kexatu egin zitzaion [[Ehud Barak|Ehud Baraki]] egun bakar batean hildako edo zauritutako palestinarren ratioa hain handia zelako israeldarren ratioarekin alderatuta, ezinezkoa zela palestinarrek erasotzaileak izatea. Halaber, Baraki esan zion harriak botatzen ari diren pertsonei helikopteroetatik tiro egiten jarraitzea eta nazioarteko ikerketa bat onartzeari uko egitea Arafatek hiru aldeko negoziazioetan parte hartzeko egindako proposamenaren ezezkoaren baliokidea zela.
 
[[Amnistia Internazionala|Amnistia Internazionalaren]] arabera, Intifadaren lehen biktima palestinarrak manifestariak edo oinezko hutsak ziren, eta intifadaren lehen hilabetean hildako palestinarren %80, gutxi gorabehera, soldadu edo polizia israeldarren bizitzarako inolako arriskurik ez zuten manifestazioetan zeuden.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Israel and the Occupied Territories: Broken lives - a year of intifada {{!}} Amnesty International|data=2014-03-29|url=https://web.archive.org/web/20140329030342/http://www.amnesty.org/en/library/info/MDE15/083/2001/en|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2020-05-04}}</ref>
 
==== 2000ko urriko gertaerak ====
"[[2000ko urriko gertaerak]]" terminoa Israelen bertan liskar eta manifestazio ugari izan ziren egun batzuei dagokie, batez ere palestinarren eta Israelgo poliziaren artean. Garai honetan, eskala handiko matxinadak ere izan ziren, arabiarrek zein juduek protagonizatuak. Hamabi zibil palestinar eta [[Gaza (hiria)|Gazako]] herritar bat hil zituen Poliziak, eta judu jatorriko israeldar bat hil zen bere autoak [[Tel Aviv-Haifa]] autobidean harri baten kolpea jaso zuenean.<ref>{{Erreferentzia|izena=Sergio|abizena=Catignani|izenburua=Israeli Counter-Insurgency and the Intifadas: Dilemmas of a Conventional Army|argitaletxea=Routledge|hizkuntza=en|data=2008-01-24|url=https://books.google.com/books?id=mfNBodDl0hgC&pg=PA105#v=onepage&q&f=false|isbn=978-1-134-07998-8|sartze-data=2020-05-04}}</ref>
 
Lurralde okupatuetan, Ekialdeko Jerusalemen, [[Zisjordania|Zisjordanian]] eta [[Gazako zerrenda|Gazako Zerrendan]] gertatzen ari zenarekiko elkartasun adierazpen gisa, manifestazio ugari eta greba orokor bat egin ziren Israelgo iparraldean urriaren 1ean. Ekintza horiek egun batzuk iraun zuten, eta, kasu batzuetan, Israelgo Poliziarekin liskarrak eragin zituzten. Manifestariek harriak, [[Molotov koktel|Molotov koktelak]] eta suzko armak erabili zituzten; aldiz, Israelgo Poliziak [[gas negar-eragileak]] eta gomaz estalitako berunezko balak erabili zituen, eta, ondoren, benetako munizioa erabili zuten, Israelgo poliziaren beraren istiluen aurkako protokoloaren araudiak adierazitakoaren aurka.